Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:57 pm on 2018/04/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    tarro 

    adj. Ipar. Handi samarra. Hara non zaigun agertzen Azpeitiko herri tarro polita. Hiriburu gehienetan ditugun eskola-etxe tarroetara. Eléments de phonétique basque deitzen den idazti tarroa. Aipatu dugu nola biltzar tarro bat egina izan den. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: koskor, handikote, hazi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (Ipar.) grande, grandote, grandecillo, -a, bastante grande (2) iz. (Ipar.) borrachera
    fr (1) izond. (Ipar.) grand, -e ; gros, grosse (2) iz. (Ipar.) ivresse
    en izond. big, large
    port (1) grande, grandalhão(ona) (2) porre, bebedeira, pileque

    Hara non zaigun agertzen Azpeitiko herri tarro polita. (Hiztegi Batua)

    tarro (Argazkia: By Euskalduna – Treball propi, CC BY 3.0)

     
  • Maite 11:45 pm on 2018/04/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    hunkitu 

    ad. hunkitu, hunki, hunkitzen 1 da/du ad. Zirrara edo bihotz sentipen batek ukitua gertatu. Haren predikuez argituak eta hunkituak, bekatariak haren oinetara erortzen ziren. Deusek ez du hunkitu ahal izan haren bihotza. Sakon hunkitu naute hitz hauek. Jaun hori hunkitua da osoki martiri gaztearen bihotz handiaz. 2 du ad. Ipar. Ukitu. Eskuaz hunkitzen. Makilaz hunkitu. Alemaniako lurra hunkitu arte. Besteren emazterik ez hunki. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [ukitu]: Ipar.ukitu, hunki Ipar.
        [bihotza ukitu]: afektatu, bihotz-ukitu, erasan, kantitu, inarrosi Ipar., laztu Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. emocionar(se), conmover(se), enternecer(se), impresionar(se), causar emoción (2) da/du ad. (Ipar.) tocar, palpar
    fr (1) da/du ad. (s’)émouvoir, (s’)impressionner, affecter (2) da/du ad. [ukitu] (Ipar.) toucher, tâter, palper
    en (1) da/du ad. to move, to make a deep impression, to affect; to be moved/ affected (2) da/du ad. [ukitu] to touch, to feel
    port (1) emocionar-se, comover-se (2) tocar

    Hunkituta gaude jendearen elkartasunarekin. Izugarria izaten ari da!  @Altsasugurasoak (Twitter, 2018-04-14)]

    hunkitu, @Altsasugurasoak

     
  • Maite 11:07 pm on 2018/04/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    larritasun 

    iz. 1 iz. Larri dagoenaren egoera. Ik. larrimin; larridura; estutasun. Bizitzako estura eta larritasun guztietarako pozgarri handi bat. Hona nire larritasunaren sustraia: euskara mendeko ikusten dut, gero eta mendekoago. 2 iz. Larria denaren nolakotasuna. Bekatuaren larritasunari begiraturik. Arazoaren larritasunak hartaraturik. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [estutasuna]: ataka, egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, hinka, kinka, larri, larrialdi, larridura, larrimin, larriune, arrangura Ipar., arteka Ipar., behar-ordu Ipar., herstura Ipar., kexa Ipar., kexaldi Ipar., zinak eta minak Ipar., angustia Heg., elorrio Bizk., istilu Gip., hertsidura Zub., estu g.e., herrestadura g.e., larri-ordu g.e., trantze Heg. beh., antsia Heg. g.e., arbin Bizk. g.e., erreki Gip. g.e., estres Ipar. zah., kexagune Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. angustia, inquietud, aflicción (2) iz. gravedad, importancia (3) iz. grandeza, tamaño, magnitud (4) iz. (Fil.) (Psikol.) angustia
    fr (1) iz. angoisse, inquiétude, affliction (2) iz. gravité, importance (3) iz. grandeur, énormité
    en (1) iz. [herstura] anguish, worry, restlessness (2) iz. [garrantzia] gravity, seriousness
    port (1) angústia, inquietude (2) gravidade, importância (3) grandeza, magnitude

    Larritasun demokratikoaz” ohartarazi dute arlo ugaritako 70 lagunek!  [Jon o. Urain, Berria.eus (2018-04-13)]

    larritasun (Argazkia: Jon Urbe/FOKU, Berrian)

     
  • Maite 11:35 pm on 2018/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    haizeberritu 

    ad. haizeberritu, haizeberri, haizeberritzen 1 da/du ad. Haizea berritu, egurastu. Ik. haizeztatu; aireberritu. Gela haizeberritu. Haizeberritzera goaz. 2 da/du ad. Eraberritu. Batzordea haizeberritzeko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    haizeberritu. “Ventilar, orear. Oxigenarse. Koartoa aize-berritu. Aize-berritzera al dijoaz beoiek? Gketx Loiola. v. aireberritu.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [egurastu]: egurastu, haizatu, haizeztatu, aireztatu Ipar.
        [eraberritu]: aireberritu, berritu, berriztatu, eraberritu, erreformatu, errestauratu, aldaberritu g.e., berriztu g.e., berrirotu zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. orear(se), ventilar(se), airear(se) (2) da/du ad. renovar(se), reformar(se)
    fr da/du ad. mettre à l’air, aérer, ventiler
    en ad./ du ad. to air, to ventilate
    port (1) arejar-se, refrescar-se (2) renovar-se.

    Ohearen azpia arakatu zutenean, zerbait isuri zuten lurrera, eta orain oso usain txarra zegoen haizeberritu gabeko gela txikian. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    haizeberritu (Gaurko hitza, CC0 Creative Commons)

     
  • Maite 10:08 pm on 2018/04/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    lagunkidatu 

    ad. 1. Lagundu. 2. Zerbait lortzen lagundu. || Contribuir o ayudar a la consecución [de una cosa].

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Acompañar. “Coadyuvar” Lar y Añ. [Agintzen ziolarik] Prinzipe Franziakoak lagunkidatu zitzala beren erresumarako joaneran. Izt C 495.

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [lagun egin]: lagun egin, lagundu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es acompañar, coadyuvar
    fr accompagner, participer
    en  accompany, contribute
    port acompanhar,  coadjuvar

    Erregiña Doña Juanak itzkribatu zion karta bat milla bosteun ogei ta amargarren urteko epaillaren amaseigarren egunean agintzen ziolarik, ezen Españan geldituak izan ziran Prinzipe Franziakoak lagunkidatu zitzala beren Erresumarako joaneran. [Juan Ignazio Iztueta, Gipuzkoako probintziaren kondaira (1847)] (Euskal Klasikoen Corpusa)

    lagunkidatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:28 pm on 2018/04/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    hotsean-hotsean 

    adlg. Etengabe; une oro. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    HOTSEAN HOTSEAN. “(Vc), a cada momento” A. Ori otsean-otsean jausten da. Zam Man 66.

    Sinonimoak: iz.
    [hotsean-hotsean] : etengabe, oso maiz/sarri, txitean-pitean

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es a cada momento
    fr à tout moment, à chaque instant loc adv
    en at every moment
    port o tempo todo, a todo instante;

    Hori hotsean-hotsean jausten da. Zam Man 66. (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)

    hotsean-hotsean (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:21 pm on 2018/04/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    kakolatu 

    ad. kakolatu, kakola/kakolatu, kakolatzen da/du ad. Okertu, bihurdikatu, itxura kakola eman edo hartu. Nola kakolatu den gure gizona! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kakolatu (H), kakoldu (B ap. Izeta BHizt).

    Curvar(se). “Donner, prendre une forme recourbée, tordue, contourné, contrefaite” H. “Nola kakoldu den gure gizona, arront kakoldue dago” Izeta BHizt. Iduri zaiku noiztenka gurekin batean igitzen direla pareta hil mutu hek, kakolatuz, bihurdikatuz eskuin eta ezker. JE Ber 42. Aski tokitan, ogiak mozten dira bihia arras gogortu delarik, buruxka kakolatzearekin. GAlm 1937, 90 (ap. DRA).

    (Part. en función de adj.). Idor bustika nola ibiliz, buruzka bihitzen da, ba eta ere kakolatu hartatik azkenean hausten. GAlm 1937, 90 (ap. DRA).

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [bihurdikatu]: bihurkatu, bihurrikatu, bihurritu, bihurtu, bihurdikatu Ipar., itzulikatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (Ipar.) torcer(se), curvar(se)
    fr se plier, se courber, se tordre
    en buckle, twist, bend
    port afastar-se, curvar-se

    Nola kakolatu den gure gizona! (Hiztegi Batua)

    kakolatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel