kabalkada

iz. 1. Zaldizko edo zaldunen desfilea. 2. Zenbait festatan egiten den desfilea, pertsona, apaindutako orga, musika-banda, etab.ez osatua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoam, ‘kabalgata’)

Orotariko Euskal Hiztegian

kabalkada (Chaho, T-L).

Cabalgata. “Cavalcade, marche de gens à cheval avec ordre, pompe et cérémonie” Chaho. Arratsaldean, kabalkada emana izanen da. Bere zaldizko bringo, jandarme sostor, kapitain fier […]. Herr 28-7-1960, 3. Kabalkada batez, Baigorriko gaztek galdegin zioten jin zadin Baigorrirat bertsu egiterat. Lf ELit 190. Mila berrehun bat izan ziren kabalkadari so. Herr 12-9-1996, 1. Aratsaldeko lauak eta erditan, kabalkada, toberak eta mutxikoak. Ib. 1. Behar da jakin ere kabalkada hau egin zela hastapenean herritarrendako. Herr 10-10-1996, 8. Irailaren 15an, Lekorneko gazteek (bai gazteek) proposatu dituzte kabalkada-toberak. Ib. 8.

Sinonimoak: iz.
[desfilea] : desfile; kabalkada (Ipar.) (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Ipar.) cabalgata, desfile
fr iz. (Ipar.) cavalcade, défilé
en iz. (Ipar.) parade, cavalcade, procession
port (desfile, fiesta) terno m [c. de los Reyes Magos: terno de reis]

Entzun: 

Bertze bestarik ere baduk plaza huntan, dantza, kantu, bertsularitza, kabalkada, etxe sartze eta abar, eta ikuskizun horiek guziek airosten die herriaren bizia, lehen beharbada orai baino gehiago. [Oilandoiko ermita, Michel Oronoz (Elkarlanean, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

kabalkada (Wikimedia Commons)

kabalkada (Wikimedia Commons)