Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:41 pm on 2018/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    hankalepo 

    adb. Hankalatraba. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hankalepo. “(AN-gip), a horcajadas, llevar un niño colgado del cuello” A. v. hankalepoka.

    Sinonimoak: adb.
    [hankalepo] : zangalatrau, hankalatraba, hankalepo, kunkailo (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. a horcajadas
    fr à califourchon loc adv
    en astride
    port loc adv a cavalo

    Laurent aulki batean hankalepo eserita zegoen, suaren aurrean.  [Besteen odola, Simone de Beauvoir (Oier Alonso), Ibaizabal, 2000] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hankalepo(Argazkia: Flickr Creative Commons, Australian National Maritime Museum)

     
  • Maite 10:49 pm on 2018/09/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    konpontxo egin 

    iz.  Eguneroko bizitzan edo kontuetan, edo zernahi eratako harremanetan, ados etorri edo elkarri egokitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “konpondu”)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    KONPONTXO EGIN. Arreglarse, entenderse. Eskuko argia zuenak errezago egiten zuen neskekin konpontxo. Zendoia 44. Oilloekin konpontxo bereala egin zan [uso] ura. N. Id. Auspoa 295, 43.

    Sinonimoak: ad.
    [konpontxo egin] : konpondu, ulertu

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference):

    es arreglarse, entenderse
    fr s’entendre
    en (UK, informal) get on, (US, informal) get along
    port entender-se

    Baina fakultatekoei oso desatseginak eta harmonia onaren kontrakoak zaizkie horrelako gaiak -ondo nabarmen darie boterean dagoenarekin konpontxo egiteko abildadea!  [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    konpontxo egin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:11 pm on 2018/09/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    potin 

    .iz.  Bizk. Tamaina ertaineko txalupa, arrantzan erabiltzen dena. Legatz potina. Arraina polito zekartzaten potinek. Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko txalupa, potin eta batel, arrantzuan dabiltzan guztiak. Ibaiko potinak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 potin (V, G ap. A).

    1. “(V, G), lancha de mediana largura, menor que la trainera” A. “Arrantzurako oi ziran ontziyak eta gaurko egunez oi direnak oek dira: treñeroa, txalop aundiya, potiña, batela, plata edo ala […]” Elizdo EEs 1925, 213. Berrogei arratz besigu dakaz / txalupa andiak egiñak, / ogeta amar bat txikerrak eta / larogei lebatz potinak. Azc PB 65. Nasara sartu zala potiñ bat. Ag Kr 17. Sardinzarren potiña zan agertu etzan bakarra. Ib. 17. Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko txalupa, potin da batel arrantzuan dabiltzan guztiak. Echta Jos 28. Ixil-ixillik, legorrean jato-ta zegon potin baten branka-atzian eskutatu nintzan. Inzag RIEV 1923, 503. An urretxuan ebiltzan potiñak ere, senperrenak ikusita gero, ba etozan kaieruntz. Erkiag Arran 164. v. tbn. Eguzk GizAuz 39.

    (Haciendo referencia a la cama). Alderdi danetati / tetxuraiño sua, / erdiko potiñian / erreten sargua. And AUzta 148.

    2. (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ. “(FSeg), regordetillo” A. “Pótin-potíña da, es muy lleno, rechoncho” Iz ArOñ.

    3. “(V-ger), botijo” A.

    2 potin. “(V-arr), charco” A. v. 2 potingo.

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. batel
    2. potxingo, putzu, potxongo.
    3. txongil

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (batez ere B) canoa, lancha, bote (2) iz. (batez ere B) botijo (3) iz. (batez ere B) charco, balsa
    fr (1) iz. (batez ere B) canoë, canot de sauvetage, canot, barque (2) iz. (batez ere B) cruche (3) iz. (batez ere B) flaque, flaque
    en (1) iz. (batez ere B) canoe, boat (2) iz. (batez ere B) earthenware pitcher (3) iz. (batez ere B) (small) puddle, (larger) pool
    port (1) iz. (batez ere B) canoa, bote (2) iz. (batez ere B) moringa, bilha (3) iz. (batez ere B) charco, poça

    Belaontzi bat, bizpahiru batel eta potin bakarra ikusi genituen nasan, erre eta urperatutako ontzi pare baten inguruan.  [Diamantezko miraria, Joxemari Urteaga (Elkar, 2006)] (Egungo Testuen Corpusa)

    potin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:22 pm on 2018/09/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    txilibitu 

    iz. Txilibitu 1. iz. Txistuaren edo flautaren antzeko musika-tresna txikia. Ik. txirula. Txilibitua jo. Artzainen txilibitua. Kanaberazko txilibitu bat. Txilibitu hotsa. Txilibitu soinuan dantzan. 2 iz. Lgart. Zakila. Zer egiten duzu txilibitua bistan? || Txilibitu 2. iz. Itsas arrain teleosteoa, luzarana eta kolore biziak dituena (Labrus bimaculatus).  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [txilibitu 1] txistu, tutu (haur.)
    [txilibitu 2] xaramela, xirula

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. silbato, pito; flauta (2) iz. (lgart.) pito, pitilín
    fr (1) iz. sifflet, flûte (2) iz. quéquette, zizi
    en iz. whistle; flute
    port (1) iz. apito (2) pinto, pirulito

    Arratsaldean plastiko beltza eta txilibituak izan dira berriro Kale Nagusiko espaloietan, baita tentsioa ere. [Alardearen zuzeneko kontaketa Berrian, 2018-09-08)]

    txilibitu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:57 pm on 2018/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    hezueri 

    iz. Hezurretako eritasuna; bereziki, erreuma. Hezueriak abereak jo ez ditzan. Hezueria du amonak. Zahartzean, belaunetan hezueria jartzen da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hezueri (L, B ap. A; SP-> Dv, Lar Sup, H, VocB), hezuberi (Urt IV 238; SP ->  Dv hezuberri), ezuri (G-to ap. A), ezurreri, ezoeri. Etim. De hezur + eri, con pérdida de -r fuerte en composición; v. FHV 338.

    “La goutte” SP. “Huesos (enfermedad de)” Lar Sup. “En général, mal des os, dans leurs articulations. Belhaunetan hezueria, beharrietan gorreria […]. Arthrite dans les genoux” H. “Enfermedad que no deja desarrollar, agua entre huesos, articulaciones” VocB. “Gota, cierta enfermedad” A. “Ezuria da aunditu bat juntetan sortzen dana, bere gisa sortzen da, la gota es un tumor que nace espontáneamente en las articulaciones” Ib. Cf. Or Eus 88n: “Ezueri ta ezuri ziran “erreumaren” eta “gotaren” izenak. Gaur zenbaitek ezoeri nahiago du esan, “ezotasunetik” datorrelakoan”.

    Zahartzean begietako bista laburtzen da […] belhaunetan hezueria iartzen da. Ax (ed. 1864), 44. Ezueri bilddurrik […] etzeunkie ixango, ez-ta elbarri aztarrenik be artuko, askotan jazo oi yaken legez ardau […] indartsuz sabela […] bete daruenai. Otx 111. Beazuneria, dardareria, otzeria eta ezurreria, guziak berdin asten dira. Sabiag Y 1933, 421. Ezueria zuen amonak / tinkin zebillan bernea. “La abuela padecía de reuma”. Or Eus 88. Zaragarrak eta ezueri gaiztoak io ez ditzan [ardiak]. Ibiñ Virgil 100.

    Sinonimoak: iz.

        [eritasuna]: gota Heg.; erreuma (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. reuma, reúma, reumatismo -> erreuma
    fr rhumatisme nm
    en rheumatism n
    port  reumatismo m

    Gaur hezueria, bihar buruko mina. Gaur dieta, bihar bankete. Gaur ezkontza, bihar hileta. Gaur Yemenen eta Ukrainan, bihar nork daki non. [Koloretan pentsatzen, Blanca Urgell (Alea Araba, 2018-09-07)]

    hezueri (Argazkia: vaaju.com)

     
  • Maite 10:49 pm on 2018/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    gesu baten 

    adb.  Bizk. Oso une laburrean. Ik. amen baten. Gesu baten egingo dugu hori. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gesu. v. gesi.

    gesi (V-m ap. A), gesu (V-occ ap. A), gexi (V-ger ap. A), gexu.

    (Usado en la expr. gesi bat ‘un momento’). “Luego, de aquí a poco […] (V) gesibaten” Añ. “Tiempo inmediato, momentos después. Gesu baten, dentro de poco, muy en breve” A. “Momento futuro. Gesi baten, dentro de poco (Mg PAb)” Ib. –Ze ordu da bada? –Gesi baten zortzirak. Mg PAb 115. Agur Euskalzale eta zeure zuzentari jauna; gesi bat arte isten zaitu: I.J.A.-k. Ezale 1897, 178b. Egon ardura barik, gesu baten etorriko da Peru. Zam Man 42. Gexu baterako iztiari luze eretxita. Otx 149. Gustijok lur bigurtuko gara gexu baten. Ib. 54.

    Sinonimoak: iz.
    [gesu baten] : bat-batean, berehala, behingoan, atoan, laster (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. en un momento, en un instante, en un santiamén, dentro de poco, muy en breve [gesu batean egingo dugu hori: lo haremos en un instante]
    fr en un instant
    en in an instant
    port num instante

    Gesu baten egingo dugu hori. (Hiztegi Batua)

    gesu baten (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:07 pm on 2018/09/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    babesgabetasun 

    iz. Babesik eza, babesik ez duenaren egoera. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [babesik eza]: babesgabetze, desanparo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. desarrimo, desamparo, indefensión, desprotección; falta de protección o apoyo
    fr abandon, détresse, impuissance, vulnérabilité,
    en abandonment, neglect, helplessness; vulnerability, defencelessness, defenselessness
    port desamparo; indefensabilidade, indefensibilidade

    Erabateko babesgabetasun– eta hustasun-sentipenak irentsi zintuen berriz. [Hauts haietatik, Unai Villena (Elkar, 2016)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    babesgabetasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel