irakurri
ad. irakurri, irakur, irakurtzen 1 du ad. Testu idatzi bateko ikurrei, ezagutuz, jarraitu; horrela arituz, idazlan baten mamiaz jabetu. Irakurtzen ikasi. Ez daki irakurtzen eta idazten. Gaur egun iberiar hizkuntzazko testuak irakur ditzakegu, baina ez ditugu ulertzen. Irakur ezazu ge, gi erdarazko gue, gui bezala. Irakurtzeko nekeza gertatzen zait zure idazkera. Eleberri bat irakurri. Egunkariko berriak irakurtzen. Zortzigarren orrialdean irakur daitekeen pasarte honetan. Garoa behin eta berriro irakurria dut. Gongora irakurri: Gongoraren idazlanak irakurri. Gaingiroki irakurri. Erdaraz irakurtzen. Mila aldiz entzunak eta irakurriak. || Begiez jarraitzen zaion izkribua goraki esan. Irakur iezadazu eskutitz hori. Batzarrean irakurri zuen txostena. Altxatu zen irakurtzera. 2 du ad. Partiturako ikurren segidari, ezagutuz eta dagokien balioa emanez, jarraitu. Musika irakurri. 3 du ad. Arrasto, marka eta kidekoei interpretazioa eman. Eskua irakurriz, etorkizuna igarri. Haren begiradan irakurtzen nuen atsekabea. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: ad.
[irakurri] : leidu/leitu (Labayru Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) du ad. leer (2) du ad. (hed.) leer (3) du ad. (Elektron.) [seinaleak] leer (4) du ad. (Mus.) leer, solfear
fr du ad. lire
en du ad. to read
port (1) cume, cume (2) terraço
Gainontzean, ordu asko pasatzen zituen ganbaran, irakurri eta irakurri. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply