lerroburu

iz. Kazetaritzan artikuluak, erreportajeak, editorialak, etab. labur aurkezten dituen esaldia, karaktere lodiago edo handiagoz idatzi ohi dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘titulu’))

Sinonimoak: iz.

[lerroburu]: titulu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es titular
fr gros titres
en headline
port manchete

Entzun:

Geroxeago, baina, lerroburu deigarriren bat irakurri zuen han-hemenka. [Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Titulu nagusietara jota, leiho eta tartekiak albo batera utzita, ez dira egunean zortzi-hamar baino gehiago aipu markak dakartzaten lerroburuak. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri  (Susa, 2006)] (Egungo euskararen Hiztegia)

lerroburu (Berria.eus-eko azala gaur)