arkanbele
iz. Kakalardoaren antzeko intsektu handia, oskol beltza duena eta oreinaren adarren itxurako baraila handia ezaugarri duena (Lucanus cervus). Ik. akulamendi. (Hiztegi Batua)
ARKANBELE KANTA. Norbait behin eta berriz beti erretolika berarekin, beti berearekin, temoso aritzea. (Bakoitzak bere arkanbele-kanta, Mikel Taberna Irazoki )
Orotariko Euskal Hiztegian
1 arkanbele. (H (+ -kh-), A), arkanbela (Urt), arkamelu (L-côte, BN-baig ap. A), arkamele (Darric ap. DRA .). Ciervo volador (Lucanus cervus). “Cantharis, uli ogi ialea, uli beltza, ogi jan ulia, arkanbélaa” Urt IV 158. “Cerf volant” H. “(L?) 1.º lucano, escarabajo. 2.º se dice también, por irrisión, de un hombre pequeño, regordete, enano” A. “Arkameku (L-côte; Laf.), hanneton” Lh. “Escarabajo (Darric)” DRA . v. arkulo (2), akulamendi. Arkamelu urte, sagar urte. EZBB I 40. ARKAMELU-BELAR. Cardencha. “Arkamelu belharra, cardère sauvage. (Orok badakite naski behin baino gehiagotan eskuan ibili dutelakotz, zer den arkamelua. Nihork ez othe du haren adarrik mihiari lothu?)” GH 1930, 226.
2 arkanbele. (Lar→H, Hb), arkamele (L ap. A ), arkanbile. “Cuento, fábula” y “fábula” Lar. “Fable, conte” H. “Cuento, fábula” A. Cf. Sb-Urq: “Arkanbela. Fábula. Cometa [?]”. Greza, arkanbilen ontzia denak, gezür franko dereikü adin lüzetzaz barreiatü ta erakutsi bürüzagisa zela hetan. Egiat 189.
Sinonimoak: iz. Ipar.
[tamaina handiko intsektua]: akulamendi, kakalardo adardun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. (Zool.) ciervo volante (Lucanus cervus)
fr iz. (Zool.) cerf-volant
en iz. (Zool.) European stag beetle
port iz. (Zool.)
Testuinguruan
Lehen ere agertu da gaia Ekografia hauetan —nire arkanbele kantetako bat dela esan daiteke—: debate sakonen falta sumatzen da ETBn, eta euskal kulturan oro har. Patxadatsuak, gogoetatuak, arrazoituak, argumentatuak, haserrerik eta oihurik gabekoak ahal baldin bada, baina sakonak, eta horretatik, duen balioa eta interesa ukatu gabe, oraingoz behintzat, urrun samar sumatzen dut Ezberdinak. [Ezberdin irizkideak, Juan Luis Zabala (berria.eus, 2021-03-30)]
Reply