altxatu

1 da/du ad. Etzanda edo eserita dagoena zutitu. Altxa zaitez lehenbailehen. Ohetik altxatu. Eskutik hartu eta altxatu zuen. 2 du ad. Jaso, goratu. Eskuak, begiak, burua altxatu. Aingura altxatu. Hirurehun kiloko harria altxatu du bizkarrera. 3 da/du ad. Irud. Boza gero eta gehiago altxatuz ari zen. Bat-batean altxatu zen ekaitz izugarri bat. Haizea altxatu zen eta euria gelditu. Frantziako errepublikan nahasmendu handiak altxatu dira. Prezioak altxatu dituzte. 4 da/du ad. Ipar. Oreaz mintzatuz, harrotu. Ogia altxatu. 5 da ad. (kontra edo aurka-rekin). Matxinatu. Erregearen aurka altxatu ziren. Altxatuko dira jendeak jendeen kontra, erreinuak erreinuen kontra. 6 du ad. Eraiki. Eliza eder bat altxatu zuten. 7 du ad. Ipar. Hartu, jaso, bildu. Altxa ezazu esku ohea eta joan zaitez. Lur onean uzta txarra altxatu duenak hazia laster alda beza. Hil honetan gure herrian bizi direnen izen guztiak altxatuak izanen dira. Film zuzendariak ikusleen saria ere altxatu du. 8 du ad. Ipar. eta Naf. Gorde, ezkutatu. Kutxan altxatua zegoen koroa. Bere gauzak ganberan altxatzen zituen. 9 du ad. Ipar. Kendu, ebatsi. Maiteen nuena altxatu didate. 10 du ad. Ipar. Hazi, hezi. Seme-alabak ongi altxatu. Jainkoaren beldurtasunean hazi eta altxatu ditu. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[jaiki]: jaiki, tentetu, zutitu, haikatu Ipar., jagi Bizk., zutundu Bizk., zutikatu g.e.    

[hazi]: Ipar.hazi, hezi, mendu g.e., gurendu Ipar. zah.    

[errebelatu]: asaldatu, bihurritu, aihertu Ipar., bihurtu Ipar., errebelatu Ipar., erreboltatu g.e.    

[eraiki]: Ipar.eraiki, jaso, eregi Bizk., ekidatu neol., fabrikatu zah., bastitu Ipar. beh.    

[jaso]: aupatu, goratu, igo, jaiki, jaso, goiti egin Ipar., goraltxatu Ipar., hupatu Ipar., igan Ipar./Naf., aireratu, bildu, jaso, airatu Ipar.    

[kendu]: harrapakatu, harrapatu, kendu, lapurtu, ostu, arrobatu Ipar., trikun-trakun egin Ipar., ebatsi Ipar./Naf., goratu Ipar. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1)  da/du ad. [zutitu] levantar(se), incorporar(se), alzar(se) (2) da/du ad. [prezioa] subir, encarecer(se) (3) da/du ad. [norbaiten kontra] rebelarse, alzar(se) (4) da/du ad. [ogiaren orea] levantar(se) (5) u ad. [jaso, goratu] subir, levantar, alzar, elevar (6) du ad. [eraiki] construir, edificar (7) du ad. (Ipar.) (sarritan preso hitza aurretik duela) detener, apresar (8) du ad. (GN/Ipar.) esconder, ocultar (9) du ad. (Ipar.) quitar; robar (10) du ad. (GN/Ipar.) guardar, recoger (11) du ad. (Ipar.) educar, criar

fr (1) da/du ad. se lever [du lit] ; lever, soulever (2) da/du ad. [prezioa] augmenter, hausser (3) da/du ad. [norbaiten kontra] se soulever, se révolter (4) du ad. (Ipar.) mettre en prison (5) du ad. (Ipar.) garder, cacher (6) du ad. (Ipar.) ramasser, ranger (7) du ad. (Ipar.) instruire, élever, éduquer, dresser [éducation]

en (1) du ad. to raise, to lift (2) du ad. [salneurria] to raise the price of, to put up the price of, to make more expensive, to increase (3) du ad. to put sth away, to keep, to collect; to organize (4) du ad. [haurrak] to bring up, to rear, to raise (5) da ad. to stand (up) (6) da ad. [garestitu] to rise in price, to increase in price (7) da ad. [matxinatu] to rebel

Testuinguruan

Hamaika Gara egitasmoak ekitaldi bat egin du Durangon, ‘Altxa!’ lelopean. [Jon O. Urain, berria.eus]

Argazkia: Marisol Ramirez, Foku