ardaila

1 iz. Gip. Berriketa; sesioa. Jende zoroen ardailak. Horra hor oraindik, nafar-giputzen arteko ardailak. 2 iz. Gip. Iskanbila, zarata. Sagardotegian, lauzpabost lagun barrenean, ardaila handirik gabe. Inguruko ardailak askorik galarazi gabe aritzen ziren beren eskuizkribuak aztertzen. || ardailan adb. Berriketa sutsuan, iskanbilan. Baserritarrarekin jardun du ardailan. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ardaila.

1. (G ap. A ). Charla; alboroto, barullo. “1.º (G; Izt), barullo, […]; 2.º (G-azp-to), charla. Ardailla dario, está charlando” A. “Aitaita maite du, bai, mutil txikiak; baiño ain da gaiztoa, ezikan ezin beregana kuturtu eta arekin egiten ditu ardailla batzuek (G-azp)” Ib. (s.v. kuturtu). Tr. Documentado en Aguirre de Asteasu y en autores del s. XX. Lagunak bekatura, perilletara dijoazela ekustea: egiñ dezagun kontu danza zikiñetara, etxeren bateko jende zoroen ardalletara. AA III 516. Dotriñara etorri bearrean batzuek joaten dira plazara pelotara, besteak auzoetara jokora; batzuek albiraka, besteak zenbait etxetako ardallan. Ib. 595s. Aizak eta i, eup ta begira, tori ta ekak, ator ta ua, ernai, alaitsu, biziro ta urduri, egundañoko ardallarik ero ta ikusgarriena barabilte. Ag EEs 1917, 172. Bañan ezin luzaroan egon [emakume aien aldamenean]. Igarriko ninduten, ta igarri ezkero, iñondoko ardall ta arrandiyak neretzat izango ziran noski. Inzag RIEV 1923, 502. Ateko deia! (beste ateruntz joanez) Itxoin beza pizka batean. Ea nor dan. Au ardalla. Ez gaituzte pakean utziko. Lab EEguna 91. Ixildu dira erabat emen / kantari zeuden txoriak, / alatsu bean erriko ardail / urduri-ots nabasiak. EA OlBe 66. [Sagardotegian] lau-bost lagun barrenen, ardalla aundirik gabe. Urte artan sagardoa ez zeukan gain gañekoa ta. JAIraz Joañixio 42. Kaiari eantsita zegon garaiean ango ardalla ez zan nolanaikoa izaten, lenengo ustutzeko ta ondorean betetzeko. JAIraz Bizia 15. Uriko zarata ta ardaila eraginetik alde egiten. Zait Plat 20. Etsai guziek elkarturik zarramalkatu ta inolako ardaila sortu zuten. Ib. 53. Gaztedi-ardalla an zebillan, tximu-titereak bailiran, jolas eta olgeta, txurrut eta zarata. SMitx Unam 68. Nere baitan nabil. Gogo-enparantzan, / ezpai-ardailla det dantzan. / Ulermena det irakin, / gauzen muiña nundik / ote-diteken jakin. NEtx LBB 244. Baiña, ze jendetza dator aldapan gora, istilu ta ardailla? Ene! soldadu gogor batzuek. Ib. 130. Begoz or bean beko gorroto, / Ardail ta iskanbil biziak, / Alkarren kaltez egun eta gau / Nar dabiltzan gutiziak. Arruti (in Onaind MEOE 814). Utsik agertzen da, baiñan apustu-zaleen ardallaz beterik. Lab Jok 55. Gau guzian ezin lorik egin izan du zuen ardalla dala ta. Lab SuEm 185 (184 ardaill ori). Leturiaren txoraldi hau pintatzean berean ere aberastu gaituela deritzat, beraz, Txillardegik. Baina ez zuen horretan gelditzeko asmorik. Hasieran gaude oraindik; ez dakigu ezeren berri, Leturiaren itsumena gurea baldin bada. Neke eta ardaila, erdietsi du gogo zuena. MIH 299. Gizon urduri eta gogor horien kezkak, ardailak eta lanak irakurri ondoren, askozaz ere hobeto ikusten eta ulertzen dugu XVIIIgarren mendeak Euskalerriari eragin zion gogo aldaketa. MEIG III 126. “Ardailla aundirik eztu orrek (G-to), ese no tiene grandes mescolanzas de ocupaciones” A.

2. (Adj.).Charlatán. Nikanor-en itzak, orraitio, ez ziran izaten geienbat ugari, etorri aundikoak eta amaitu eziñak; ez zan barritsua, ardailla. Erkiag BatB 20.

Sinonimoak: iz. Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[berriketa]: berriketa, berriketaldi, ele-mele, hitz-mitz, elasturi Ipar., tartarika Ipar., txilimala Bizk., kalaka Ipar./Naf., kalaketa Ipar./Naf., berrikeria g.e.    

[iskanbila]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa g.e. , gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (G) disputa; charla, conversación (2) iz. (G) alboroto, barullo, bullicio, vocerío
fr (1) dispute; conversation, discussion (2) tapage, vacarme, tapage, brouhaha
en (1) dispute; argument, chat, discussion (2) racket, din
port (1) disputa, contenda; conversa (2) tumulto

Testuinguruan

Hura zen iskanbila eta ardaila, hura zarata eta nahaspila. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)]