Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:43 pm on 2018/05/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    zizipaza 

    iz. Eseak zeta gisa ebakitzea. Zizipaza handia dauka ume horrek. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [zizoa]: zizo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. ceceo
    fr iz. zozotement
    en iz. lisp
    port iz. (Ling) ceceio

    Bulegariaren ahotik asots sail bat jalgi zen zizipaza. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zizipaza (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:14 pm on 2018/04/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    larrutu 

    ad. gabetu, gabe/gabetu, gabetzen 1 da/du ad. Norbait edo zerbait gauzaren bat gabe utzi edo gelditu; norbaiti zerbaiten jabetasuna kendu. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Bere ondasun eta aberastasun guztiez gabetu zuten. Zegozkidan eskubideez gabetu naizenez gero. Ez dut eskuetan dudanaz gabetu nahi. Azeria, buztanaz gabetua. Laguntza mota guztiez erabat gabeturik. Zeruko grazia miragarriaz gabetua aurkitzen den arima. Kalte handia da begietako bistaz, osasunaz eta azienda guztiaz gabetzea. 2 (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. axolagabetu; baliogabetu; bihozgabetu. Juduak errege gabetuak izan zirenean. 3 (Era burutua izenondo gisa). Ezedukien eta gabetuen artean. || Gizonik behartsuenari, on guztiez gabetuenari galdetzen badiozu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.
    [gabetu] : kendu, larrutu, bipildu. Ant. ipini, jarri, hornitu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. desollar, despellejar (2) da/du ad. (hed.) arrasar, asolar (3) da/du ad. [lurzorua soildu] desmontar, desbrozar (4) da/du ad. [ondasunak] despojar, desplumar (5) da/du ad. desacreditar, desprestigiar
    fr (1) da/du ad. (se) dépouiller, (s’)écorcher (2) da/du ad. (hed.) (se) ravager, (se) dévaster (3) da/du ad. [lurzorua soildu] (se) débroussailler (4) da/du ad. (se) dépouiller, plumer (5) da/du ad. (se) discréditer
    en (1) da/du ad. [larrua] to skin (2) da/du ad. [lurzorua] to clear of, to leave bare of (3) da/du ad. [ondasunak] to clear out
    port (1) esfolar (2) arrasar (3) capinar (4) despojar (5) desacreditar

    Nolanahi ere, inor larrutu gabe, gauza bitxi asko konta zezakenat. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    larrutu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:17 pm on 2018/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz-zabal 

    adj. Eskuzabala. Japonian eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino beldurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BIHOTZ-ZABAL. Generoso. Mutil moldakaitz bezin biotz-zabal eta arrera-on-eginzale aek. “Liberales”. Mok 19. Onei ergel guztijoi norartegiñoko zinddua ta bijotz-zabala zarean erakutsi. “Mostrar la tua generosità“. Otx 90. [Gogo-aldarte] biotz-zabal eta kementsua da: ludiko ondasun guziak baztertzeraño […] eldutzen bait-da. “Generosa y enfervorecida”. EAEg 18-3-1937, 1309. Heriotzerako epaia esan zuten haren gainean […]. Hamar egunen epea utzi zioten bihotz-zabalok. Mde HaurB 83. Izan ere zerade / ain biotz zabala. Insausti 328. Japonen eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino bildurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago dela, alegia. MEIG I 130.

    Bondadoso. Eskarra, barriz, biotz-zabala ta lagun-zalea da. “Pia”. Pi Imit III 54, 10 (Ch liberala, Mst debot eta komun, Echve urrikatsua, Ol biotz-bera). Amatto bihotz zabala. Iratz 158. Eskertsu ta biotz-zabala on zegionarentzat, ozpintsu ta apenkor bere kaltean ari zanarentzat. Etxde JJ 211. Olakoak ikusirik ixilik zaude, Iaun “biotz-zabal, agitz erritsu, egizale zerana”. Or Aitork 32.

    Sentimental, emotivo. Gizadiaren zoria da beti biotzondokoak estaltzen eta ezkutatzen ibilli bearra! Ala zion, beintzat, Libe biotz-zabalak. TAg Uzt 306.

    (Pred.). Zure aginduen bideetan biotzabal joan gaitezala. Ker EMeza 614 (ap. DRA).

    Sinonimoak: izond.

        [bihotz-zabal]: eskuzabal (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. generoso, -a, longánimo, -a, magnánimo, -a
    fr izond. généreux, -euse
    en izond. generous
    port adj generoso, -a

    Bihotz-zabala zara zinez!

    bihotz-zabal (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:54 pm on 2018/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    egitate 

    iz.  Egitea, egintza. Nire hitz, gogoeta eta egitate guztiak badakizki. Jainkoaren graziaren egitate azkarraz. Gure bizio eta egitate gaiztoak. Egitate arbuiagarria. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:  iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [egintza]: egin, egintza, ekin, ekintza, egikera Bizk., egitada Bizk., egikai g.e., egikari g.e., egikunde g.e., eginbide g.e., akto zah., akzio zah., eginkari zah., egitura zah., egikune Heg. g.e., egipen Bizk. g.e., egite Ipar. zah.
        [jokabidea]: g.e.jokabide, jokaera, jokamodu, jokamolde, ibilmolde Ipar., portaera Heg., portamen Heg.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. acción, acto (2) iz. (Ipar.) modo de actuar, conducta (3) iz. efecto (4) iz. (Fil.) (Log.) hecho
    fr iz. traitement, procédé, façon de faire
    en iz. action, act
    port (1) iz. ação, ato (2) iz. (Ipar.) conduta

    – Justiziaren egitate batzuk krimenak izaten dira; krimen batzuk justiziazko egitateak dira.  [Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri, Koldo Izagirre (Susa, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    egitate (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:01 pm on 2018/04/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    besarkaldi 

    iz. Ipar. Besarkada. Besarkaldi bat eman. Besarkaldi estu-estu batean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    besarkaldi (Dv), besarka-aldi.

    Abrazo. v. besarkada. Nere Jaun ona, erhokeria horiek oinpean uzteko, indazu othoi indarra; besarkaldi hestu-hestu batean zuri bakharrik iritxik nadientzat. Dv LEd 186. Eta, Migel alkatea, emazteari bi besarka-aldi emanik, etxeko gerrena iretsi balu bezain xut, karrikari beheiti, herriko etxeari buruz joan zen agudo. Barb Sup 39. Bertze urteetan mariñelen etxeratzea zer pesta guzientzat, zer besarkaldi gozoak! L. Apestéguy GH 1926, 363.

    Sinonimoak: iz.

    [besarkaldi] : besarkada, besarka (Adroez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) abrazo
    fr iz. (Ipar.) embrassade, accolade
    en iz. (Ipar.) hug, (formal) embrace
    port iz. (Ipar.) abraço

    Besarkaldi estu-estu batean. (Hiztegi Batua)

    besarkaldi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:56 pm on 2018/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    bortxaketa 

    iz.  Bortxatzea, bereziki emakume bat. Hamar bortxaketaz salatua. Lapurretak eta bortxaketak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [bortxatzea]: bortxatze (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. violencia; acto violento (2) iz. [sexuala] violación
    fr (1) iz. violence, action violente (2) iz. [sexuala] viol, violation
    en (1) iz. violence; violent act/behaviour (2) iz. [sexuala] rape
    port (1) iz. violência (2) iz. [sexuala] estupro

    Bortxaketa izan zen ez sexu abusua. #guksinistendizugu

    bortxaketa (Argazkia: Iñigo Uriz/Foku. Berriatik hartua)

     
  • Maite 11:42 pm on 2018/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuzkidura 

    iz.  Hornidura. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    zuzkidura (Lar). “Proveimiento”, “provisión de mantenimientos” Lar. Urril eta Azaroillean egiten zan ikatz eta zukois zuzkidura olajaunaren basoetarik ekarrita. R. Murga EE 1895b, 517.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [hornidura]: ekipamendu, horni, hornidura, horniketa, hornikuntza, hornimendu, tresneria, hornizoin Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. suministro, abastecimiento, aprovisionamiento
    fr iz. provision, fourniture
    en iz. supply; provision
    port iz. fornecimento, abastecimento, provisão

    Jakintza berari begira, giza izaeraren zuzkidura bikaina eta berari hain gaizki egokitzen zaion bizitzaren laburtasuna hor ditugunez, giza arimaren geroko bizitzaren sineste doktrinalaren aldeko oinarri gogobetegarria aurki daiteke. [Arrazoimen hutsaren kritika, Immanuel Kant / Ibon Uribarri (Klasikoak, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zuzkidura (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel