zabartu

iz. da ad. Zabar bihurtu, zabarkeriak menderatua gertatu. Etxeari dagozkion gauzetan zabartzea eta alferkeriari ematea. Ez gaitezen zabartu gure arimaren egiteko handi eta bakarrean. Eta erregearen gelan, atezaina zabartu zelako, inor ohartu gabe, sarturik (…). Zabartuz joan ziren gurasoak, Zerurako bidea umeei erakustean. Horiek eskuratzeko zabartzen badira.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zabartu (V, G, AN-larr, L, B; SP, Lar, Añ (G), Izt 35v, VocB), zauartu (H (V)). Ref.: A; Asp Leiz2; Izeta BHizt2.

1. Hacer(se) negligente; demorarse. “Arrellanarse, […] zabartu” Lar. “Apoltronarse”, “repantigarse” Lar y Añ. “Descuidarse” Izt 35v. “Descuidarse, entorpecerse para el trabajo” A. “1.º rezagarse, hacerse el remolón, descuidarse, entorpecerse para el trabajo […]. Ilundu ta gure gizona ezta ageri: ostatuan zabartu da (B)” A. “Despreocuparse, abandonarse” Asp Leiz2. Neure buruari ahanzirik ansikabetasunean sobera zabarzeko eta zurrundurik higatzeko periletan nengoen. Harb 247. Neure konzienziak tormentatzen nau […]; ansikabetasunak zabarzen. Ib. 237. Azken fineraiño eztirela giristino onak eta finak baratzen, zabartzen eta ez gelditzen. Ax 463 (V 301). Beinta berriz garaituagatik etsaia, ez degula zabartu bear. AA III 567. Etxeari dagozkan gauzetan zabartzea. Ib. 375. Kuidatu zaite zabartu gabe erremediotan. CartAnd 397. Zeña zabartu bagetanik asi zan egun oetan […] bear ziran zuzenbideak artzen. Izt C 392. Erregeren gelan, atezaia zabartu zalako, iñor oartu gabe sarturik. Lard 185. Bere umeak, ondo bearrean, zabartu ditezkealako beldurrak arturik. AJauregi EE 1885b, 253. Iñork uste bear eztu, zita onegatik bere eginkizunetan izpirik zabartzen zala. Arr Bearg 367. Ai zenbat euskaldun zabartu diran Somorrostroko lur gorrietan! Ag G 218. Jolas gogoraziotan zabartzea, otoitz artean Errege aundiari itz egitten diogunean. Inza Azalp 126. Nere gisa zu ere / tabernan sartuta / ikusi izan zaituzte / txit zabartuta. Imaz Auspoa 24, 146. Eta ura zaintzen iñor zabartzen ba zan, alkar zirika bizkortzen giñan. Zait Sof 172. Kantu griñak lanerako zabartuta zeukala. Etxde JJ 268. Emen ikasten zabartu naizena, non ikasi? Or Aitork 145. Gizon nekazaria / laister oi da zaartu […] / oituraz zabartu, / laguntza beartu. And AUzta 135s. Txepeldu, zabartu ta pardeldu egin dala. Vill Auspoa 52-53, 13. Ez nuen uste, Zepai maitia, / nitzala ola zabartu. Uzt Noiz 133. Banuke gai huntaz erraiteko gehiago, bainan ez dut astirik huntan zabartzeko. Xa Odol 34. Au ere egun artako lasaikeri geiegiaz zabartu xamarra zebillen. Berron Kijote 171. Bolara batean bertso-mordoa jarri banuan ere, gero utzi egin nion, zabartu egin nintzan. MMant 141. v. tbn. Olea 24. Insausti 312.

2. Descarriarse. Beiratzenzuéla yá nola árdi zabártua saldotík ta artzaiagánik apárt. LE JMSB 360. Zoeielarik zabarturík infernuráko burusbéra bárna ardi gáldua. Ib. 222.

3. (Dv -> A). “Se dépraver” Dv. Etxeko bizigiroa zenbat eta mingotsago, oituretan zabartzenago zijoan gure Piarres. Etxde JJ 33.

Sinonimoak: ad.

[zabar bihurtu]: arduragabetu, axolagabetu, ezaxolatu Ipar., kartalazotu Ipar., laxatu Ipar./Naf., antsikabetu g.e., ezantsiatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es da ad. abandonarse, descuidarse, volverse negligente
fr da ad. (se) négliger, devenir négligent, -e
en da ad. [egitekoak utzi] to become negligent, to be careless; [norbere burua] to neglect onese
port  (negligenciar) piorar

‘Garaitu arren, ez dugu zabartu beharrik,’ esan zuen batek arrainaren bakardadearekin. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zabartu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)