apar

iz. Likido baten gainaldean edo bere baitan gertatzen diren gasburbuila (gehienetan aire-burbuila) txikien multzoa. Likidoa eragiten denean, dirakienean edo hartzidura edo eferbeszentziaren eraginez gertatu ohi da. Itsasoko uhinen aparra. Gaixoari ahotik aparra dario. • apar (sintetiko). KIM. Zenbait plastiko zelularri ematen zaien izena. Poliuretano-aparra. || apar-harri. Leuntzeko erabiltzen den harri bolkaniko, porotsu eta arina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

    [bitsa]: arrapo Ipar., bits Bizk., bisuts Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es espuma
fr écume, mousse
en foam
port espuma

Nik euskera egoera tamalgarrian ezagutu dut, bai eskubideen aldetik bai erabilera aldetik komunikabideetan, administrazioan, ikastoletan… Gaur egungo egoera askoz hobea da, baina horrek ez du esan nahi aparretan bizi behar dugunik, lanean jarraitu behar dugu alderdi guztietan. Gure ahultasun handiena izan daiteke gehiagi direla euskara dakitenak erabiltzen dutenak baino.  [“Hiztegiak ez dira ondo erabiltzen, zuzenean goazelako esanahiara”, Andoni Sagarna (Deia.com, 2016-10-06)]

apar (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)