Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:47 pm on 2018/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    gando 

    iz.  g.er. Aldaxka. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gando (Dv-> A, H (L, BN)). Brote, rama nueva. “Jet, rameau. Urtheko gandoa, pousse de l’année” Dv. Cf. kando. Jeseen arrazatik sorthuko zela gando bat, eta gando haren gainean lore bat. Jaur AndreB 172 (ap. DRA). Dabiden ganik ilkhiaraziko dut zuzentasuneko gandoa. Dv Ier 33, 15 (Ol, Ker muskil). Erroetarik gando berriak ekharraraziz. Dv Lab 368. [Kozkorrek] bazterretarik botatzen dituzten gandoak erphilak izanen dira. Ib. 365s. Palma-gando (Lev 23, 40). Or MB 586 (Dv palma-gando; Ur palmen adar, Ol palma-osto, Ker palma-abar). Eguzkitan mardul azaltzen da, gandoak baratzan ernetzen zazkiola. Ol Iob 8, 16 (Dv gando; Ker kimu).

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [kimua]: adaka, aldaka, altsuma, erne, kimu, muskil, pinporta, puja Gip., gando g.e., bote Ipar. g.e.
        [adar ez nagusia]: aldaka

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) germen, pimpollo; vástago
    fr iz. germe, arbrisseau; rejet, surgeon
    en iz. germ, sapling; (botany) shoot
    port iz. germe, pimpolho; broto, vergôntea

    Eguzkitan mardul azaltzen da, gandoak baratzan ernetzen zazkiola. Ol Iob 8, 16 (Dv gando; Ker kimu). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    gando (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:49 pm on 2018/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    uxartu 

    ad. uxartu, uxar, uxartzen du ad. g.er. Uxarrean jardun. Ik. induskatu; iraulkatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    uxartu (G ap. A), uxarratu (G-nav ap. Ond Bac), uxerratu (G-nav ap. Iz Als), ixurtu (V-gip ap. Elexp Berg), usarraatu (V-gip ap Iz ArOñ).

    “Revolcarse, hocicar” A. “Hozar. […] Txarrixa ixurrian dabill, ixurtu ein ddau” Elexp Berg. Oiu miñez zuregana mintzoa yasoko dute, autsez beren buruak estalirik eta autsetan uxarturik. Ol Ez 27, 30 (BiblE eta lurrean iraulkatuko). (Uso fig.). Bialdu ditut noizbait kezka txar guziak / nere barrena uxartzen / aspaldi asiak. J. Mujika in Onaind MEOE 846s.

    Sinonimoak: ad.

        [induskatu]: aztarrikatu, haztakatu, induskatu, muturkatu, musurikatu Ipar., kafatu g.e., aztertu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (G) hozar
    fr fouir avec le museau loc, (familier) fouiner avec le museau loc v
    en rout, root vtr

    Txerriak uxartzen ari ziren simaurtegi bat zeharkatu behar izan genuen, eta erne ibili ginen botak simaurretan ez sartzeko.  [Kriseiluaren argipean, Anxel Fole / Josemari Navascues (Alberdania-Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    uxartu (Argazkia: dbellota.net)

     
  • Maite 11:02 pm on 2018/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    hotzakil 

    adj. Hotzarekiko oso sentibera dena.

    Sinonimoak: adj
    [hotzakil] : hozkil, hozbera, hozkor g.e., hozpil Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (5000 Adorez eta Word Reference hiztegiak):

    es adj. friolento/ta, muerto/ta de frío, friolero/ra; ni hotzakila naiz: yo soy friolera
    fr izond. frileux, -euse
    en izond. to be sensitive to the cold, to feel the cold
    port adj friorento(a)

    Ni hotzakila naiz. (5000 Adorez Hiztegia)

    hotzakil (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:54 pm on 2018/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    haserre 

    iz. 1 iz. Batere atsegin edo gogoko ez denak eragiten duen pozgabetasunezko egoera edo sentimen ageria. Ik. haserrekuntza; hira. Euskararen batasuna dela-eta sortu diren eztabaida eta haserreak. Ez genuen behin ere haserrerik izan. Haserre bizia. Haserre biziko negarretara iritsi gabe. Zeure buruaren gainean duzu Jainkoaren haserrearen gogortasun guztia. Erregeren haserreari ihes egin zion. Piztuko da ene haserrea eta zaurituko zaituztet ezpataz. Bere aitaren haserretik bere burua begiratzeko. Haserreak hartu (norbait). Indargabearen haserrea hur errea(esr. zah.). 2 adj. Haserretua, haserreak hartua. Gizon haserrearen erokeriak. Baldin pertsona haserreak, haserre denean, ikus baleza bere burua. Beti ernai eta gure inguruan dabil gure etsai amorratua, lehoi haserre baten eran. || Ezti bekit zure behako haserrea. Bihotz minduak baretzen eta oihu haserreak isilarazten. Mundu gogor, haserre, odolez zirtatu horrek. Itsaso haserrea. Eztabaidaren haize haserreak berotzen duenean. 3 adb. Haserreturik. Haserre etorriko da. Haserre dabiltzala. Oso haserre esan zion. Sekula baino haserreago.

    haserre egin dio ad. Errieta egin. Haserre egin dio aitak.

    haserre egon Heg. Haserre izan. Haserre zaudenean ez hitzik egin. Haserre eta goseak nengoen. Sekula ez zen hain haserre egon. Itsasoa haserre dago.

    haserre izan Haserreak hartua izan. Bizilaguna haserre bada, ez zaio erantzun behar ezer. Ugazabarekin haserre ginen. || (Ezezko esaldietan, balio adierazkorrarekin). Bizibide hura aldatzeko aukera izan zuenean, ez zen haserre.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:

    adond. [haserreturik]: muturka, muzin, muzinka, hats gaiztoan Ipar., koleran zah., samurrik Ipar. g.e.
    iz. [haserrekuntza]: amorru, bekozko, beltzuri, ernegaldi, errabia, haserretasun, irakidura, irakin, furia Ipar., haserredura Ipar., samur Ipar., samurdura Ipar., samurgo Ipar., amorrazio Heg., haserrekuntza Bizk., ernegazio beh., betilun g.e., errabiatasun g.e., hisigo g.e., muturtasun g.e., sumin g.e., errabiamendu zah., hira zah., kolera zah., hisia Ipar. g.e., kexeri Ipar. g.e., sepa Ipar. g.e., sumindura Ipar. g.e., haserrego Ipar. zah.

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. enfado, enojo; furia, ira, cólera (2) izond. enfadado, -a, enojado, -a; furioso, -a (3) adb. con enfado, con furia
    fr (1) iz. fâcherie, bouderie, colère (2) izond. fâché, -e ; irrité, -e ; furieux, -euse (3) adb. en colère, avec furie
    en (1) iz. anger, annoyance (2) izond. angry, annoyed, cross (3) adb. angrily
    port (1) iz. aborrecimento, zanga, irritação  (2) izond. irritado, -a

    Haserrea azalera irten da. [Kalera atera dute haserrea, Berria.eus (20018-03-25)]

    haserre (Argazkia: Assemblea, Berriatik hartua)

     
  • Maite 11:35 pm on 2018/03/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    gabetu 

    ad. gabetu, gabe/gabetu, gabetzen 1 da/du ad. Norbait edo zerbait gauzaren bat gabe utzi edo gelditu; norbaiti zerbaiten jabetasuna kendu. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Bere ondasun eta aberastasun guztiez gabetu zuten. Zegozkidan eskubideez gabetu naizenez gero. Ez dut eskuetan dudanaz gabetu nahi. Azeria, buztanaz gabetua. Laguntza mota guztiez erabat gabeturik. Zeruko grazia miragarriaz gabetua aurkitzen den arima. Kalte handia da begietako bistaz, osasunaz eta azienda guztiaz gabetzea. 2 (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. axolagabetu; baliogabetu; bihozgabetu. Juduak errege gabetuak izan zirenean. 3 (Era burutua izenondo gisa). Ezedukien eta gabetuen artean. || Gizonik behartsuenari, on guztiez gabetuenari galdetzen badiozu. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.
    [gabetu] : kendu, larrutu, bipildu. Ant. ipini, jarri, hornitu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. privar, dejar sin, quedarse sin
    fr da/du ad. (se) priver, rester sans, laisser sans
    en du ad. to deprive
    port du ad privar

    Horretaz gabeturik, bost axola mundua.  [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gabetu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:59 pm on 2018/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    xingola 

    iz. 1 iz. Oihal edo ehunezko zerrenda luze eta mehea. Ik. zinta. Zetazko xingola. Atorra bat, gainetik dena xingola, urre eta girgileriaz apaindurik. Errienta, bere paperak eskuan, antzoki zolan izanen da, beltzez bezti, xingola bat seinale, eginkizunen kudeatzeko. Adats horail distiratsua, xingola batek lepondoan batua. Xingola darie makila multzoei. Bidea eta ibaia, bi xingola mehar irudikoak. 2 iz. (Ohore gisa ezarria). Ohorezko medaila eta gurutze, xingola eder eta holako sari horietarik. Emazte bati eman diote “Légion d’honneur” xingola. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [zinta]: galartzu, girgil, zinta, erriban Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) cinta, banda, franja, tira, faja; galón (2) iz. (Med.) usagre
    fr (Ipar.) ruban, bande ; galon
    en strip, ribbon
    port fita, faixa, banda

    Xingola horia.

    xingola

     
  • Maite 9:40 pm on 2018/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    aizkatu 

    ad. aizkatu, aizka, aizkatzen du ad. g.er. Uxatu, haizatu. Hango algara gozo harroak txori mordo bat aizkatu zuen aldameneko sasitik. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [uxatu]: aienatu, aldenarazi, aldendu, desagerrarazi, haizatu, uxatu, haizarazi Ipar., kasarazi Ipar., kasatu Ipar., akazatu Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. ahuyentar, hacer huir, expulsar (2) du ad. incitar, azuzar, excitar, tentar (3) du ad. asustar
    fr du ad. lancer des pierres
    en (1) du ad. [uxatu] to frighten away/off, to chase away/off; to drive off (2) du ad. [xaxatu; bultzatu] to incite; to egg sb on, to urge sb on; to set sb/sth on sb
    port (1) afugentar, espantar; expulsar (2) du ad. incitar, excitar, tentar

    Eta egokia izango al da ate joka hastea, entzun eta ireki diezaguten, jende guztia aizkatu eta zarataka jarriz? [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aizkatu (Argazkia: Fondo Antiguo de la Biblioteca de la Universidad de Sevilla)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel