asagotu

ad. asagotu, asago/asagotu, asagotzen da/du ad. Bizk. Urrundu. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

asagotu (V-arr-ple ap. A; Añ (V), VocCB s.v. urrundu ->Dv). Alejar(se). “Alejar” y “alejarse” Añ. “Alejar, desechar” A. Nazuz urrindu, desegin, ta asagotu, etorkizun gaistoak ta uxatu euli infernutar gogaikarriak? Añ CS 13. Len-bai-len aldendu nagizue, leku ontatik oildu nazazue! asagotu nagizue, adiskideok, izurrite andi au, giza-madarikatu ta yainkoek gorrotatu au! Zait Sof 95. Giza-mintzalaririk ageri ez dan bazterrera asagotu nazazu len-bai-len lurralde ontatik. Ib. 97. Erriaren erasiak Moxerengandik asagotzeko Kalebek esan zuan: “Ots! goazan, lur ori guretzera; menderatuko dugu-ta, enura gabe”. Ol Num 13, 30. Ixraelen semeek, Yaubek Moxeri agindu zionez, egin zuten, alakoak kaparditik asagotuz. Ib. 5, 4 (Ker bota ebezan).

Sinonimoak: ad. Bizk.

    [urrundu]: alboratu, aldaratu, alde egin, aldendu, baztertu, hastandu, lekutu, ospa egin, saihestu, urrundu, urrutiratu, airatu Ipar., lekuratu g.e., urrutitu g.e., apartatu Heg. beh., alderatu Bizk. g.e., aldameneratu Gip. g.e., azkendu Ipar. zah., erauzi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es ad.  da/du (B) alejar(se)
fr éloigner 
en move away, get away
port afastar (de, de), distanciar (de, de)

Giza-mintzalaririk ageri ez dan bazterrera asagotu nazazu len-bai-len lurralde ontatik. Ib. 97  (Orotariko Euskal Hiztegia)

asagotu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)