amarru

iz. Maltzurkeria, azpikeria. Amarruz hartu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Ipar.

[maltzurkeria]: asmazio, azerikeria, azpijan, azpijoko, azpikeria, azpilan, gaiztakeria, gaiztotasun, jokaldi, maina, maltzurkeria, okertasun, satorkeria, sator-lan, txakurkeria, txarkeria, txartasun, tzarkeria, zuhurkeria, arte Ipar., finezia Ipar., jukutria Ipar., malmuzkeria Bizk., bihurri g.e., dongekeria g.e., lukikeria g.e., malezia g.e., txatarkeria g.e., tzartasun g.e., aidurkeria zah., azkarkeria Heg. g.e., asmo Bizk. g.e., dongetasun Bizk. g.e., atzemankeria Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es treta, ardid, artimaña
fr adresse, astuce, ruse
en trick, ruse
port treta, ardil, artimanha

Entzun:

Galdera amarrutsuen rankingean ez lehen postuan, baina bai oso goian, dut azken egunotan hedabideetako eztabaida kutsatuetan maiz aditu ahal izan dugun galdera behin betiko asmokoa, ea nor nahiago genukeen estatuburu, Aznar ala Felipe VI.a, beste aukerarik ez bailegoen (Anguita bat edo politikatik kanpo ibilitako norbait agurgarria, Ana María Matute zendu berria edo Benito Lertxundi bera). Horrelako galderek ez dute erantzunik eskatzen, ez estimatzen.  [Amarrua, Angel Erro (Jira, 2014-07-02)] (Berria.info)

 Aitor dizut ez niola amarru gisa baizik behatzen haren partetik egia zintzoa zenari. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

amarru (Gaurko hitza, CC)