apal

iz. 1. Paretan edo altzari batean, bertan gauzak edukitzeko ezartzen den ohola. 2. AUTOM. Automobilak barruan eta atzealdean gauzak uzteko duen lekua. || izond. 1. Beherea, baxua. Zumitzezko jarleku apalak. 2. Bere burua handiesten ez duena, harrokeriarik gabea. Gizon apala, ezerk harrotzen ez duena. 3. Arrats, eguzki, arratsalde, arrastiri, etab.ez, egunaren amaieraren adierazgarria. Eguzki apalean Ibañetako lepora heltzen baita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

apal adond. Ipar.
    [behera]: behera, beheraka, apalxko Ipar., beheiti Ipar./Naf.
apal iz.
    [gauzak gordetzeko ohola]: zapalda, tauleta Ipar., balda Bizk.
apal izond.
    [baxua]: apalxko, baxu, behe, behere jas., behera Ipar. zah.
    [umila]: apalxko, behe, laño, lau, xalo, xume, apalgura Ipar., umil beh.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. anaquel, estante || (1) izond. bajo, -a, de poca altura (2) izond. humilde, de baja condición, sencillo, -a, modesto, -a (3) izond. (aurretik arrats, eguzki, arrastiri, arratsalde duela) atardecer, anochecer (4) adb. abajo, hacia abajo; bajo
fr (1) iz. étagère || (1) izond. [baxua] bas, basse (2) izond. [xumea] modeste, humble, simple (3) adb. en bas, vers le bas
en (1) iz. shelf || (1) izond. low; lower, lowered (2) izond. humble, modest; simple, plain; natural
port (1) iz. prateleira, estante || (1) izond. baixo(a) (2) izond. humilde

Liburuak apal estuetan estuegi sartuta ikustea zen Ruche jauna gehien haserrearazten zuten gauzetariko bat.  [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)