Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:20 pm on 2018/04/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    onartezin 

    adj.  Ezin onartuzkoa. Jokabide onartezinak. Onartezina da hor gertatzen dena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adj. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [onartezin] : admitiezin
    [onartezin] : jasanezin, pairaezin, toleraezin. Ant. jasangarri, onargarri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. intolerable, inadmisible, inaceptable
    fr izond. intolérable, inacceptable
    en izond. untolerable, unacceptable, inadmissible
    port izond. intolerável, inadmissível, inaceitável

    Onartezina da hor gertatzen dena.  (Hiztegi Batua)

    onartezin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:02 pm on 2018/04/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    gezur-zulo 

    adj. Gezurtia. Ik. gezurrontzi. Gezur-zuloak!, gezurti alaenak! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    GEZUR-ZULO. Mentiroso, embustero. Cf. Or Aitork 215: Gezur-zulo galgarri artara, “in illam foveam perniciosissimi erroris”. Naiz gezur-zulo izan, / naiz bentsu, egi esale. EA OlBe 102. Nori sinistu bear zionat, iri txalburu gezurzulo orri? Etxde AlosT 27.

    Sinonimoak: izond.

        [gezurrontzia]: gezur-jario, gezurrontzi, gezurti, gezurtari Ipar., enbustero Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mentiroso, -a, embustero, -a
    fr menteur, -euse ; imposteur, faux, fausse ; feint, -e
    en liar
    port mentiroso, -a, emb embusteiro, -a

    Gezur-zuloak!, gezurti alaenak! (Hiztegi Batua)

    gezur-zulo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:34 pm on 2018/04/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    sinestamendu 

    iz.  Zerbait sinetsarazten duen gauza; batez ere, zerbait baieztatzen edo ziurtatzen duen agiria. Euskaltzain ohorezko izendatu direnei hartako sinestamendua emango zaie. Mundua sinestamendu argia da Jainko bat badela jakiteko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    sinestamendu (AN?, L, R ap. A; VocB), sinistamentu, siñestamentu, ziñestamendu (Bera).

    1.Fe, o mejor creencia” VocB. “Creencia” A. Oraindik balitz norbait munduan / nai ez duena sinistu / bear degula dudarik gabe / denboraz guztiok piztu, / sinistamentu milagrozko au / ingumak dio erraztu. It Fab 163. Yangoiko gezurrezkoen sinestamendua (B, 1856). BOEans 378. Konfianzaren eta siñestamentubaren eskastasunaren pensamentubak (Lesaka, 1857). ETZ 254.

    2. Credencial. “Comprobante, certificado” DRA. Naikoa proba ta siñistamendu dugu au, mundua adimen batetik irten dela jakiteko. Vill Jaink 45. Mundua, siñistamendu argia da, Jainko personal bat ba-dela jakiteko. Ib. 55. En DFrec hay 2 ejs. de Villasante con el significado de “comprobante, certificado”.

    Sinonimoak: iz.

        [sinesgarria]: sinesgarritasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. prueba, comprobante
    fr iz. preuve, justificatif; (paiement) reçu
    en iz. evidence, proof, supporting document
    port iz. prova, comprovante

    Sartzeko arauak ezagunak dira: inprimaki batzuk bete, zenbait sinestamendu erantsi… baina kontuz!  [Errusiar diskoteka, Wladimir Kaminer / Mari Jose Kerejeta (Pasazaite, 2015)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sinestamendu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:14 pm on 2018/04/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    itsasorratz 

    iz. Itsasontzietako iparrorratza. Itsasorratzak iparrizarrari beti begiratzen dion eran. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    itsasorratz (c. sg. A; Lar, Dv, H), itxasorratz (Añ).

    1. “Brújula” Lar, Añ. “Aguja de marear” Lar. “Caja en que va la aguja de marear, itsas orratzaren tokia” Ib. “(He), boussole. On dit aussi simplement orratz lorsque la méprise n’est pas à craindre” Dv. Haren itsas-orratzak <-ats-> eztu behatuko […] polora baizen. SP Phil 470 (He 477 orratza). Zein baita gure itsas-orratza. Ib. 471 (He 477 itsas <itzaz->-orratza). Itsas-orratzak norte-izarrai beti begiratzen dion eran. AA III 302. Itxasoan itxas-orratza ta norte segura baga dabiltzenak. Añ LoraS 139. Ezekien zein bide jarraittu itxasorratzean (brújula). Echta Jos 271. Itxas-orratza da, erdiko ardatz batian bat eta bestera dabillen bizirik daguala dirudiyen orratz bat. EEs 1917, 136. Ark sortua da itxas-orratza. Auspoa 132, 75 (ap. ELok 30). v. tbn. Itxas-orratz: EEs 1917, 136. GMant LEItz 59.

    2. (Urt I 69, T-L), itxas orratz (V-m ap. Zubk Ond). “Ac[h]arne” Urt I 69. “Orphie, poisson” T-L. “Pez aguja” Zubk Ond 237.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Itsas.) brújula, aguja magnética, compás
    fr iz. (Itsas.) boussole, compas
    en iz. compass
    port iz. (Itsas.) bússola

    Eta itsasoa gehiegi mugitzen zenean, mugitu egiten zen itsasorratza ere, eta ez zuen, orduan, ezertarako balio izaten: iparra galtzen zuen ontziak.  [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2005) (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    iparrorratiz (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:58 pm on 2018/04/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalezulo 

    iz. 1 iz. Kale meharra, eta, bereziki, kale itsua. San Karlos eta Ospitale Nagusia bereizten zituen kalezulo batean bizi zen. Kalezulo ilun batean sartu zen. 2 iz. Kalea (baserria-ren aurrez aurre, gehienetan gutxiespen balioarekin). Kalezulotik iheska jaiero haize osasuntsu bila Arratera jo ohi dute eibartar askok. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. callejón; callejón sin salida
    fr iz. impasse, cul-de-sac
    en iz. alley; dead end; cul-de-sac
    port iz. beco; beco sem saída

    Adreiluzko bi espaloi ikaragarri garairen artean sakon zihoan kalezulo xaxtar batean sartu ginen.  [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kalezulo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:03 pm on 2018/04/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    neurri 

    iz.  neurri 1 iz. Neurtzearen emaitza. Ik. tamaina. Harresiaren neurriak. Zer neurritako oinetakoak erabiltzen dituen. Orain hartu behar genituzke haren luze-laburraren neurri zehatzak. || Irud. Bi bideak zilegi eta beharrezko dira, eta nork taxutuko ditu aldez aurretik bakoitzaren neurria eta mugak?

    2 iz. Maila, gradua. Gure ezjakinaren neurria oparoegia da. Bi euskaldunek ez dituzte beti gauza berberak neurri berean maite. Bizitzaren neurrikoa izan du heriotza. Hobe dugu, inoren markak hausten saiatu gabe, besteren mailan eta neurrian geure burua gorde.

    3 iz. Luzerak, azalerak, bolumenak edo kopuruak neurtzeko unitatea. Legoa bide neurri bat zen. Denbora neurri izenetan. || Irud. Neurri doia darabil, nori berea ematen. Hitzaren antzinatasuna eta hedadura hartzen baditugu neurri. Gogoa bada neurri, ez da erraz neurria betetzen. Jakite gaietan ez da neurri bat baizik, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpora.

    4 iz. Zerbait neurtzeko erabiltzen den neurri jakineko ontzia. Hiru neurri irinetan nahasia. Ardoa makala dagoela, neurri laburra ematen zaiela, lapurrak garela. Neurria mukuru bete. Egiten du bekatu neurri edo pisuan zerbait kentzen duenak.

    5 iz. Egokitzat edo normaltzat hartzen den kopuru edo tamaina jakina. Guztiak du bere neurria. Jaunak gauza guztiei ipini diela beren neurria. Janean eta edanean neurri ona eta modu ona gorde. Gauzak bere neurritik ateratzea: bere onetik ateratzea. Neurria igaro. Neurri gabe edaten duenak. Jainkoaren edertasun neurri eta mugarik ez duena (Ik. neurrigabe).

    6 iz. Gehiegikeriarik eza; gehiegikerietatik urruntzen denaren jokabidea edo bertutea. Ik. neurritasun. Edozein nabarmenkeriatatik itzuri dabilen klasikoaren neurria.

    7 iz. Mus. Doinu batean, hainbat zati berdinetan eginiko banaketa, erritmoarentzat oinarri gertatzen dena. Ik. konpas 2. Oso berezia dute neurria gure kantek. Bertsoak berezko du neurria.

    8 iz. Neurtitzak izan behar dituen silaba klase eta zenbatekoa. Lizardi bera ere hizkera eta neurri herrikoiagoen atzetik zebilen azken aldera.

    9 iz. Lortu nahi den helburuaren arabera aritzeko modua. Arima sendatzeko neurriak dira horiek.

    neurria(k) hartu 1 Neurtu. Jostunak berak neurriak hartuko dizkizu. Behar du oihala ekarri, neurria hartu eta jostera eraman.

    2 (Singularrean). Tamaina hartu. Lanari neurria hartu. Hiri ere ederki hartu diat neurria, mutiko!

    3 (Pluralean). Lortu nahi den helburuaren arabera jokatu. Nola, bada, ez ditu berehala neurriak hartzen arrisku ikaragarri honetatik alde egiteko? Hartu egun bakoitza ondo igarotzeko neurriak.

    neurrian 1 adb. Neurriz. Gauzarik hoberenak sasoian eta neurrian baizik ez direla on guretzat. Igandeetan, berriz, urdaia banatzen ziguten, eta arroza, neurrian. || Ez dago ezer txarrik, berriz ere, bere neurrian eginez gero.

    2 (Erlatibozko esaldi baten edo -en atzizkiaren eskuinean). Mailan, graduan; arabera. Guk ere horrelako zerbait, komeni zaigun neurrian, egin behar genuke. Ahal daitekeen neurrian laguntzeko. Adoratzen zuen Jauna bere jaieraren neurrian.

    3 (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Bezain laster. Ik. ahala. Jainkoaren fedea behera doan neurrian, morala ere berebat amilka doakigu.

    neurriko 1 adj. Neurriari dagokiona, neurrira egokitzen dena. Egin zizkioten galtza batzuk neurrikoak, politak ezin gehiago.

    2 (-en atzizkiaren eskuinean). Bere neurriko galtzak egin zizkioten. Altzoko Handiaren neurriko gizon eta emakumeak. Egileak bere neurriko gaia aukeratu ez duela diotenak ere badira. Nire euskal jakite laburraren neurriko irakurgaiak.

    neurrira 1 adb. Zerbaiten neurrien arabera. Neurrira eginiko soinekoa.

    2 (-en atzizkiaren eskuinean). Oinetakoa, apur bat erabiliz gero, moldatzen da, oinaren neurrira etortzen da.

    neurrira ekarri Neurri egokira ekarri. Zure desiraren abiadura ahal bezainbat ematzen duzula eta neurrira ekartzen.

    neurriz adb. Gehiegikeriarik gabe, neurri egokian. Aski moduz eta neurriz mintzatu ginen. Ardoa neurriz edan. Ausarki, baina zentzuz eta neurriz jokatzen badakigu. Maitatu ere, neurriz.

    neurriz gain adb. Gehiegi, neurririk gabe. Egarri hori neurriz gain itotzen duzu ardotan.

    neurriz gaineko adj. Ohiz kanpokoa; bana-banakoa. Purrustada latzak eta neurriz gainekoak. Literaturan, Frantzian ez dago orain inor neurriz gainekorik.

    neurriz gorako adj. Neurriz gainekoa. Neurriz gorako garapena.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [neurketaren bidez finkatzen den tamaina]: handitasun, handi-txiki, hein, izari, kaizu, luze-labur, tamaina Heg., esteria Bizk.
        [gehiegikeriatik urruntzen den jokabidea]: neurribide, neurritasun
        [ezer lortzeko era]: bide

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. medida; tamaño, dimensión (2) iz. [magnitude baten unitatea] medida (3) iz. moderación, mesura, medida, comedimiento (4) iz. medida, disposición (5) iz. (Metr.) [bertsoetan] medida (6) iz. (Mus.) [konpasa] medida, compás || ad.  du ad. (zah.) medir
    fr (1) iz. mesure, taille, dimension (2) iz. modération, prudence (3) iz. [irtenbidea] mesure, disposition ; précaution (4) iz. (Mus.) mesure
    en (1) iz. [tamaina] size; dimension (2) iz. [magnitude baten unitatea] measure (3) iz. [gehiegikeriarik eza] moderation (4) iz. [bitartekoa] measure (5) iz. (Mus.) time; metre (Br); meter (Am) (6) iz. (Metr.) metre (Br); meter (Am)

    Neurria jarri diote euskal kulturaren kontsumoari: euskaldun gehienek ez dute euskarazko kultur edukietara jotzen. [ZENBAT GARA? ZER EGITEN DUGU?, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2018-04-01)]

    https://pixabay.com/es/cinta-medida-n%C3%BAmeros-construcci%C3%B3n-1075086/

    neurri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:03 pm on 2018/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    eustazpi 

    iz. g.er. Euskarria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    eustazpi. Base, fundamento. Iraskunden eustazpiyak ixango dira: […]. Eusk 1919-1920 (I), 40. Errian oñak doguzala yokatu bear dogu, ez egazkiñean erri gañetik jira-biraka ibillita, eustazpi bako lana izango litzake ta. GMant Y 1933, 190. Lege orren eustazpi ta oñarria zein izango litzake? Eguzk GizAuz 181. Arrantzalearen untzia, txikia betiere, kilinkolonka ibili dabil oiñarri sendo bage, eustazpi ziriñaren azal-azalean. Erkiag Arran 116. Orregatik berorregatik da olerkari aundi Bergili ere, menderik mende eutsi diona eta oraindik bear dute izan gure lan guztien eustazpi eta oiñarri. Ibiñ Virgil 25.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [oinarria]: asentu, egarzola, egonarri, fundamentu, oinarri, zimendu, zimentarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. apoyo, base, fundamento, sostén, soporte
    fr iz. base, fondation, appui ; socle
    en iz. foundation
    port iz. apoio, sustentação

    Arloan sartuz, bada: historia edo kultura ororen eustazpianatura baita, natura bera ere ordea izpi ri tuaren agerketa, hots, bideak jarraitua izan behar baitu naturatik historiara, Hegel-ek geologia eta klimatologia “razional” bitxienak asmatu ditu, arrazen teoria ez gutxiago bitxiaren oinarri. [Volksgeist – Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi (Elkar, 2007.)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     

    eustazpi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel