Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:38 pm on 2019/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    bide(-)urratzaile 

    iz. Aitzindaria, jarraitu beharreko bidea erakusten duen pertsona. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide-urratzaile, bi eskola. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BIDE-URRATZAILE. Precursor, que abre camino. Iraskun onek Españako Jaurlaritzak dituan laterriarteko itunbenak izango ditu oñarri. Ginebran artuko diran erabakiak berriz bide-urratzalle. EAEg 8-4-1937, 1456. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide urratzaile, bi eskola. Vill AxMGL 164. Bide-urratzailleak ziran, gure euskera ta elertia aberastu ta iasotzen alegindu ziranak. Agur 16-9-1972, 4.

    Sinonimoak: iz.

    [bide-urratzaile] : bidegile (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es precursor, -a, pionero, -a
    fr iz. chef, guide, conducteur, -trice ; précurseur, pionnier, -ère ; leader
    en precursor, forerunner; pioneer
    port precursor, -a, pioneiro, -a

    Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko egunean gure esker ona bide-urratzaile izan ziren emakumeei. #gaurkohitza

    bide-urratzaile (argazkia: @ikaselkar)

     
  • Maite 7:46 pm on 2019/02/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    azorriatu 

    iz. azorriatu, azorria/azorriatu, azorriatzen du ad. g.er. Zigortu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    azorriatu (L ? ap. A; SP, vEys, H), azurriatu (G-to ap. A; O-SPAd 876, Urt, Dv), azurreatu (L-côte, BN-and [?] ap. A), azorritu (H), azkurriatu (R-vid ap. A).

    Azotar; castigar; reprender, reconvenir. “Frapper d’escourgée. Azorriatu behar luke, il le faudrait bien étriller” SP. “Caedere, […] azotatu, azurriatu” Urt IV 14. “Châtier” Dv. “Azorritzea, azorriatzea, fouetter avec un tel fouet” H. “Castigar”, “reprender. Azkurriatako erran zaun, le dijo que reprendiese”, “Azurriatu (L [= Dv], Mt 12, 41), amenazar [pero en este ej. parece significar más bien ‘reprender’]” A. Orai, hemen, Jauna, / Miserikordioski, / Ah! gorphutz hau huna / Nahi bezain garratzki / Azurriatuak, / Munduan gareno / Toleia gaitzatzu / heriotzeraino. CantIzp (ed. 1826) 45 (ap. DRA). Zeren berak urrikitan sarthu izan baitire Jonasek azurriatu ondoan. “Quia poenitentiam egerunt in praedicatione Ionae”. Dv Mt 12, 41. Hilarazteko ariarik hunen baithan ez dut aurkhitzen: azurriaturen dut beraz, eta utziko dut gero. Dv Lc 23, 22 (TB azotarazirik). Nahi dugu bertzeak azurriatuak izan ditezen, eta geronek ez dugu azurriatuak izan nahi. Dv Imit 31 (ap. DRA). Azkurriatako [sobre arrepentitako] erran zaun: txeerria xan zak gente gisa. Mdg 132. Zer dagik, arrotz? (Kereon azurriatuz). Zait Sof 129.

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [zigortu]: astindu, bero-bero egin, berotu, bizkarra berotu, ederrak eman, ederrak hartu, egurra eman, egurtu, eskua ezarri, eskua luzatu, hebaindu, hebain-hebain egin, jipoitu, jo, makilatu, zaharoztatu, zehatu, zigorkatu, zigortu, zurratu, azotatu Ipar., panpatu Ipar., umatu Ipar., zafratu Ipar./Naf., zaflatu Zub., bizkarra hautsi g.e., hagatu g.e., makilakatu g.e., ukaldikatu Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. azotar; castigar; reprender
    fr du ad. (golpear con latigo) fouetter; punir; réprimander
    en du ad. (golpear con látigo) (punishment) flog, whip, lash; punish; reprimand, reprehend, tell off
    port du ad. surrar, sovar, espancar; castigar; repreender, censurar

    Nahi dugu bertzeak azurriatuak izan ditezen, eta geronek ez dugu azurriatuak izan nahi. Dv Imit 31 (ap. DRA).  (Orotariko Euskal Hiztegian)

    azorriatu (Argazkia: spurcitia.com)

     
  • Maite 10:50 pm on 2019/02/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    itzalgaizka 

    adb. Jas. Ezkutuka, isilean, gordeka. Ihesi itzalgaizka abiatzen da. Itzalgaizka ibiltze horiek. Itzalgaizka entzun. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    itzalgaizka (SP -> Dv, H, A).

    1. A escondidas, en secreto; disimuladamente. Bera bakharrik itzalgaizka, airatua, basatua eta idurikortua ibiltzen den. Ax 357 (V 237). Ihesi itzalgaizka abiatzen dela. Ib. 432 (V 281). Isillean eta itzalgaizka sartu izan ziran. Ol Gal 2, 4 (He ixilka, Dv amarruz, Ur ixiltxorikan, Ker ixillean, IBk isilka-misilka, Bibl gordezka). Suge otza belarrean itzalgaizka baitago. Ibiñ Virgil 40. v. tbn. Or SCruz 19. Zait Sof 41. (Tras gen.). Gure itzalgaizka barnera ez dedin. Zait Sof 49.

    2. “Sombra” Lar Sup. Tal vez se trate de una mala interpretación de los ejs. de Axular.

    3. “2. action de chercher à n’être pas aperçu, découvert; 3. subterfuge, dissimulation. Etzauzkit lakhet itzalgaizka horiek” H.

    Sinonimoak: adond. jas.

    [ezkutuan]: ezkutuan, ezkutuka, gordean, gordeki, isil-gordeka, sekretuan, ebaska Ipar., gordeka Ipar., sekretuki Ipar., isil-ostuka Bizk., altxapean Naf., altxapeka Naf., ezkutuki neol., estaliki Ipar. zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. a hurtadillas, a escondidas
    fr adb. sur la pointe des pieds, discrètement
    en adb. stealthily, on the sly (informal)
    port adb. loc adv às furtadelas, às escondidas

    Ezkutuka eta itzalgaizka ibili nintzen harat eta honat.  [Lur bat haratago, Juan Mari irigoien]

    itzalgaizka (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:31 pm on 2019/02/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    pitxerdi 

    iz. Pinta. Pitxerdi bana edan, eta hasi ziren bertsotan. Bi gaztaina asko dira pitxerdi bat urentzat. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pitxerdi, pitxer-erdi (Lar), pitserdi.

    Medio azumbre. “Media azumbre, pitxererdia” Lar. Eztogu ez ollandarik, ez eperrik jan, ezda pitxar erdi bat baño edan. Mg PAb 73 (74 pitxar erdi ardao). Bi gaztaña asko dira pitxerdi bat urentzat. It Dial 107 (Ur azunbre erdi, Dv laurden bat, Ip butilla bat). Elkarrekiñ trabenara joan, pitxerdi bana edan. Urruz Urz 38. Sartu eban urdaillera orain pitxerdi esango genduekean aiña bai. Ag AL 56. Pitxerdi ardao / edatea. Azc PB 89. Ur-ardotan pitxerdi-inguru edan aldu. A Ardi 122 (tbn. en BeinB 72). Bakoitzak pitxar-erdi / alan edaten dau. Azc PB 89. Itxu-itxuan pitxar erdi ustu eban. SM Zirik 18. Pitserdiko botilla deitzen genion litro ta erdikoari. BBarand 102. v. tbn. Berron Kijote 188.

    Sinonimoak: iz.

        [pinta]: pinta (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. media azumbre, pinta
    fr iz.(medida) pinte Æ’.
    en iz. (UK: beer) pint,
    port iz. (medida líquida: 473 ml, EUA) quartilho, pinto, pinta

    Pitxerdi bana edan, eta hasi ziren bertsotan. (Hiztegi Batua)

    pitxerdi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:04 pm on 2019/02/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    fidagaiztu 

    iz. da/du ad. Fidagaitz bihurtu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [mesfidatu]: mesfidatu Ipar., itzalgaiztu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. desconfiar, no confiar; sospechar, recelar (2) da ad. volverse desconfiado/suspicaz
    fr (1) du ad. se méfier, soupçonner, se défier (2) da ad. devenir méfiant, -e ; devenir soupçonneux, -euse
    en (1) da ad./ du ad. to distrust, to mistrust; to have no confidence in (2) da ad. to become distrustful; to become suspiciou
    port (1) desconfiar, suspeitar; suspeitar, recear, suspeitar (2) da ad. tornar-se desconfiado

    Gezurtiaren damuan fidagaizten dut. (Elhuyar hiztegia, mold.)

    fidagaiztu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:18 pm on 2019/02/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirtenkeria 

    iz. Kirtenari dagokion egitea, eta, bereziki, esana. Hori, niretzat, esan daitekeen kirtenkeriarik handiena da. Kirtenkeria itzelak eta gogoeta zoragarriak adieraz ditzake hizkuntzak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kirtenkeria (-keri A DBols), kertenkeria (V-gip). Ref.: Etxba Eib y Elexp Berg (kertenkerixia).

    Gansada” A DBols. “Burrada, torpeza, grosería. Nik ikusi doran kertenkerixarik aundiña” Etxba Eib. “Gamberrada. Kuadrilla orrek eztauka kertenkerixia ta jaleua besteik” Elexp Berg. Naiz adarra jotzen eta beste onelako kirtenkerietan. Urruz Urz 12s. Irakurri oi zuan, igandietan, kertenkeriz ornituriko paper purtzil bat. Ag G 219. Auxe berau jazoten yake askori, orrako kirtenkerijak dantzuta: […]. Albzur JZ 1921, 178. Esan lei ba kirtenen alez ta kirtenkerien aldez zabiltzala. Kk Ab II 110. Kirtenkerijok egunian baño egunian andijaguak. Otx 125. Piñuaz kirtenkeri asko esan da. Munita 55. Au kertenkeri aundi bat dala konturatzeko ezta burua asko nekatu bearrik. Basarri ZArg 1958, 15 (ap. DRA). Alakotxe kertenkeriak egiten ziran etxetan. NEtx LBB 30. Hori, neretzat, esan daitekeen kirtenkeriarik handiena dela. MIH 156. v. tbn. EEs 1931, 1. ABar Goi 21. Zait Sof 189. SMitx Unam 5.

    Sinonimoak: iz.

    [ergelkeria]: ergelkeria, inozokeria, kaikukeria, lelotasun, sanokeria, tontakeria, tontotasun, tutulukeria, txatxukeria, txotxolotasun, zozokeria, zozotasun, menskeria Ipar., pellokeria Ipar., pernandokeria Ipar., lerdokeria Heg., gangarkeria Bizk., kokolokeria Bizk., lelokeria Bizk., tentelkeria Bizk., txotxolokeria Bizk., tetelekeria Ipar./Naf., alukeria beh., inuzentekeria beh., memelokeria beh., ergeltasun g.e., mozolokeria Bizk. g.e., txotxakeria Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. estupidez, necedad, majadería, gansada
    fr iz. stupidité, sottise, bêtise
    en iz. stupidity, nonsense
    port iz. estupidez, necedad, majadería, gansada

    Hori niretzat, esan daitekeen kirtenkeriarik handiena da. (Elhuyar hiztegia)

    kirtenkeria (Gaurko hitza, domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:39 pm on 2019/02/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    txiotx 

    iz. Txotx eta txio hitzen elkarketa. 2018. urtean jaiotako ekimena, zeinetan txiolariak sagardotegian biltzen diren txotx egiteko eta ondo pasatzeko. Deialdi publiko baten bidez, birtualki ezagunak diren txiolariak aurrez aurre topo egin eta topa egiten dute. Lehenengo urtean 8 kide bildu ziren; bigarreanean, aldiz, 16.

    Oharra:

    Hitz eta ekimen berria izanik, ez da ohiko hiztegietan jaso oraindaino.

    Aurten 16 lagun bildu ginen txiotx egiteko. Ederra izan zen! #gaurkohitza

    txiotx (Argazkia: @mikeliriarte)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel