argi-txakur
iz. (pl.) Usteltzen ari diren izaki bizidunen gaietatik sorturiko zenbait substantziaren su-hartzea. Airean, lurretik hurbil, dabiltzan su txiki batzuk izaten dira, bereziki leku zingiratsuetan eta hilerrietan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegia
ARGI-TXAKUR (V-gip ap. A, que cita a FSeg), A.-XAKUR (T-L). Fuego fatuo. “Feux follets” T-L. Atzo zonbaitek zin egin lezakete argi-xakurrak ikusten dituztela dantzatzen. Barb GH 1926, 107. Gau askotan argi batzuk urteten omen zuten Jaunmendi aldean eta Azkontei aldean. Esaten zuten argi-txakurrak zirala. Gizon batzuk joaten omen ziran ikustera eta etzuten ezer topatzen. Aiek joate orduko aldatu egiten zirala beste leku batera eta etzuten sekula txakurrik arrapatzen. Aotik sua botatzen zuten txakurrak omen ziran. And AUzta 56s. Analisi otz batean argi-txakurtzat jotzen duzun ori, ori da ain zuzen, amodioaren muin bakarra. Vill Jaink 131. Egiazko argiak, eta ez argitxakurrak, izan behar du ekintzaren gidari. Vill Aranzazu 1986 (septiembre), 5. Zonbaitek deitzen dituzte oraino ere argi-xakurrak; milafrangar xahar batek argiak deitzen zituen motz-motza. Lf Herr 11-1-1962 (ap. DRA).
Sinonimoak: iz.pl.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (pl.) fuego fatuo
fr feu follet
en (folklore) will-o’-the-wisp, ignis fatuus; (UK: rural) jack o’ lantern, (US: rural) spook lights npl
port fogo-fátuo
Entzun:
Hara eta hona zebilen, isilik, uhinak bezala, argi-txakurrak bezain zehaztugabe. [Ararat mendiaren sumina, Yasar Kemal / Fernando Rey (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Gau askotan argi batzuk urteten omen zuten Jaunmendi aldean eta Azkontei aldean. Esaten zuten argi-txakurrak zirala.  [And AUzta 56s. (Orotariko Euskal Hiztegia)]
Reply