Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:00 am on 2018/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    abizari 

    iz.  Toki jakin batean, oiloak bertan erruten ohitzeko, jartzen den arrautza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    abizari (Vc ap. A), abisari (Zam Man 233).

    “Nidal” A. “Abizari, abiondoko: biok esaten dira Bizkaiko ta Gipuzkoako erri askotan, oilloari, arrautzak egiten asi eragiteko, ipinten iakan arrautzeari” A BGuzur voc. v. abiazai, habirakoi. Agaiti baserrietan abizarie iminten iako oiloari abien, eta bera izeten da arreutze utse karez beterikoa. A BGuzur 132.

    (Vc ap. A), abisari (A Apend). Reclamo, cebo. “Aliciente. Llama así el vulgo: 1.º a la hecha o puesta del juego, por otro nombre orni. […] litm., premio de empezar” A Gram 366. “Reclamo, aliciente” A. Au gora-bera, onen arin lan au artutera ezbanendu beste abisari batek niri altsuagoak estu, eznintzateke erabagiko. Arriand EAditza 757. Atunek koiuteko, zein dala uste dozue karnatarik onena, abizaririk egokiena? A BGuzur 132. Irakastaulki au eskernaia ta atsegina dala, abisaria baino ezta. A EEs 1916, 108.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [habiondokoa]: habirakoi Ipar., habiondoko g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. nidal [huevo]

    Arrautzea ifinikeran edo, oiloak abizaria be apurtu deusta. (Arratiako Udalen Mankomunitatea)

    abizari

     
  • Maite 11:19 pm on 2018/04/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    irakurri 

    ad. irakurri, irakur, irakurtzen 1 du ad. Testu idatzi bateko ikurrei, ezagutuz, jarraitu; horrela arituz, idazlan baten mamiaz jabetu. Irakurtzen ikasi. Ez daki irakurtzen eta idazten. Gaur egun iberiar hizkuntzazko testuak irakur ditzakegu, baina ez ditugu ulertzen. Irakur ezazu ge, gi erdarazko gue, gui bezala. Irakurtzeko nekeza gertatzen zait zure idazkera. Eleberri bat irakurri. Egunkariko berriak irakurtzen. Zortzigarren orrialdean irakur daitekeen pasarte honetan. Garoa behin eta berriro irakurria dut. Gongora irakurri: Gongoraren idazlanak irakurri. Gaingiroki irakurri. Erdaraz irakurtzen. Mila aldiz entzunak eta irakurriak. || Begiez jarraitzen zaion izkribua goraki esan. Irakur iezadazu eskutitz hori. Batzarrean irakurri zuen txostena. Altxatu zen irakurtzera. 2 du ad. Partiturako ikurren segidari, ezagutuz eta dagokien balioa emanez, jarraitu. Musika irakurri. 3 du ad. Arrasto, marka eta kidekoei interpretazioa eman. Eskua irakurriz, etorkizuna igarri. Haren begiradan irakurtzen nuen atsekabea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [irakurri] : leidu/leitu (Labayru Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. leer (2) du ad. (hed.) leer (3) du ad. (Elektron.) [seinaleak] leer (4) du ad. (Mus.) leer, solfear
    fr du ad. lire
    en du ad. to read
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Gainontzean, ordu asko pasatzen zituen ganbaran, irakurri eta irakurri. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    irakurri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:56 pm on 2018/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    barkamen 

    iz. 1 iz. Barkatzea. Barkamena eskatu zion itsuari bere ezjakintasunagatik. Barkamen eske agertzen natzaio mundu guztiari. Erregearen alde borroka egitera joan zen Tristan, haren barkamena lortzeko. Barkamena eskaini, eman, hartu, ukatu. Zuretzat barkamenik ez dagoela etsi duzu. Zorren barkamena. Bekatuen, hutsen barkamena. Barkamen otoitza. 2 iz. Eliza katolikoan, barkaturiko bekatuei dagokien zigorra kitatzea. Barkamen osoa edo erabatekoa. Ehun eguneko barkamena. Elizak halako otoitz esaten edo halako lan on egiten duenari ematen dizkion barkamenak. Barkamen asko irabazteko. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: z.

        [barkatzea]: absoluzio, barkamendu Ipar., barkazio beh., askespen neol., barkapen g.e., absolbizio zah., induljentzia zah., barku Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. perdón, remisión (2) iz. (Erl.) indulgencia (3) iz. (Zuz.) remisión
    fr (1) iz. indulgence, rémission, absolution ; pardon, excuse (2) iz. (Zuz.) grâce (3) iz. (Erl.) indulgence
    en iz. forgiveness, pardon
    port iz. forgiveness, pardon

    Ibilbide armatuan sortu izan duen kalteari buruzko adierazpen bat plazaratu du. «Barkamena» eskatu die «gatazkan parte hartze zuzenik ez zuten» biktimei. «Sufrimenduarekin enpatia» agertu nahi izan du.  (Berria.eus, 2018-04-20)

    barkamen (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:27 pm on 2018/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    luze-labur 

    iz. luze-labur iz. Luzera, neurria. Bertso lerroak ez dira berdinak luze-laburrean. Ez naiz hemen abiatuko bide horren luze-laburra neurtzen. Nire lanaren zer-nolakoa, luze-laburra eta zertarakoa. || Latin silaben luze-laburra. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [neurria]: handitasun, handi-txiki, hein, izari, kaizu, neurri, tamaina Heg., esteria Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. estatura; tamaño; distancia
    fr iz. taille; distance
    en iz. height; size; distance
    port iz. estatura; tamanho(a); distância

    Luze-laburrean antzekoak gara. (Elhuyar Hiztegia)

    luze-labur (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:45 pm on 2018/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    urmael 

    iz.  Aintzira txikia; bereziki, parke edo lorategietako urtegia, askotan barandaz eta apaingarriz hornitua dagoena. Urmaeleko hondo harritsua. Urmaelaren karelean jesarrita. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    urmael (L, BN-lab; Hb ap. Lh), urmail, urmale. Ref.: A; EAEL 119.

    1. Laguna, charca; estanque. Hegalak eta ezkatak dituzten guziak, nahiz itsasoan, nahiz hibaietan eta ur-maeletan, janen ditutzue. Dv Lev 11, 9 (Ur putzu). Jenesaretheko ur-maelaren aldean. Dv Lc 5, 1 (Lç lak, He lakhu, TB ur handi, Ol, IBe aintzira, Ker zingira). Zalduko gaztelua, bere ur-mael edo naza xumearekin. Leon GH 1923, 529. Egazti aundi zangaluzeak, urmaeletik aterata, egaz erraiñu egiten du legorrean. ‘Des étangs’. Or Mi 118. Baratz erdi-erdijan berebixiko urmael eder bat eban, mueta askotako arrañez betia. Otx 133. Mutilko biurriak urmaelean arri-konkorra jaurtitzen. TAg Uzt 129. Urmael txiki borobil bat dut aurrean. Txill Let 22. Leizaren ur-maila bezala, erdirat botatzen diozularik harria. SoEg Herr 28-7-1960, 1. Ta zoriona / gaiñezka / bularreko zure / urmael garbian. Gand Elorri 138s. Ango ur-erreten aundia ta ango urmael (estanque) ugariak ikusgarriak omen ziran. Zait Plat 13. Urmaelean ozkak sortu. Erkiag BatB 111. Baratzearen erdian ur-mahel pollit bat. GH 1973, 251. Goroldio orlegiz inguratutako urmaelez iantzia. “Stagna uirentia”. Ibiñ Virgil 108. Igela hasarreturik ere, ur-maleari ez zaio inporta. EZBB II 13.

    2. “Eau stagnante, eau qui semble sans mouvement dans les parties profondes des petites rivières” Dv.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [aintzira txikia]: naza Ipar., umantzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. estanque, laguna; [arrainentzat] piscina (2) iz. charca, balsa; alberca; remanso
    fr iz. lagune, étang, marée, mare
    en iz. pool, pond; lagoon
    port (1) tanque, reservatório (2) açude, poça; alverca; remanso

    Beherago urmael bat zegoen, aingira-belarrez estalia, zeren hori, bestetik, ez da batere bitxia Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    urmael (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:30 pm on 2018/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    amore eman 

    ad. amore eman 1 Gogor egiteari edo buru egiteari utzi, onartu. Aspalditik datorren ohiturari amore emanez. Pilatok herriaren eskariari amore ematea erabaki zuen. Baina, tentazioa bizia baino biziagoa izan arren, ez diot amorerik eman. Alferrik zabiltza, ez du amore emango. 2 Soinekoez, sokez eta kidekoez mintzatuz, eman. Ez du amore ematen oihal honek. || amore emate, amore-emate amore eman aditzari dagokion ekintza. Konfiantza sendotzea nahi badugu, elkarrizketa eta elkarrekintza ezin dira baieztapen eta amore emate faltsuetan oinarritu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

        [etsi]: etsi, etsia eman, etsia hartu, txil egin, amore egin Ipar., set egin Ipar., etsitu Ipar./Naf., desesperatu zah., amainatu Ipar. g.e., etsipena eman (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ceder, dar de sí, vencerse (2) (sarritan osagarriak -i kasu-atzizkia duela) ceder; acceder; rendirse
    fr céder, renoncer
    en to give in; to give up; to yield, to give way
    port (1) ceder (2) render-se, capitular

    Baina hainbeste ibili eta gero, ez dut oraindik amore eman nahi. [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    amore eman (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:32 pm on 2018/04/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    uzkurtasun 

    iz.  Atsegina ez den egoera batean atzera egiteko gogoa. Ik. atzerakuntza. Ohetik ilkitzeko uzkurtasuna garaitu. Gogoaren epeltasun, urritasun edo uzkurtasun bat. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    uzkurtasun (V, G, AN ap. A; Dv, H), uskurtasun.

    1. Pusilanimidad, falta de ánimo y de brío, retraimiento, desgana. “État d’une personne retenue par manque naturel de hardiesse ou par toute cause qui l’intimide” Dv. “État, dispositon d’une personne qui répugne à, hésite à, ne se prête que malgré sui à” H. “Rémora, retraimiento” A. v. uzkurdura, uzkurkeria, uzkurreria.

    Agertu zuen haren manuen alderat, aitzinagoko uzkurtasunaren orde, lehiarik khartsuena. Lg I 211. [Kofesatzearen] gainean sentituko ditutzun uzkurtasunak arthoski gudukatzen ditutzularik. Dh 511. Ohetik ilkhitzeko uzkurtasuna garaitzekotzat. Ib. 48. Gogoaren epeltasun, urritasun eta uzkurtasun bat, nekea igui eragiten diguna. Gco II 74. Hortik heldu da maiz asmuka hari behar baita irakurtzailea, eta ardura dudazka bezala, eta bethi uzkurtasunekin eta herabeki. MarIl VIII. Eta zarzaroan onela jarri zala esaten uzkurtasun edo lotsa-antz bat zeukalako, bost illabete ezkutuan egin zituen [Isabelek]. Lard 362. Jaunaren esanera Gedeon osotoro jarririk, eta uzkurtasun guzia utzirik, prestatu zan, irureun gizonekin etsaiari erasotzeko. Ib. 129. Uzkurtasun-antz bat erakusten zuten, beren begiakin ikusi gabe, osotoro sinisteko. Ib. 470. Orduan asi zitzaion Jenobeba […] esnea jatzitzen, eta abereak batere uzkurtasun gabe kalabaz aiek esnez betetzen utzi zion. Arr GB 45. Baña beren uskurtasun eta ez nai guziak gatik ere, Maisu jainkozkoak bere lana aurrera darama, guziai oñak garbitu arte. Arr CDoc 225 (ap. Zait EG 1958, 394). Bazuten behin uzkurtasun bat, lehen aldiko aphez bat ikhustearekin. Prop 1899, 133. Errepikatu baititu, trabarik ez uzkurtasunik gabe, zeru lurren Erregiñaren laudorioak. Prop 1906, 133. Holako gure gizon haundiaz oroitu gira azkenian, uzkurtasuna inarrosirik. Yuan den urrian ospatu dugu Iruñen haren izena. Zub 34. Bainan gogoan harrazu uzkurtasun hori galdu behar duzula, besteak bezenbat bazirela. JEtchep 94. “Egi-billa” taldeak uzkurtasun guzien gaiñetik lanari ekin dio. Lab Agur 20-1-1973 (ap. DRA). v. tbn. Mih 89.

    2. “(B), encogimiento” A.

    3. “(AN), melancolía” A.

    Sinonimoak: iz.
    [uzkurtasun] : uzkurdura, atzerakuntza, adore gabezi. Ant. animo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cobardía; timidez, retraimiento; renuencia
    fr iz. crainte, répugnance
    en iz. shyness, reluctance, cowardice
    port iz. covardia; timidez, retraimento

    Amak ere ez zuen uzkurtasun hura atsegin. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    uzkurtasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel