Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:54 pm on 2019/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    larderiatzaile 

    adj. Ipar. Bere nagusitasuna edo agintea ezartzen duena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    larderiatzaile, larderiatzale. Que impone su autoridad. Orai prefeta guzien nausi, guzien larderiatzale. HU Aurp 137. Denen nausi Benoat: so egile, larderiatzale, akhulatzale, begirale, zaintzale, argitzale, kontsolatzale. Othoizlari 1958, 185.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) el que impone autoridad
    fr iz. celui qui impose l’autorité
    en iz. the one that imposes authority
    port iz. aquele que impõe autoridade

    Bere jarrera larderiatzailea eta zanpatzailea da.

    larderiatzaile (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:51 pm on 2019/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    baramendu 

    iz. (L) Eragozpena, traba. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    [baramendu]: eragozpen, traba

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baramendu.

    1. Reposo. Eta egiazki dugu sinhesten ezen baldin fundament hunetarik den gutiena ere aldara bagintez, berzetan reposik ezin eridenez, ginandela baramendurik batre gabe gure bihotzetan hara huna erabiliak. Lç Ins G 4r.

    2. “(L), tropiezo, estorbo” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (L) tropiezo, estorbo, traba, obstáculo
    fr iz. heurter, obstacle
    en iz. setback, impediment, obstacle,
    port iz. (L) tropeço, estorvo

    Ez baduzu baramendurik, elkarrekin joan gaitezke.

    baramendu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:43 pm on 2019/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    goganbehartu 

    ad. da Jas. Susmatu; goganbeharra sumatu. Ikusirik zein gauza gutxi edireten den euskaraz idatzirik, goganbehartu naiz eta beldurtu, baden bitartean zenbait behaztopa-harri (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. jas.

        [susmatu]: barrundatu, errezelatu, susmatu, susmo izan, barrunda izan Gip., aiher izan Zub. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. (zah.) sospechar, recelar; preocuparse, inquietarse
    fr da ad. soupçonner, se méfier, (se) préoccuper, (s’)inquiéter
    en da ad. to suspect, to mistrust, to distrust; to worry
    port da ad. (zah.) suspeitar, desconfiar, recear, suspeitar; preocupar-se

    Ikusirik zein gauza gutxi edireten den euskaraz idatzirik, goganbehartu naiz eta beldurtu, baden bitartean zenbait behaztopa-harri. (Hiztegi Batua)

    goganbehartu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:47 pm on 2019/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    jagoletza 

    iz. Zaindaritza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko EHiztegian

    jagoletza, jagolatza.

     Custodia, vigilancia. v. zaintza. Amagandik alde egin ebanik ona, ez dau mutillak orrelako txera ta jagolatza gozo samurrik izan. Erkiag BatB 198.

    Beste hizkuntza batzuetan Elhuyar eta Wordreference hiztegietan

    es  iz. vigilancia, guardia

    fr iz. gardiennage, surveillance, garde

    en iz. guard;  custody;  watch

    pr iz. guarda, custodia

    Elenarekiko ardura eta jagoletza zorroztuko zituen. Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, AMAIA ITURBIDE (Maiatz, 2013) Orr.: 268

    jagoletza (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2019/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    zabartu 

    iz. da ad. Zabar bihurtu, zabarkeriak menderatua gertatu. Etxeari dagozkion gauzetan zabartzea eta alferkeriari ematea. Ez gaitezen zabartu gure arimaren egiteko handi eta bakarrean. Eta erregearen gelan, atezaina zabartu zelako, inor ohartu gabe, sarturik (…). Zabartuz joan ziren gurasoak, Zerurako bidea umeei erakustean. Horiek eskuratzeko zabartzen badira.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zabartu (V, G, AN-larr, L, B; SP, Lar, Añ (G), Izt 35v, VocB), zauartu (H (V)). Ref.: A; Asp Leiz2; Izeta BHizt2.

    1. Hacer(se) negligente; demorarse. “Arrellanarse, […] zabartu” Lar. “Apoltronarse”, “repantigarse” Lar y Añ. “Descuidarse” Izt 35v. “Descuidarse, entorpecerse para el trabajo” A. “1.º rezagarse, hacerse el remolón, descuidarse, entorpecerse para el trabajo […]. Ilundu ta gure gizona ezta ageri: ostatuan zabartu da (B)” A. “Despreocuparse, abandonarse” Asp Leiz2. Neure buruari ahanzirik ansikabetasunean sobera zabarzeko eta zurrundurik higatzeko periletan nengoen. Harb 247. Neure konzienziak tormentatzen nau […]; ansikabetasunak zabarzen. Ib. 237. Azken fineraiño eztirela giristino onak eta finak baratzen, zabartzen eta ez gelditzen. Ax 463 (V 301). Beinta berriz garaituagatik etsaia, ez degula zabartu bear. AA III 567. Etxeari dagozkan gauzetan zabartzea. Ib. 375. Kuidatu zaite zabartu gabe erremediotan. CartAnd 397. Zeña zabartu bagetanik asi zan egun oetan […] bear ziran zuzenbideak artzen. Izt C 392. Erregeren gelan, atezaia zabartu zalako, iñor oartu gabe sarturik. Lard 185. Bere umeak, ondo bearrean, zabartu ditezkealako beldurrak arturik. AJauregi EE 1885b, 253. Iñork uste bear eztu, zita onegatik bere eginkizunetan izpirik zabartzen zala. Arr Bearg 367. Ai zenbat euskaldun zabartu diran Somorrostroko lur gorrietan! Ag G 218. Jolas gogoraziotan zabartzea, otoitz artean Errege aundiari itz egitten diogunean. Inza Azalp 126. Nere gisa zu ere / tabernan sartuta / ikusi izan zaituzte / txit zabartuta. Imaz Auspoa 24, 146. Eta ura zaintzen iñor zabartzen ba zan, alkar zirika bizkortzen giñan. Zait Sof 172. Kantu griñak lanerako zabartuta zeukala. Etxde JJ 268. Emen ikasten zabartu naizena, non ikasi? Or Aitork 145. Gizon nekazaria / laister oi da zaartu […] / oituraz zabartu, / laguntza beartu. And AUzta 135s. Txepeldu, zabartu ta pardeldu egin dala. Vill Auspoa 52-53, 13. Ez nuen uste, Zepai maitia, / nitzala ola zabartu. Uzt Noiz 133. Banuke gai huntaz erraiteko gehiago, bainan ez dut astirik huntan zabartzeko. Xa Odol 34. Au ere egun artako lasaikeri geiegiaz zabartu xamarra zebillen. Berron Kijote 171. Bolara batean bertso-mordoa jarri banuan ere, gero utzi egin nion, zabartu egin nintzan. MMant 141. v. tbn. Olea 24. Insausti 312.

    2. Descarriarse. Beiratzenzuéla yá nola árdi zabártua saldotík ta artzaiagánik apárt. LE JMSB 360. Zoeielarik zabarturík infernuráko burusbéra bárna ardi gáldua. Ib. 222.

    3. (Dv -> A). “Se dépraver” Dv. Etxeko bizigiroa zenbat eta mingotsago, oituretan zabartzenago zijoan gure Piarres. Etxde JJ 33.

    Sinonimoak: ad.

    [zabar bihurtu]: arduragabetu, axolagabetu, ezaxolatu Ipar., kartalazotu Ipar., laxatu Ipar./Naf., antsikabetu g.e., ezantsiatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. abandonarse, descuidarse, volverse negligente
    fr da ad. (se) négliger, devenir négligent, -e
    en da ad. [egitekoak utzi] to become negligent, to be careless; [norbere burua] to neglect onese
    port  (negligenciar) piorar

    ‘Garaitu arren, ez dugu zabartu beharrik,’ esan zuen batek arrainaren bakardadearekin. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zabartu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:59 pm on 2019/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahaire 

    iz. Zub. Doinua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ahaire (L, BN, S; SP (que cita a EZ), Gèze, H), ahaide (S). Ref.: Lh (ahaire, ahaide). Etim. De aha- (< aho) + aire ‘aire’. No es “extensión” de aire que, con el valor de ‘aire’ no conoce una variante ahaire.

    Melodía, aire. Harriet atribuye “ahaire musikazkoa egizue” a Etcheberri de Ziburu , y lo que en realidad hay en éste es musikazko […] aheria. v. 1 aire (3). Ez musika xorienik udan kanpo ferdeak, / zeña garaitzen eztuen ene ahaire dulzeak. EZ Man I 16. Pasione sakratua / nahi nuke kantatu; / ahairea Zuk zerorrek, / Jesus, irakats dazu. EZ Noel 92. Ebanjelista saindua, / zuk, othoi, zeureenak, / ene ahotik entzun tzatzu / ahaire orenenak. Ib. 148. Adizazu, othoi ene / ahaire kantarena. EZ Eliç 357. Ahaire zahar huntan bi berset berririk, / alagrantziareki khantatü nahi tit. Etch 684. Ahaide delezius huntan bi berset gei tit khantatü. Ib. 234. Argitara emaiten dütügü hamabi Noel, ahaire ederrenak dütienetarik. UNLilia 2. Eta orai harzara Üskaldün batek ahaire zaharrekin arra mulda erazirik. Ib. 1. Bilhatü ahal izan diren Noelak oro bere ahairekin. Ib. 2. Ahaire berrian. Xikito 11. Euskal-ahaire zaharrak euskaldunagoak bide ziren. MIH 154.

    Canción. Bekhatü hartara duatzan ahairen emaitez edo haier behatzez. UskLi 249 (ap. DRA).

    ahaide (S ap. Gte Erd). Entonación (en el habla), acento. “Santa Grazin ahaide berezia die (S), […] beste ahaide bat die (S)” Gte Erd 287 (junto a doñu, ereta, etc., de otras zonas).

    “Élévation de voix en général. Nigarrezko ahairiak (Imit (S) 1737, Lf), les lamentations” Lh (s.v. aha-; no aparece en Maister, única traducción suletina del Kempis en el s. XVIII).

    Sinonimoak: iz. Zub.

    [doinua]: doinu, aire Ipar., ereta Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Z) canto, canción, aire, melodía
    fr iz. (Z) air
    en iz. singing, song, melody, tune
    port iz. (Z) canto, canción, aire, melodía

    Ahaire zahar honetan bi bertso nahi ditut kantatu.  (Elhuyar hiztegia)

    ahaire (argazkia: Juan San Martin, guregipuzkoa.net)

     
  • Maite 11:20 pm on 2019/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    epaiketa 

    iz. Epaitzea. Ik. jujamendu. Epaiketa batean bi lekukok gauza bat aitortzen badute, haien aitortzea egiazkoa da. Auziaren epaiketa. Epaiketa gertatu zen aretoan. Epaiketa gabe kondenatua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    epaiketa.

    1. Juicio, proceso. Epaiketa, juizio batean bi yakillek, testiguk, gauza bat aitortzen badute, aien aitorrera egiazkoa da. Ir YKBiz 321 (421 azken-epaiketa). Aitak eztu iñor epaitzen; epaiketa osoa Semeari utzi dio. Ib. 106.

    Acción, trabajo de dar un veredicto. Epaiketan jaun auek ziran: Aitzol, Jose Ariztimuño apaiza alegia, berez tolosarra. […]. Eta beste biak, Jose Olaizola eta Txomin Olano, nere musika-erakuslea, iaioa benetan. Alkain 26.

    2. “Incisión” Lar.

    “Desmonte, baso epaiketa” Lar

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [epaitzea]: epaitze, jujamendu Ipar., juizio Heg., judizio jas., epaikunde g.e.
        [ebakia]: g.e. ebaki, ebakidura, moztura, epaitza Ipar., piko Bizk., epai zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Zuz.) juicio, proceso (2) iz. incisión; corte, tala
    fr iz. procès, jugement
    en iz. trial
    port iz. juízo

    Kataluniako prozesu subiranistari epaiketa (Berria.eus)

    epaiketa

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel