atebide
iz. Mota desberdinetako sareak elkarrekin konektatzen dituen hardware eta software konbinazioa. (Euskalterm)
Wikipedian:
Atebidea edo pasabidea protokolo eta arkitektura maila guztietan ordenagailuak elkar lotzea eta komunikatzeko sareak sortzea ahalbideratzen duen gailu bat da. Bere xedea sareko protokolotik helburuko protokolora informazioaren itzulpena egitea da.
Atebidea makinak sare lokal batera konektatu ahal izateko konfiguratua dagoen ekipo informatikoa da normalean, eskuarki IP helbideen itzulpenak egiten dira (Network Address Translation). Helbideen itzulpen gaitasun honi esker “IP helbidea maskaratu” daiteke. Teknika hau asko erabiltzen da Internetera konexio bera duten (eta kanpo IP bera duten) sare lokal bateko makinei interneterako sarbidea emateko.
Atebide baten IP Helbideak normalean itxura hau du: edo eta barruti aurrezehaztu batzuek erabiltzen ditu, 127.x.x.x, 10.x.x.x, 172.31.x.x, 172.16.x.x 192.168.x.x, area lokaleko sareetako erreserbatzen direnak. Gainera, nahitaez sarerako atebide funtzioa betetzeko, bi sare-txartel izan behar ditu. (Jarraitu irakurtzen…)
Sinonimoak: iz.
[pasabide] : pasabide (Euskalterm)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es pasarela
fr passerelle
en gateway
port ponte de ligação, gateway
Entzun:
Zerbitzari bat ezarri du urruneko kokalekuetatik barneko sarera sartzeko atebide gisa. [244/2010 DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena [pdf]. (EHAA – 2010eko abenduak 15, asteazkena)]
Reply