altsuma

iz. Zuhaitzak, bereziki lepatu edo inausi eta gero, botatzen dituen kimu berrietako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

[kimua]: adaka, aldaka, erne, kimu, muskil, pinporta, aldaxka Ipar., puja Gip., gando g.e., bote Ipar. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es brote, vástago, renuevo, retoño [de una planta]
fr bourgeon, rejet, rejeton
en shoot [of a plant]
port (de planta) broto, grelo, renovo

Entzun:

Amodioa uberarik gabeko
jario bat dela
ulertu nuen arte,
biltzen gaituen hozkirri askea,
ez eman eta ez hartu daitekeena,
gure kalkuluekin
inoiz ezer jakin
nahi izan ez duen altsuma.

[Urari ostutako poemak, Pako Aristi (Susa)]

altsuma (sa_ku_ra Flickr CC BY 2.0)