Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:42 pm on 2018/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    zizelkatu 

    ad. zizelkatu, zizelka, zizelkatzen du ad. Zizelaz landu; harrian edo zurean irudi edo forma bat eratu. Loreak eta beste irudi txiki asko marmol harrian zizelkaturik. || Harreman hura oroimenean zizelkatua geratu zitzaidan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zizelkatu. Esculpir; grabar. v. zizelatu. Lora onetan auxe zizelkatuko dozu: “Jaunari eskiñia”. Ker Ex 28, 36 (BiblE zizelkatu; Ur moldatu, Dv bernuzatu, Ol idatzi, Bibl zizelatu). Artistak idatzi, pintatu, zizelkatu egin behar du, soil soilik idazten, pintatzen eta zizelkatzen dunari bakarrik begiratuz. PPer Harrip 91. Hango harri zizelkatu batek dion bezala. Larre ArtzainE 277. Gizonak zizelkatzen ari duen ahaleginak ez du artean ezer adierazten. MEIG IX 133 (en colab. con NEtx).

    Sinonimoak: ad.

        [bernuzatu]: gubiatu, bernuzatu Ipar., irarri, grabatu g.e., otailutu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. tallar, esculpir; cincelar (2) du ad. (Teknol.) tallar
    fr du ad. ciseler, sculpter
    en du ad. [egurra] carve; [harria] to sculpt; [diamantea] to cut
    port du ad. talhar, entalhar, esculpir

    Euskara batua, zizelkatzeko premian

    Lehen eguna egin du Euskaltzaindiaren biltzarrak. Euskara batuaren ibilbide historikoa aztertu dute, eta esparruz esparru zer egoeran dagoen. Oinarria sendo jarria du estandarrak, baina baditu oraindik bideratu gabeko auziak ere, adituen esanetan. Aurkezpen eguna izango da bigarrena: Euskaltzaindiaren webgune berriarena eta Euskara Batuaren Eskuliburuarena.

     [Euskara batua, zizelkatzeko premian, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2018-10-04)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zizelkatu (Argazkia: Euskaltzaindia)

     
  • Maite 9:29 pm on 2018/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    zankez 

    adb. Ipar. Bat-batean, tanpez. Behirik azkarrenak adarretarik zankez geldiaraziz. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zankez. De golpe, bruscamente. v. TANPEZ (s.v. danba). Eta, zankez itzulirik, gibelerat egin zuen Ñakerok. Barb Sup 181. Lohilakatek, zankez, geldiarazten du behi parea. Ib. 148. Urhats zonbait egin orduko, gelditzen naiz zankez. Ib. 13. Goxoki lo eginik, zankez atzarriko zen, lehenbiziko paparo-gorria ttiutaka berroan hasi zitzaioneko. Barb Piar I 127. Gain-behera xut luzesko baten zolan gelditzen gira zankez. JE Ber 95.

    Sinonimoak: adlag. Ipar.

    [bat-batean]: bat-batean, bat-batera, behingo batean, behingoan, berehalako batean, bertan behera, bertatik, kolpe batean, kolpe batez, kolpetik, ziplo, banpez Ipar., betan Ipar., bet-betan Ipar., kolpez Ipar., sastakoan Ipar., tanpez Ipar., tipuski Ipar., tipustapastean Ipar., tupustean Ipar., zank Ipar., bat-batez g.e., behingo g.e., sost g.e., sostean g.e., supituan zah., derrepente Heg. beh., derrepentean Heg. beh., bertarik Ipar. g.e., tipustapan Ipar. g.e., hotsean Bizk. g.e., supituki Ipar. zah., frixtan Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. de repente, de pronto, súbitamente; repentinamente
    fr adb. d’un coup
    en adb. suddenly, all of a sudden
    port adb. de repente, subitamente

    Urhats zonbait egin orduko, gelditzen naiz zankez, eta gero, laster batez itzultzen nere ganberalat! [Supazter xokoan, Jean Barbier (Euskal Klasikoen Corpusa)]

    zankez (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:52 pm on 2018/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    helburu 

    iz. 1 iz. Lortu edo egin nahi den gauza, nahita bilatzen dena. Ik. xede; jomuga. Bere asmoak eta helburuak. Gramatika ez zen harentzat helburua, bidea baizik. Bere helburu bakarra espetxetik ihes egitea zen. Azken helburua. Helburua iritsi. Helburura iritsi, heldu. Helburura jo. Helbururaino jarraitu. || Hizkl. Helburuzko perpausa. Subjuntiboak darabiltza helburua-edo adierazteko. 2 iz. Izaki edo gauza bat berez doan xedea. Gizakiaren helburua. 3 iz. Tiro baten edo jaurtitzen den zerbaiten jomuga. Helburuan jo. Helburuaren erdian. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [jomuga]: burubide, goiburu, jomuga, zertarako, fin zah., xede Ipar. jas., itu Bizk. g.e., itun Bizk. g.e., jomuga, itu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. objetivo, meta, fin, ideal (2) iz. diana, hito; [tiroari dagokionez] blanco
    fr iz. objectif, but, fin, idéal
    en iz. objective, aim, purpose
    port iz. objetivo, meta, fim, ideal

    Uste horrek eta premia argiak lotu zituen jakintza arlo ezberdinetatik zetozen asko hitzak berreskuratzera, asmatzera, adiera berri bat emateko zereginera; belaunaldi hark ekarri zituen euskarara garatu, helburu, ziurtagiri, oreka, marrazain, jokoz kanpo eta gaur hain errotuta dauden beste hamaika hitz. [Eta hau nola esan?, Itziar Ugarte (Berria.eus, 2018-10-02)]

    helburu (Argazkia: berria.eus)

     
  • Maite 8:33 pm on 2018/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    gano 

    iz.  Zub. Gogoa; funtsa, ganora. Laneko ganoa baduzu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gano (BN, S; VocBN -> Dv), ganu (R). Ref.: A (gano, ganu); Lh Eusk 1919-1920 (II), 78 y 79; Lrq; Gte Erd 2, 170.

    1. Gana, disposición; afición. “Disposition pour un travail” VocBN. “Humeur” Lh Eusk 1919-1920 (II), 78. “Tendance, goût, disposition” Ib. 79. “Entrain pour le travail. Etym. béarn. gane (gano à Oloron et au Sud d’Oloron), envie, désir” Lrq. “Laneko ganua badüzü (S)” Gte Erd 2. “Kabaliek badizie bere ganua (S)” Ib. 170 s.v. istinto (junto a sen, usma, etc., de otras zonas). Anixko ganu dud xakiteko zerbait orren familiatik. Mdg 143. Nago xateko ganurik bage etsi-etsia. Ib. 153. Nirire ganiua gentu zaitad. Ib. 122 (v. tbn. 146). Zalgizek badu bizikleta-lasterrentako gano berhezi bat. Herr 17-10-1957, 3. Jualterok, bahe eta jualte / ganuekin aldiz lantzen. Casve SGrazi 110. Ziek nahikünte hori / soreraz zazie herrian, / gano horiek beitira / hebenkuetan azkarrian. ‘Puisqu’il y a chez nous de si belles aptitudes’. Ib. 62.

    2. “Harriak ganua behera dizu (Sc), la piedra se inclina abajo” A.

    3. (S). “Secreto. Gaiza bakotxak badizu bere ganoa, cada cosa tiene su secreto” A.

    4. “(S), agradable” A. “(S-saug), convenable, opportun, profitable” Lh. Cf. GANO IZAN.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [gano] : ik. gogo, nahi, apeta
    [gano] : ik. funts, ganora

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Z) gana, disposición (2) iz. (Z) aptitud
    fr (1) envie (2) aptitude
    en (1) attitude, want (2) aptitude
    port (1) vontade, disposição (2) dom, aptitude

    Laneko ganoa baduzu. (Hiztegi Batua)

    gano (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:20 pm on 2018/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    zogi 

    adj. g.g.er. Zuhurra, zentzuduna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zogi (G; Lar -> Dv, Añ, Izt 99v, H), zoegi, ziogi (V; Mg PAbVoc 225, Izt 17v y 72v, Dgs-Lar 3 y 10, H), soigi (V; Mic 6r), zuegi (G, AN; Aq), zeogi (Dgs-Lar 7), zioki (Izt 17v), zoi (G-nav). Ref.: A (zogi, ziogi, soigi, zuegi); CEEN 1969, 84.

    1. Prudente, sensato. “Cuerdo, soigia” Mic 6r. “Discreto” Lar. “Cuerdo” Lar, Aq 1152 y Añ. “Prudente” Lar e Izt 99v. “Mirado, detenido” Aq 70. “Avariento, que corta el pan escaso, ziogia” Izt 17v. “Zaietan ziogi, urunetan ero, mezquino en salvado y pródigo en harina” Ib. 72v (tomado de Mg PAb 121). “Ecónomo” Dgs-Lar 3. “Prudente, avisé, circunspect, sage. Zahietan zur, zogi, iriñetan ero, prudent quand il s’agit de son et fou quand il s’agit de farine” H. “(G?), prudente, circunspecto” A. “Ziogi, […] económico, prudente” A, que cita a Moguel. “Eguberri, eruek iyerri; zoiek ere larri, Navidad apresa a los locos, y a los cuerdos casi (G-nav)” CEEN 1969, 84. v. zuhur.

    Yaz zoegia <yaço-> ninzan, / aurten erua (Cantar de Perucho). TAV 3.1.15. Baldin Konfesore jakinsu zogiaren esana gogotik artu, ta egiten badezu, guztian erremediatuko zera. Cb Eg III 392. Zaijetan ziogi, urunetan ero. […]. Esan gura dau, zai apur bat galdu eztedin bildur ta ikara; ta uruna ondatuba gaiti ardurarik ez. Mg PAb 121 (cf. Lar: “Allegadores de la ceniza y derramadores de la harina, zaietan zur, ta iriñetan ero, iriñetan zogi”, quizás por error). Birjiña guziz zogi eta zintzoa. AA CCerac 319. Esaerea loi lardats aiek esaten ezpaditut, biziro zogia ez naizela esango dute. Arr May 68. Ezaguturikan A. Larramendik zeukan jakin-zabal eta zogiaren (prudente) izena. Ag Lar 551. Esanaz ez dala zogia ta egokia etsai oiekin erasoan sartzea. Kortazar Serm 220. Neskatxa zogi aratza. Ag G 333. Neska zogiena, zarrastelegi dun bere zoragarriak illargiari agertzen badizkion. Amez Hamlet 34. Eguberri eruek igerri, zohiek (cuerdos) ere larri. (G-nav). EZBB I 87 (la -h-, meramente gráfica, se debe al recolector).

    Advertido, despejado, despierto, zolia, sena, […] zogia” Añ.

    2.Sohegi (BN arc.), prudencia” A, que cita el ej. de Oihenart (pero la grafía s- representa aquí /s/). Azti bi jin dira gure okolura, batak du izen zohegi, bertzeak aztura. “Prudence”. O Pr 548. Zogia bear-izan nuen orratik, idazti-izenburuaren entzunak eman zidan poza estaltzeko. “Mucha discreción”. Ldi RIEV 1929, 209 (Or ib. 7 zuurtze aundi; AIr RIEV 1928, 602 zuurtzi andia; Anab ib. 610 zentzua).

    ZOGI-ZOGI.Zogizogi bizi da, vive muy cuidadosamente (msLond)” A. Agureri ez akar egin, aolku baizik, aitari bezela; mutillei, anaiei bezela; atsoei, amari bezela; ta neskatillei, arrebaei bezela, zogi zogi, ordea. Ol 1 Tim 5, 2 (Lç kastitate guzirekin, TB garbitasun guzian, Dv garbitasun osoarekin, Ker garbiro-garbiro, BiblE garbitasun osoz).

    Sinonimoak: izond. g.e.

        [zuhurra]: diskretu, zuhur, gurbil jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. prudente, precavido, -a, cauteloso, -a (2) iz. Ik. zohi
    fr prudent, prévoyant
    en prudent, wise, cautious
    port adj precavido(a), prevenido(a), cauteloso(a)

    Berez, leialen artean, inor ez Swann bezain zogi eta onginahitsua; baina bera ez beste guztiak ohituak zeuden, ordea, beren maiseaketak txantxa arruntez, zirrara- eta jatorkeria-apur batez, gatz-ozpintzen; aldiz, baldin Swannek, higuin zituèn eta sekula haietaz baliatzen ez zèn “ez da gaizki-esaka jardutearren, baina… ”  [Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust / Joxe Austin Arrieta (Alberdania-Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    zogi (Argazkia: deviantart.com)

     
  • Maite 7:00 pm on 2018/09/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    unadura 

    iz. Ipar. Nekea, akitzea. Ik. akidura. Egiptorainoko bide luzeak emanen dien unadura. Bideko unadurak oro ahantziak ziren orain. Jainkoaren zerbitzuan unadurarik baizen sentitzen ez duzunean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    unadura (-nh- L, BN ap. A; -nh- SP, Urt I 305, Dv, H), onadura (-nh- Ht VocGr, Arch VocGr).

    Cansancio, fatiga; tedio, hastío. “Lassitude” SP. “Ennui” Ht VocGr. “Ennui, fatigue” Dv. “Fatigue, lassitude, proprement sentiment de fatigue, de lassitude” H. “Tedio, hastío” A. Tr. Documentado en autores septentrionales no suletinos. La forma onhadura se encuentra en JesBihD y en un ej. de Herria.

    Unhadura, tristezia eta nekhadura molde guziez zapatua. SP Phil 196 (He 198 lazeria). Arima hek ongia egiten dute hain espirituzko unhadura handirekin, non edertasun guzia edekiten baiterauezate bere exerzizio onei. Ib. 29 (He 28 desgosturekiñ eta ispirituko uzkurtasunekiñ). Unhaduraz printaderetan. Mong 587 (595 unhadurik primaderetan). Gorputz herbal hau dakarkegiño, eziñ gaitezke […] bizi dolorarik edo unhadurarik gabe. Ch I 22, 5. Konsolazione eztiak gure onhaduren arinzeko. JesBihD 6. Desgustuaren edo unhaduraren lehenbiziko tentamenduari amor ematen diot. Mih 114. Unhadura ta gauza guziezko desgustu bat jabetzen da arima hazkar hartaz. Dh 480. Bidea nola zen luze, horlatan unhagarri; / unhadura ebitatzeko […]. Gy 146. Eta, gehiago dena, unhadurak, bethi aintzina yuanez, emaiten ditu ezin urrunago yuanezko estatuan [bideranteak]. He Gudu (1827), 194. Egun guzietako ogiaren irabazteko jasan behar diren unhadurak. Lap 49 (V 27). Esiptorainoko bide luzeak emanen dioten unhadura. Jnn SBi 18. Heien semeak hartu behar zituen unhadura eta lanengatik. Ib. 165. Zer pil pil goxoa bihotzean! Bideko unhadura eta gal-menak, oro ahantziak ziren orai han. Barb Sup 165. Beren onhadurak ahantzi dituzte lanak despeitu bezain laster krepa goxo eta champaña on bati esker. Herr 28-8-1958, 2. v. tbn. Zerb Azk 45. Unhadura: Hb Egia 102.

    “Besoan unhadura bat badut, j’ai au bras une sorte de lassitude” H.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [nekea]: ahitze, neke, akidura Ipar., iraungidura Ipar., abaildura g.e., anu g.e., neketasun g.e., hagoadura Ipar. g.e., nekadura Ipar. g.e., ahidura Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) cansancio, fatiga (2) iz. (Ipar.) fastidio, tedio, hastío
    fr (1) iz. (Ipar.) fatigue, épuisement, exténuation (2) iz. (Ipar.) ennui, découragement
    en (1) iz. [nekea] tiredness, fatigue, exhaustion (2) iz. [gogaitasuna] boredom
    port (1) iz. cansaço, fadiga (2) chatice, tédio, fastio

    Hala ere, berehala lokartu nintzen, azken asteko unadura guztia batera etorrita. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    unadura (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 4:38 pm on 2018/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    aktibista 

    iz. Ekintzailea, zuzeneko politika- eta gizarte-ekintzetan era aktiboan parte hartzen duena. Ik. militante. Aktibista politikoak ere entrenatu egiten direla uste du hemengo jendeak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.     [ekintzailea]: ekintzaile (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. activista (2) iz./ izond. emprendedor, -a
    fr iz. activiste
    en  iz. activist
    port (1) iz. ativista (2) iz./ izond. empreendedor(a)

    GNU proiektuaren 35. urteurrenean, Software librearen oinarriak ezarri dituzten aktibista guztiei zorionak.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel