helegite

iz. ZUZ. Agintari baten erabakiak berrazter daitezen prozesuko alderdiek irekitzen duten prozesua. • helegite kontentzioso-administratibo. Administrazioan bideak agortutakoan, justizi auzitegiaren aitzinean eskuarki, aurkezten dena. || birjarpeneko helegite. Epaile edo auzitegi batek ebatzitakoak ustez akatsen bat duelako edo prozesu-arauren bat hautsi duelako, berori aldatu edo indarrik gabe utz dezan haren aurrean aurkezten dena.|| gorako helegite. Goragoko hurrengo mailaren aitzinean aurkezten dena. || kasazioko helegite. Gorengo mailaren aitzinean (Auzitegi Gorenean) aurkezten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[helegite] : apelazio, gora jotze (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es recurso
fr recours, pourvoi
en appeal
port (contencioso administrativo) processo administrativo; (r. de apelación) apelação

Entzun:

Tramiterako onartu du Espainiako Gobernuak jarritako helegitea, eta horrek automatikoki utzi ditu indargabe Kataluniako Parlamentuak onartutako Kontsulten Legea eta Masek sinatutako dekretua. [Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du, behin-behinean, Kataluniako galdeketa, Samara Velte (berria.eus, 2014-09-29)]

helegite (Gaurko hitza, CC)