ankerkeria

iz. Ankerraren nolakotasuna; ankerraren egitea. Nire gizona hor barna zebilela, gerraz gerra, gizakion ankerkeriaren lekukotasuna emanez. Gogora etortzen zaizkio bizitzan egindako ankerkeria guztiak. Alemanen ankerkeria zela eta, beldur zen hara joateko, torturen aurrean adorea galduko zuelakoan. Heriotza zigorrak ankerkeriazko eredua ematen dio gizakiari. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ankerkeria. (-keri BeraLzM). Crueldad; acción cruel. v. ankertasun. Guri ziñezgatx egiten yakuzan ankerkeriak Españako laterriaren izenean yoandakoak egiten ebezan. GMant LEItz 62s. Eurokaz egiten ebezan ankerkerien barri emoten. Ib. 63. Gure Yaurlariaren ankerkeri ta diru-goseagatik. Goen Y 1934, 99. Geroenean, ankerkeri (crueldad) izugarri au eztitu zen. Etxde JJ 172. Nere emaztearen errua, dollorkeria ta ankerkeria (despotismo) ezkututik azaleratu da. Etxde AlosT 104. Ez-iakinean ankerkeria sartzen zitzaion, eta burruka gaiztoan atsegiñ artzen, eta odol-atsegiñez mozkortzen zan. Or Aitork 139. Nere ankerkeriak il du agian. Txill Let 141. Euliai, batez bere, eskolako ordu gogaikarrietan egiten eutsezan ankerkeriak!… Lenengo ego bat kendu […]. Erkiag BatB 40. Gizartearen indarraz eta ankerkeriaz harmaturik zetorren gizon hura maltzurkeriaz garaitu beharrez. Mde HaurB 77. Alik eta bengantza-ordaiña jaso artean, onelako ankerkeria egin didan arengandik. Berron Kijote 117. En DFrec hay 4 ejs.

Sinonimoak: iz.

[bihozgabetasuna]: ankertasun, errukigabetasun, gupidagabetasun, krudelkeria, krudeltasun, bihozgabetasun g.e., gizagabetasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. crueldad, inhumanidad, impiedad
fr iz. cruauté, inhumanité, impiété
en iz. cruelty, inhumanity
port iz. crueldade, desumanidade, impiedad

Testuinguruan

Kezka politikoa, sentiberatasun soziala, ankerkeria batzuen ezagutza, munduan dagoen saminaren negar-zotina iritsia zen ordurako nire belarritara. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)]