bikoizketa

1 iz. Bikoiztea. Gizakiak gainerako ugaztunek baino gene bikoizketa gehiago izaten dituela diote. 2 iz. Filmez mintzatuz, antzezleen jatorrizko ahotsa aldatzea, gehienetan beste hizkuntza batera. Bikoizketarik ez zegoen, eta filmen bertsio bat baino gehiago egiten zituzten. (Hiztegi Batua)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. acción de duplicar, duplicación (2) iz. (Zin.) doblaje
fr (1) iz. duplication ; doublement (2) iz. (Zin.) doublage
en (1) doubling (2) dubbing
port (1) duplicação (2) dublagem

Testuinguruan

Euskarazko bikoizketa salbatzeko premiazko neurriak eskatzen ditugu. [BIEUSE, bikoiztaile euskaldunen elkartea].

Irudia: artspacebarcelona.com