barkamen
iz. 1 iz. Barkatzea. Barkamena eskatu zion itsuari bere ezjakintasunagatik. Barkamen eske agertzen natzaio mundu guztiari. Erregearen alde borroka egitera joan zen Tristan, haren barkamena lortzeko. Barkamena eskaini, eman, hartu, ukatu. Zuretzat barkamenik ez dagoela etsi duzu. Zorren barkamena. Bekatuen, hutsen barkamena. Barkamen otoitza. 2 iz. Eliza katolikoan, barkaturiko bekatuei dagokien zigorra kitatzea. Barkamen osoa edo erabatekoa. Ehun eguneko barkamena. Elizak halako otoitz esaten edo halako lan on egiten duenari ematen dizkion barkamenak. Barkamen asko irabazteko. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak:Â z.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. perdón, remisión (2) iz. (Erl.) indulgencia (3) iz. (Zuz.) remisión
fr (1) iz. indulgence, rémission, absolution ; pardon, excuse (2) iz. (Zuz.) grâce (3) iz. (Erl.) indulgence
en iz. forgiveness, pardon
port iz. forgiveness, pardon
Ibilbide armatuan sortu izan duen kalteari buruzko adierazpen bat plazaratu du. «Barkamena» eskatu die «gatazkan parte hartze zuzenik ez zuten» biktimei. «Sufrimenduarekin enpatia» agertu nahi izan du. (Berria.eus, 2018-04-20)
Reply