min
1. iz. Gorputzeko leku batean nabaritzen den sentsazio ezatsegina, kolpe, ebaki, zauri, etab.en edo organismoaren funtzionamenduan oreka galtzearen edo bestelako arazo baten ondorio izaten dena. 2. iz. Atsekabe handia, samintasun-sentimendua. Min duzu halakorik entzuteaz. 3. iz. Maite den zerbaitek, hartatik urrun egotean, eragiten duen goibeltasunezko egoera. Herri-mina. 4. iz. Nahi bizia. Zu zeruetan ikusteko minez dago. 5. izond. Janariez eta edariez mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun-sentsazioa sortzen duena. Piper minak. Sagar gezak eta minak. 6. izond. Oinazea eta atsekabea eragiten edo adierazten duena. Oinaze min bat duzuenean. Halako batean txistu min batek iratzartu du goizeko isila. 7. izond. Adiskideez, etab.ez mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoa. Elkarren adiskide minak bilakatu ziren. 8. izond. (batez ere Ipar.) Bizia, indar edo intentsitate handikoa. Gose mina. Oihu mina. 9. izond. (Ipar.) Denbora–bitarte (urtaro, hil, etab.) bati buruz, haren erdian, une bizi eta gorenean. Luzaidetik ere negu minean igortzen dituzte ardiak. • MIN EMAN. Min-sentsazioa sortarazi. Oinetako estuegiak min ematen digu. || MIN HARTU. Zerbaiten ondorioz mindurik gertatu. Lurrera erori eta min hartu zuen belaunean. || MINEZ EGON. Min izan; gaixo egon. || (-en) MINIK EZ IZAN. (Ipar.) -en mailakoa edo hura baino hobea izan. Ene zaldiak ez du zurearen minik. min 2 Minutuaren ikurra. min 3 Ik. mihi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
min izond.
[nostalgia]: nostalgia, oroimin
[oinazea]: oinaze, ala Bizk., eskarnio Zub., pupu haur.
[mihia]: Bizk.mihi, mingain
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es 1 iz. dolor, daño, dolencia, molestia, mal, achaque, indisposición 2 iz. dolor, sufrimiento, pesar 3 iz. nostalgia, añoranza 4 iz. deseo, anhelo, ansia 5 izond. picante, amargo, -a, agrio, -a 6 izond. doloroso, -a, intenso, -a, amargo, -a 7 izond. Ãntimo, -a, entrañable; encarnizado, -a 8 izond. (batez ere Ipar.) vivo, -a, intenso, -a, fuerte; [ahotsa, soinua] penetrante, agudo 9 izond. (Ipar.) momento crÃtico, intenso, -a, pleno, -a
fr 1 iz. douleur, mal 2 iz. [atsekabea] douleur, souffrance, peine 3 iz. regret, nostalgie 4 iz. passion, désir 5 izond. piquant, -e ; aigre 6 izond. intime, proche 7 izond. pénétrant, -e, aigu, -ë 8 izond. (Ipar.) en plein, au milieu
en 1 iz. pain; ache, ailment 2 iz. grief, sorrow 3 iz. nostalgia 4 iz. wish, longing, yearning 5 izond. hot; bitter; sour 6 izond. painful, bitter; sharp, intense 7 izond. intimate, close 8 izond. intense 9 izond. middle, height
port 1 iz. dor 2 iz. sofrimento, pesar 3 iz. nostalgia, saudade 4 iz. desejo, anseio, ânsia, anelo 5 izond. picante, amargo, -a 6 izond. doloroso, -a 7 izond. Ãntimo, -a 8 izond. (batez ere Ipar.) vivo, -a, intenso, -a; [ahotsa, soinua] penetrante, agudo
Entzun:
Badira minak eta minak
publikoak eta intimoak
paparrean erakustekoak eta
ahazteraino ezkutatzekoak;
aurrez begiratu ezin direnak
inoratu ezinezkoak eta
kontuz zapaldu beharrekoak;
denborak baretzen dituenak
eta denborak sortutakoak;
pertsonak osatzen dituztenak
pertsonak erditzen dituztenak;
psikikoak eta larruzkoak
fisikoak eta ingeniari diseinuzkoak,
badira minak eta minak;
baina minetan minenak;
zugan lehertu eta
zangorik gabe uzten nautenak.[Baita hondakinak ere, Iñigo Astiz (Susa poesia, 2012)]
Iñaki Murua 11:26 am on 2015/03/15 Permalink
Beste abesti bat, Herrimina. Hitzak Andoni Egañarenak eta musika Xabier Zabalarena.
Eta beste bat Herrimina, Ganbara taldeak oraingoan.
Maite 6:46 am on 2015/05/05 Permalink
Mila esker, Iñaki! 🙂