musukatu

ad. musukatu, musuka/musukatu, musukatzen du ad. Behin eta berriro musu eman, musuka aritu. Luzaro musukatzen zituen haren bularrak.(Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

musukatu (Urt I 210, Lar, Dv -> A, H), mosukatu.

1. Besar repetidamente. “Besucar” Lar. “Baisoter” Dv y H. Ire beatzak ikaraz biguinkiro musukatzea. Or Mi 27. Mutur txiki lerdedun borobillean mosukatzen du maitekiro Libek txaltxoa. TAg Uzt 31 (275 musukatu). Musukatuz eman du jauntzi hori. Iratz 157. Luzaro musukatzen zuen haren bularreko larrua. Mde HaurB 62. Norbere kabia musuka nairik. Erkiag Arran 181. Olloa besoetan artu eta mosukatuten asi ezanean! Bilbao IpuiB 257.

Besar. Abiratu aurretik neskatxoa ma batekin musukatu zuan. Sorarrain Lili 7.

2. (H). Hozar. v. musurkatu.

3. (Lar ->H). “Amusgar, echar atrás las orejas una caballería, torciendo la boca, […] abereak musukatzea” Lar.

Sinonimoak: ad.

    [musu eman]: laztandu, musu eman, pot egin Ipar., pot eman Ipar., pa eman haur., musuztatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es ad. besar [reiteradamente]; besuquear
fr embrasser; couvrir de baisers
en kiss; smother in kisses, smother with kisses, cover with kisses, (informal) smooch
port beijar; beijocar

Nire kitzikadura zeharokoa zen, nahi nuen gizon hura ferekatu, musukatu, gozamenez urtu. [Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak, Pilar Cristobal / Juan Martin Elexpuru (Txalaparta, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

musukatu (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)