arranda

iz. Ipar. Errenta. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

arranda (L, BN, S; Arch VocGr, VocBN, Gèze, H), arrenda (S). Ref.: A; Lh (arrenda); Lrq.

Renta, tributo; ganancia; interés (de un préstamo). “Rente” Gèze. “Rente, revenu. Syn. irabazia” H. v. errenta. Herio dela bekhatu orijinalaren pena, haren arranda, eta haren irabazia. Tt Onsa 134. Berak bere tribailluz eta penaz irapazten zutian honetarik haboro plazer hartzen ziala amoina paubrer egitiaz, eziez bere arrandetarik. Tt Arima 109. Juan behar dügü Rumara / eta bertan destrüitü / haren arranda handiak / behar zaioko xipitü. ‘Ses belles rentes diminueront’. Xarlem 1203. Bestela ezterat / bakerik emanen / urthe oroz ezpadeitadak / arranda hori egiten. ‘Ce tribut’. Ib. 806. Eskiulan Musde Tiraz / Plañuz entzün ditut zützaz, / Bethi zerbait galthoz zirela arranda beitüzü eskaz. Etch 496. Huntarzünak handirik, kargütik arranda. Ib. 554. Aphezek etzütie, zü, nahi egin depütatü; / Entzünik nahi deitzezüla, haien arrandak txipitü. Ib. 580. Diharütako arranda neke da beretzen eta ezta xüxen. Ip Dial 64s (It errenta, Ur errentia, Dv errenta). Hek eman diruaz ihes lekhu bat handia erosi zuen, eta ihes lekhuaren ethorkizuna arrandez segurtatu. Laph 237. Mosoingani(k) diuria arranda. HerVal 163. Bainan nola ezpaitzuten osoki pagatzen ahal beren etxe arranda edo alokairua. Prop 1895, 251. Ebats-eta gozamena urririk zuzenez behar zukenari arranda pagaraz, eta ez nola nahikoa: ahalik eta handiena. HU Zez 189. Etxea bere lur guziekin eta gobernamenduaren eskuetan emanak zituen arrandekin. Ib. 165. Ez naiz Aitoren semia, / erran behar dut egia. / Arrandaz ene hazteko / Etzuten egin legia. Etcham 43. Aditzen dugu badela lan hanitz, jiteak xuhur direla, bizia garesti, arrandak handi, zonbat abere-buru duten, zer biltzen urtheka. JE Ber 31. Denborak etziren errexak, Iruñetik etzen gehiago arrandarik heldu. Ardoy SFran 75. Orduko mailegu haren arrandaren egunak bururatuak, daukat osoki ordaindua eta pagatua dela kapitala. Larre ArtzainE 321.

Sinonimoak: iz. Ipar.

    [errenta]: errenta, etekin, etorri, hobari, irabazi, irabazkin, mozkin, ganantzia Heg., errebenio Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Ipar.) h. errenta renta; tributo
fr iz. rente
en iz. [ondasuna, ostatua] rent; [ibilgailua, zerbitzua] hire
port iz. renda

Ahal bezain arranda txikia ordaintzen saiatu zen.

 

arranda (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)