Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:42 pm on 2018/09/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    zizka-mizka 

    iz. 1 iz. Batez ere pl. Bazkariaren edo afariaren hasieran zerbitzatzen den jaki zati txikia; bilera edo ospakizun baten ondoan gonbidatuen artean banatzen diren jateko arinak. Bazkari hau egin zuen: zizka-mizkak, otarraina eta oilaskoa, eta etxeko ardoa. Goizekoa zizka-mizka bat izango da eguerdi ingurura izango den sabel festarekin alderatuta. 2 adb. Janari kopuru txikiak janez. Mahaira eseri ordez, egunean hamaika aldiz jan-edatea, zizka-mizka, oiloak bezala.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zizka-mizka (L, Sal, R ap. A).

    I (Sust.).

    1.Golosina, entremeses de una comida” A. Donostiako jatetxe batean bost pezetaz bazkari au egin zuala: zizka-mizka, otarraiña ta ollaskoa. Egan 1959 (5-6), 176.

    2. (Fig., ref. a libros, etc.). Ateratzen baitu Mendiolak urtero euskel-egutegi bat, arakoxe apaiz begi-urdiñak egin izaten dizka zenbait zizka-mizka ta izkirimiri. Ldi IL 41. Zizka-mizka atsegiña. Erkiag in Alzola Atalak 13.

    3. Habladuría. Ordurarte ajolagabe entzun izan zitun Agerrek zizkamizka ariek guztiak; baña oraingoan geldiro ta arretaz luzatzen ziozkan belarriak aopera, itzik ez galtzearren. TAg Uzt 176.

    II (Adv.).

    txixka-mixka (Foix ap. Lh). “Manger par petites pincées” Lh. (Se trata, obviamente, de una expr. adv., no de un vb.).

    Sinonimoak: iz.

        [bazkarietan eta afarietan hasieran zerbitzatzen diren jakiak]: pl.sarrerako pl.
        [izkirimiria]: g.e.erausi, esamesa, zeresan, zurrumurru, amen-omen Ipar., elepide Ipar., errankizun Ipar., erran-merran Ipar./Naf., ipuinberri g.e., iruzkin g.e., eleberri zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere pl.) entremeses [para picar]
    fr iz. (batez ere pl.) hors d’Å“uvres
    en iz. hors d’oeuvres, appetizers, aperitif
    port

    Ttap aldizkari multimedia digitalaren aurkezpenean, Eneko Atxa sukaldariaren taldeak prestatutako zizka-mizka bikainak dastatzeko aukera izan dugu

    zizka-mizka (Argazkia: Ttap aldizkaria)

     
  • Maite 9:34 pm on 2018/09/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    eroskeria 

    iz. Mesede, diru edo opari truke norbaitengandik zilegi ez den eran zerbait lortzea.

    funtzionario eroskeria, funtzionario-eroskeria Zuz. Administrazio publikoaren aurkako delitua, mesederen baten edo lehentasunezko trataeraren baten truke, epaile edo funtzionario publiko bat erostean edo epaile edo funtzionario publiko batek hori onartzean datzana. Funtzionario-eroskeria eta agirien faltsutzea. (Hiztegi Batua)

    Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan

    iz. Helburu bat lortzearren, opariz edo diruz norbaiten mesedea erostea. • funtzionario-eroskeria. ZUZ. Kohetxoa.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. soborno
    fr iz. subornation, corruption
    en iz. bribery
    port iz. suborno

    Badakit zuetako askok edozer egingo zenuketela idazlanetarako gaiak zeintzuk izango diren jakitearren, baina horretan ezin dizuet lagundu; ez daukat ideiarik ere eta, izango banu ere, badakizue ez dudala eroskeriarik onartzen. (Hiztegi Batua)

    eroskeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Cristina Fernandez Argentinako presidente ohia auzipetu dute, eroskeriagatik.

    eroskeria (Argazkia: EFE, eitb.eus-etik hartua)

     
  • Maite 11:52 pm on 2018/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    zalgurdi 

    iz.  Pertsonak garraiatzeko ibilgailu gurpilduna, zaldi batek edo gehiagok tiratua. Ik. kotxe. Azkoititik Elgoibarrera zalgurdiz joan zen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zalgurdi, zalburdi (Bera), zalkurdi (A DBols), zalpurdi (V-gip ap. Elexp Berg), zaldiburdi, zaldigurdi.

    Coche de caballos; carro de caballos. “Zalkurdi, coche (neol.)” A DBols. Zalburdiak ere geldi-arazten omen zituan. Alz STFer 127n. Zalpurdi-leiotik begira. Ag Kr 204. Zalpurdi (coche) bat gelditu zan etxeko atarian. Urruz Zer 45. Ta eguno natxebillek / zaldi-gurdi ederran. Bera EEs 1915, 268 (267 zalburdi). Zalburdia artzen badu. Zink Crit 62. Joxe-Mariren zalburdia eramateko. Garit Usand 46. Azkoititik Elgoibarrera zalgurdiz (kotxe) joan al ziñan iñoiz, adiskide? NEtx EEs 1927, 7. Zaldigurdian zeuden andereak. AIr RIEV 1928, 607 (Ldi RIEV 1929, 211 zalgurdi; Or ib. 9 kotxe). Zalburdi baten jeurt egin neban, / lagun guztijak laga-ta. Enb 199. Jente arek ordura arte ezeban iñoz ikusi zaldi-burdijak eta idi-burdijak baño. Kk Ab II 122. Zalpurdiz bialdu eban etxera. Otx 170. Zalpurdi arin bat irten zan Dorronsoroko ataditik. TAg Uzt 148. Bere zalgurdi ta abereak zaintzen. JAIraz Joañixio 37. Zalpurdi batean zioan gizon bat. Zait Sof 79. Urre-jantzi ta zaldi-gurdiak utzita. SMitx Aranz 76. Zalgurdiarentzako bide kaxkarra baitzan etxerañokoa. Etxde JJ 277. Goizeko bederatzietako calèche edo zaldi-gurdia bear nuala. Anab Aprika 27. Sartu ziran zalgurdian. Ib. 27. Goiz-erdian errira zan, […] bidai-beribilla […], zaldi-burdien lenengo jarraitzaille ta ordeazkoa. Erkiag BatB 28. Zalpurdi bi agiri dira; ijito-semeen etxe ibiltariak. Ib. 117.

    zaldiburdi (V-gip ap. Elexp Berg). Tipo de carro usado para acarrear troncos, tirado por bueyes.

    Sinonimoak: iz.

        [kotxea]: diligentzia, gurdi, karroza, kotxe Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. coche (de caballos)
    fr iz. voiture, diligence
    en iz. coach, carriage
    port carruagem, carroça

    Zalgurdi batera salto batean sartu nintzen. [Hiltzaile baten aitormena, Joseph Roth / Matías Múgica (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zalgurdi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:24 pm on 2018/09/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    koxu 

    adj./iz. Bizk. Herrena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 koxu (Aq 428 (AN)). “Trago, koxua” Aq 428 (en la ed. de Fita, coua).

    2 koxu. Negarrik ez ba, ixo, ixo, / amatxok gero / biguin koxua / emango ta egin llo-llo. (Interpr?). EA OlBe 29 (en la vers. de Txindor 97 pitxi ederra).

    3 koxu. v. kutsu.

    Sinonimoak: izond. Bizk.

        [herrena]: hanka-motz, herren, maingu, txanket, kojo Gip., zango-motz Ipar./Naf., urgun Naf., txainku Zub., hankamotz, zangomotz Ipar./Naf (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. (B) cojo, -a
    fr iz./izond. boiteux, -euse
    en iz./izond. limp
    port iz./izond. (B) coxo, -a

    Anaia koxuak lagunduta emakumearen gorpua ibaian desagerraraziko dute, baina handik gutxira ur-azalera egingo du eta poliziaren ikerketa abian jarriko da.  [House by the River, Wikipedia (Egungo Testuen Corpusa)]

    koxu (Argazkia: prettycleverfilms.com)

     
  • Maite 9:38 pm on 2018/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    sudurtalo 

    izond. adkor izond. Sudur zapala duena. 

    Sinonimoak: izond. adkor.

    [sudurtalo] : sudurmotz, sudurzabal (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. chato, -a; de cara aplanada
    fr (de nariz aplastada) qui a le nez camus (nez petit et plat) , (nez gros et plat) qui a le nez épaté loc adj
    en (de nariz aplastada) snub-nosed adj, (US) pug-nosed adj
    port izond. chato, -a

    Oso jende kuxkuxeroa da, eta kristalen kontra pilatzen dira denak, eta horregatik izaten dira hain sudurtaloak. [Peter Pan, James Matthew Barrie (Julen Gabiria), Alberdania, 2004] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    sudurtalo (Argazkia: Marcin Moga, FlickrCC)

     
  • Maite 10:50 pm on 2018/09/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    doktoregai 

    iz. Doktore tesia egiten ari den ikaslea. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es doctorando
    fr doctorant, doctorante
    en doctoral student
    port Univ doutorando

    Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak ukatu egin du Rivera bertan doktoregai denik [eitb.eus, 2018-09-14)

    doktoregai (Argazkia: EFE)

     
  • Maite 8:56 pm on 2018/09/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    erle(-)belar 

    iz.  Ezkaia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ERLE-BELAR (-lh- SP, Urt II 36, Dv, H, A). a) Tomillo. “Thym” SP. Erle belharraz, zein baita belhar xume eta khiratz bat, egiten den eztia. SP Phil 196 (He 198 erle-belhar). Tomillo edo erle-belar ori leiotik zintzilik jarri kanpoko aldetik, ta ez omen da moskitorik sartzen. Ostolaiz 151.

    b) (S ap. A <- Alth Bot; Foix ap. Lh). Hiedra terrestre. “Lierre terrestre” Alth Bot 10.

    Sinonimoak: iz.

        [ezkaia]: elar, ezkai, xarbot Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tomillo
    fr thym
    en thyme
    port tomilho

    Tomillo edo erle-belar ori leiotik zintzilik jarri kanpoko aldetik, ta ez omen da moskitorik sartzen. Ostolaiz 151. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    erle(-)belar (Argazkia: feministjulie, FlickrCC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel