Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:33 pm on 2018/05/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    aprobetxategi 

    iz. Heg. Herr. Inoren kontura probetxua ateratzen duen pertsona. Diruak badu ahalmen berezia dirudunaren ingurutik igarotzen diren putre eta aprobetxategi guztiak erakartzeko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aprobetxategi. Aprovechado. Esker milla lagundu zigutenai; eta gaiñerakoak, aprobetxategiak alegia, zenbat eta urrutiago, obe. Insausti 32.

    Sinonimoak: bizkarroi, bizkarkari, forofu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es gorrón, -ona; oportunista
    fr parasite, opportuniste
    en sponger
    port aproveitador(a), sanguessuga, chupa-sangue

    Diruak badu dirudunaren ingurutik igarotzen diren putre eta aprobetxategi guztiak erakartzeko ahalmen berezia. [Bizitza eredugarriak, J.M. Olazoila “Txiliku”  (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aprobetxategi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:20 pm on 2018/05/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    apasta 

    iz. 1 iz. Gip. eta Naf. Beita. Arrainek laster eginik apastara, herioak ditu harrapatzen. 2 iz. Irud. Apastatzat du Mirenek begitarte ona, eta amutzat soinik ederrena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    apasta (AN-gip ap. A).

    Raba, masa que se emplea como cebo para atraer peces. Apastako txardiña, sardina que se coge atraída con este cebo” A. Cf. Echaide Orio: “Apasta, mezcla que se hace con cabeza de bonito, aplastada con un hacha y pan. Se emplea como cebo para coger corcones”. O Iongoiko, zeñen guztiz manamendu hertsiaz, / Defuntuak ohoratzen baitire lur zohiaz, / Lar abre edo xorien ahotarik gorderik, / Eta arrañei apasta ere eman gaberik. EZ Man II 99. Laster egiñik apastara, / Herioak tik sesitzen. / Helas! Horra ni ere nola / Munduak nauen trunpatzen. Gç 205. Apastatzat du [Mariak] begitarte ona, / eta amutzat soinik ederrena. BertsZB 185. Zirkoaz gañera batzamarra edo apasta deitzen dioten tresna bat ere erabiltzen dute. Baita autsa edo errejilloia esaten dioten beste bat ere; au, sardiña ur-azalera erakartzeko izaten da. Elizdo EEs 1926, 8.

    Sinonimoak: iz. G-N

        [beita]: amuzki, beita, jaki, karnata (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es masa que se emplea como cebo para atraer peces.
    fr masse qui est utilisée comme appât pour attirer le poisson
    en mass that is used as bait to attract fish
    port massa que é usada como isca para atrair peixes

    Aski dituk kanabera bat eta txiki-txiki egindako itsaski-buruen apasta on bat.  [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    apasta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:27 pm on 2018/05/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    basaratuste 

    iz. (B) Ihauteri aurreko igandea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    basaratuste (V-ger-m ap. A), basaratiste (V ap. A). “Domingo anterior al del carnaval” A.

    Sinonimoak: iz.

    [basaratuste]: kanporamartxo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. 1. ber. Ohit. salida campestre por Carnaval. Gralm. ref. a la celebración popular del domingo de febrero anterior a Carnaval, que consiste en salir al campo a comer tocino, chorizo, etc., asados al fuego. (Labayru Hiztegian, Basaratoste) || 2. Domingo anterior al del carnaval (Orotariko Euskal Hiztegian)

    Irakurri: Basaratuste: el carnaval del bosque  (Félix Mugurutza)

    basatoste (Irudia: deia.eus)

     
  • Maite 11:24 pm on 2018/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    aiher 

    iz. 1 iz. Joera, jaidura, nahia. Laudorioen aiherra: laudorioen nahi bizia. Bere buruaren urkatzeko aiher mikorik ez zuen izan. 2 iz. Aiherkundea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [joera]: isuri, jaidura, joera, jaugin Ipar., pendura Ipar., jas Bizk., jaiera Gip., enjogidura Zub., gano Zub., isurki g.e., natu Heg. g.e., jit Bizk. g.e., mendu Bizk. g.e., aiherkunde Ipar. zah.
        [gorrotoa]: ezin eraman, ezinikusi, gorroto, higuin, ikusiezin, aiherkunde Ipar., herra Ipar., herrakunde Ipar., gaitzerizko jas., herragune g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., hudigo g.e., inkurio g.e., otin g.e., hegigo zah., begigoa Ipar. g.e., hastio Ipar. g.e., keru Ipar. g.e., korromio Ipar. g.e., kurruka Bizk. g.e.
        [zalantza]: duda, duda-muda, ezbai, ezmez, zalantza, durduza Ipar., aiko-maiko Bizk., alote g.e., badaezpada g.e., baiez g.e., enura g.e., eztabai g.e., eztabaida g.e., ezpa zah., dilinda Ipar. g.e., entrabal Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. propensión, inclinación; deseo (2) iz. odio, rencor (3) iz. (Z) duda, sospecha
    fr (1) iz. [joera, zaletasuna] désir, inclination, passion (2) iz. [gorrotoa] haine, rancune
    en (1) iz. [joera] tendency, propensity, inclination (2) iz. [gorrotoa] hate, hatred; rancour (Br); rancor (Am); bitterness
    port (1) propensão, propensão  (2) ódio, rancor (3) dúvida, suspeita, desconfiança

    Bere buruaren urkatzeko aiher mikorik ez zuen izan. (Hiztegi Batua)

    aiher (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:02 pm on 2018/05/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    zorabiatu 

    ad. zorabiatu, zorabia, zorabiatzen da/du ad. Zorabioa izan edo eragin. Ik. nahigabea egin 3; nahigabea eman 2. Gorputzaren arintasunak burua ia zorabiatu arte astundu zion. Baina begira ondo burua zorabiatu eta erortzeko zer arriskutan zauden. Oi, argitasun zorigaiztokoa, zer itsuturik eta zorabiaturik garabiltzan! (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:ad.

        [zorobilatu]: burua galdu, burua joan, burtzoratu Ipar., mareatu Heg., zorobilatu Zub., zorabildu g.e., desmaiatu Heg. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. marear(se); desmayar(se) (2) da/du ad. (hed.) atolondrar(se), aturdir(se), pasmar(se)
    fr (1) da/du ad. (s’)évanouir, tomber en défaillance (2) da/du ad. (hed.) (s’)éblouir, (s’)étourdir
    en (1) da/du ad. to faint, to black out, to pass out (2) da/du ad. to get dizzy/giddy
    port (1) enjoar; desmaiar (2) aturdir-se, atordoar-se

    Bere azken indarrak ihesi zihoazkiola sumatu, eta bere buruak lurra jo zuen, zorabiatu zenean. [Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zorabiatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:30 pm on 2018/05/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    bukatu 

    ad. bukatu, buka, bukatzen 1 da/du ad. Amaitu (adiera guztietan). Ik. burutu. Anton. hasi. Otoitza bukatzean. Hemengo lanak bukatu ditut. Jaialdia bukatu arte. Zazpi urte on haiek bukatutakoan. Han bukatzen da bidea. Indarrak bukatu arte. Haren ezbeharrak ez dira inoiz bukatuko. Infernua bukatuko al da? Ongi bukatu. Gaizki bukatuko du. Onez bukatzen bada. Tabernetako jan-edan gehiegiak borroka gaiztoekin bukatu ohi dira. Hizketan bukatu arte ez bedi joan. Denak aipatzen hasiz gero, ez genuke inoiz bukatuko. Honela bukatu zen orduko auzia. Kontsonantez bukatzen diren hitzak. 2 du ad. Adkor. Hil. Uholdeak Noe eta bere etxekoak ez beste guztiak bukatu zituen (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [amaitu]: akabatu, amaitu, azkena eman, azkendu, buru eman, bururatu, burutu, akabo izan Ipar., fini izan Ipar., finitu Ipar., hondartu Ipar., urrendu Zub., finatu Ipar. zah.
        [akabatu]: akabatu, erail, heriotza eman, hil, kalitu Ipar., amaitu Bizk., garbitu beh., heriotzaz hil g.e., asasinatu zah., ero zah.
        [ahitu]: agortu, ahitu, amaitu Bizk., akitu Naf., gastatu Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. acabar(se), terminar(se); dar fin, concluir; acabar (con), destruir, matar (2) da/du ad. acabar(se), agotar(se), consumir(se) (3) da/du ad. extinguir(se), perecer, morir, encontrar la muerte (4) du ad. [harremanak] acabar, romper
    fr (1) da/du ad. (se) terminer, (s’)achever, (se) finir, (s’)épuiser (2) du ad. rompre, casser
    en (1) da/du ad. to finish, to finish off/up, to end; to finish sth off/up; to conclude (2) da/du ad. [jatekoa, edatekoa] to run out, to run out of sth, to give out
    port (1) acabar-se, terminar-se (2) consumir-se (3) perecer, morrer

    Bukatu da. [Ezer ez zegoen idatzia, Imanol Murua Uria (Berria.eus, 2018-05-04)]

     
  • Maite 11:29 pm on 2018/05/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    zabaldi 

    iz. Eremu lau zabala. Ik. ordoki. Argentinako zabaldietan. Tarbeko zabaldia ixten duten mendiak. Crau lehorraren zabaldi izugarrian. Zabaldi harritsuen gainetik izar zegoen. Gari zabaldi horia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zabaldi, zabaldoi.

    1. Llanura. Tarbesko zabaldoia itxitzen duten mendietan. Goñi 21. Panpa-aldeko zabaldietan. Mok 5. Crau-ko zabaldi legor landugabe arrizu, neurribagea. Or Mi 100. Gari-zabaldi oria. Ib. 88. Zabaldian geldiunea edo esia izan dun ibaia ere, orrelaxe oldartzen da uaiztean maldarretatik amilka. TAg Uzt 8. Yoan nintzan nerau zabaldi-goraño. Zait Sof 194. Eguzkiak, dirdira irakiñaz, zabaldi ondarra kiskaltzen badu. EG 1950 (1), 24. Xaldizko batzu igorri zitun lau aldetara, mendi ta zabaldi guzia aztertzera. Eston Iz 173. Asten da bere kanta negartian zabaldi guztia intziriz beteaz. Ibiñ Virgil 117. Ameriketako zabaldi aietan. NEtx LBB 34. Arabako zabaldiek orpora utziaz. Ugarte Obaria 148. Bi gudaloste zirala elkarren aurka zetozenak eta zabaldi aren erdian elkar joko zutenak. Berron Kijote 195. Ni ere aspertzen ari naiz [Argentinako] zabaldi aundi auetan. TxGarm BordaB 155. “Llaneroen”, hango zabaldietako gizon-emakumeen, hizkera ikasi. MIH 362. En DFrec hay 2 ejs.

    (AN-gip ap. Garbiz Lezo 280). Explanada. Errekako ura alde batera botata, jendea ibiltzeko zabaldoi aundi bat antolatu zuten. Goñi 107. Eliz aurreko zabaldiraño. LMuj BideG 234.

    (Fig.). Itsasoko zabaldi eder eragiña. ‘La mer, belle plaine agitée’. Or Mi 149. Lizarrak eta saratsak ur-zabaldi inguruan. Ib. 119 (ref. a un lago). Arimen gurdia izar-zabaldietan barna leiaka zoaien zerurantza. ‘Plaines étoilées’. Ib. 99. Mugarik ez dun ur-zabaldi artan. TAg Uzt 214. Ur zabaldi, kresalezko zelai andi, itsaso arro, sendo, neurribagea. Erkiag Arran 84. Ama sabel-aundi, / arraiz ta urez izor, / gañean zabaldi, / sakonean malkor. NEtx LBB 350.

    2. Ensanche urbano. Bidea zabalagotuko balitz, uriko zabaldiari taju berriak eman omen ditzaizkiote. “Ensanche”. EAEg 1-3-1937, 1181.

    3. Claro, espacio despejado. Or dijoaz andra-gizonak sastrakako zabaldi batera beren artalde bat ikustera. “Clairière du maquis”. NEtx Antz 137.

    4. Región. Ez zeru-zabaldia negurtzean, ez izarren bidea aztertzean. “Sidereas plagas”. Or Aitork 104. Ez naiz ari zeruko zabaldiak edo izarren tartea neurtzen. Ib. 264.

    5. Espacio, cielo. Zabaldi barri leiarrez, / ego uts diran, elaiak. Gand Elorri 61. Arre-argia zabaldia. Ib. 60.

    Sinonimoak: iz.

        [eremu lau zabala]: lautada, zabalgune, zelaidi, ordoki Ipar., meseta Heg., ordeka Gip., zabaltoki Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. llanura, llanada, planicie
    fr iz. plaine, plateau
    en iz. plain
    port iz. planície, planura

    Han goitik, muino baten gainetik altxatzen ziren murru haien gainetik, mendi eta tontor urdin berdezko zabaldi bat ageri zen urrutian. [Gauza baten ametsa, Pier Paolo Pasolini / Josu Zabaleta (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zabaldi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel