bultzagarri
iz. Zerbait egitera bultzatzen duena. Zaletasun sutsua da gure gogoaren bultzagarririk onena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[zerbait egitera bultzatzen duena] : eragingarri, pizgarri (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es incentivo, estÃmulo, aliciente; impulsor
fr stimulation, motivation
en incentive, stimulus
port incentivo, estÃmulo, aliciente
Entzun:
Utopia da hezkuntza sistema eleaniztunari buruz hitz egitea? Derrigorrezko utopia. Zaila da, baina derrigorrezkoa. Utopia zentzu onean hartu behar da; hori gabe, ez daukagu aurrera egiterik. Eleaniztun onak lortzea posible da, baldintza asko oso ondo badaude. Lortu beharreko utopia da, eta aurrera egiteko bultzagarri. [“Errutinan sartu gara“, Itziar Idiazabal (Euskararen hauspo berria, Garikoitz Goikoetxea )] (Berria.eus, 2014-08-06)
Reply