Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:11 pm on 2018/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    inguruabar 

    iz. Zertzelada. Ik. zirkunstantzia 2. Halako kasuetan, inguruabar horiek kontuan harturik, elkarteak erabakiko du bien arteko auzia. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [inguruabar] : zirkunstantzia (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zuz.) circunstancia
    fr iz. circonstance
    en iz. circumstance
    port iz. circunstância

    Ezagutzen nuen neure oinazea, baina hura arindu zitekeela -nire bizitza alda zitekeela, nire inguruabarrak alda zitezkeela- ez zitzaidan bururatu. [Nire amaren autobiografia, Jamaica Kincaid / Alberto Martinez de la Cuadra (Alberdania-Erein-Igela, 2012)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    inguruabar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:05 pm on 2018/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    sokasalto 

    iz. Heg. Bakarrik edo taldean egiten den jolasa, soka bati bi muturretatik heldu eta birak emanez saltoka ari denaren oinen azpitik eta buru gainetik pasatzean datzana. Sokasaltoan zebilen. Sokasaltoan egin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sokasalto (V-gip. ap. Elexp Berg). “La comba. Sokasaltua beste jolasik etzan izeten orduan” Elexp Berg.

    Sinonimoak: iz. Heg.

        [sokarekiko jolasa]: sokadantza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) (juego de la) comba; cuerda de la comba
    fr corde
    en skipping; (UK) skip rope, (US) jump rope
    port corda

    Neska-koskorrek sokasaltoari ekin zioten berriro.  [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sokasalto (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:47 pm on 2018/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    txor-txor 

    adb. Etengabeko hizketan. Txor-txor hizketan ari ziren, isildu gabe. Txor-txor jardun. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txor-txor (V-gip ap. Elexp Berg).

    I (Onomat.).

    1. (Onomat. del canto de un pájaro). “Etxazpixan dabill bidiarrua txor-txor da txor-txor” Elexp Berg. v. 1 txio. Asterrika ta Gorozizako bide ondoetan txor txor ebiltzan zozo-birigarroak. Ag Kr 36s. Txor txor txoria, txoritxo / txilibitaria, goiz yagi (yaiki) / ta goiz etzin, txoriak umeak egin (V-gip, G-goi). A EY IV 375.

    Askotan mendi-txaboletan lo egindakoa naiz ni, baiña txepetxa beti lenengo kantaria txabola-ondoetan: txor, txor, txor, txor! BasoM 101.

    2. (V-ple-m-gip ap. A). “Goiz guztian txirritolea legez, txor-txor iñarduteko, zer daukela zer esan barritsuok? (V-m). ¿[…] toda la mañana habla que habla, como un molinillo?” A. v. 1 txirtxor, marmar. Españan autarkidun andrak ez dirala, / au ori ta bestia, txor-txor, bala-bala. Enb 145. Alabaina, guzien begietan ikusgarri ta zoragarri egin zezakeanaren ordez, Akademi itzalaren babesean txutxumutxuka ta txor-txor ari omen zan zenbait gazteekin. Zait Plat 117.

    txor-txor-txor. Baiakiat txor txor txor iarduteko gogoz agoana-ta. A BeinB 55. Or duaz estartea gora mutil koskor batzuk, txor-txor-txor, guztijak batera barriketan, une bakartxu baten be ixiltzen eztirala, musturrak gorri-gorri otzaren otzaz. Kk Ab I 60.

    3. txor-txor-txor. (Onomat. de agua que brota). Bazoaz mendi-egalen batean zear, eta txor-txor-txor ur-otsa. Zendoia 180.

    4. (Onomat. de actividad continua). Txor-txor nere orduetan entrenatzen nintzan. Albeniz 79.

    II (Sust.).

    Piada, acción de piar. v. txio-txio. Kabi ondoan tellatupeko / Enaratxoren txor txorrak. Otag EE 1882c, 548. Txorien txortxor alaia. MAtx Gazt 13.

    III (Adj.).

    (V-gip ap. Iz ArOñ; G-azp). “Txortxorra, el hablador” Iz ArOñ. “Ixo, txortxorra!” (G-azp).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. charlando, parloteando
    en chatting
    port conversando

    Txor-txor hizketan ari ziren, isildu gabe.  (Hiztegi Batua)

    txor-txor (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:13 pm on 2018/03/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    bipildu 

    ad. bipildu, bipil/bipildu, bipiltzen 1 da/du ad. Lumak, ileak eta kidekoak galdu edo kendu. Ik. lumatu. Gaztea banaiz ere, burua ari zait bipiltzen. 2 du ad. Irud. Frantziaren jabeak zertarako nahi luke eskualde ttipi hau bipildu? (Ik. harrapakatu). 3 (Era burutua izenondo gisa). Oilo bipildua.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    bipildu ad.
        [ileak galdu edo kendu]: Ipar.lumatu, mutildu Bizk.
        [larrutu]: larrutu, lumatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (batez ere Ipar.) desplumar(se), pelar(se), perder las plumas, perder el pelo… (2) du ad. (batez ere Ipar.) (hed.) robar, despojar; castigar
    fr déplumer, épiler, piller, saccager, dépouiller
    en to fall out; [animaliak] to moult, to molt
    port (1) depenar (2) despojar

    Gaztea banaiz ere, burua ari zait bipiltzen. (Hiztegi Batua)

    bipildu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:17 pm on 2018/03/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    atija 

    iz. Naf. Doministikua. Ik. usin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    atija (G-nav, AN-araq-egüés-larr-ulz-erro, Ae; -e AN-olza-larr-ulz-erro, B), etije (AN-araq). Ref.: Bon-Ond 153; A Apend (atije); Iz Ulz (atije), IzG (atije); Satr VocP (atija); Echaide Nav 173; Izeta BHizt2 (atije). La grafía <j> representa el sonido velar [x].

    Estornudo. v. atxija, atrija, hatifa, atxufa.

    Sinonimoak: iz. Naf.

        [doministikua]: usin, urtzintz Ipar., doministiku beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (GN) estornudo
    fr éternuement
    en sneeze
    port espirro

    Atija egin nuenetako batean, Jonek bere musuzapia pasatu zidan.

    atija (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:59 pm on 2018/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    jakintza 

    iz. 1 iz. Helburu jakin bat eta metodo berekia duten ezaguera sailen multzoa; horrelako ezaguera sail bakoitza. Ik. zientzia. Filosofia eta jakintza. Galileo aurreko gizona, jakintza berria sortu baino lehenagokoa. Jakintzaren muga estu zorrotzak zituen maite. Egungo jakintza. Jakintzaren adarrak. Jakintza ezkutuak. Erlijioen Kondaira: horra jakintza bat, sinesgabeek asmatua. 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Jakintza-arloan ari dena. Antze sailetik jakintza sailera. Jakintza motak. Nekez izango da gaur filosofiarik jakintza-oinarri sendorik gabe. Jakintza-lanak. Jakintza-liburuak. Lau gazte haiei jakintza-gai ororen ezagutza sakona eman zien Jainkoak (Ik. jakintzagai). 3 iz. Jakinduria. Euskal Herriaren jakintza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian [mold.]

    jakintza (Lar, Añ, Dv (que cita a He)). Tr. Documentado por primera vez en Pouvreau; hay, por lo demás, muy pocos testimonios septentrionales. Al Sur su uso aumenta durante el s. XX, empleado sobre todo en guipuzcoano; antes lo emplean Mendiburu, Iztueta, Arana y D. Agirre (hay tbn. un ej. en JFlor). En DFrec hay 63 ejs. de jakintza y 3 de yakintza.

    Sabiduría, erudición; cultura. “Science, savoir” Dv.

    (V-gip ap. Etxba Eib; Lar, Añ, H). Ciencia; (menos usado) doctrina.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [zientzia]: zientzia, jakitate Ipar.
        [jakinduria]: jakinduria, jakite, jakintasun Ipar., jakitate Ipar., jakituria Bizk., jakiunde g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. ciencia, saber, erudición (2) iz. sabiduría
    fr iz. science, savoir, connaissance
    en (1) iz. science; erudition, knowledge, learning (2) iz. wisdom
    port (1) iz.  ciência,  saber, erudição (2) iz. sabedoria

    Animaren askatzea da yakintza edo kultura berezi bat sortzea. Ib. 166.   (Orotariko Euskal Hiztegia)

    jakintza (Argazkia: Jakintza Ikastolaren 50. urteurrena)

     
  • Maite 11:43 pm on 2018/03/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    parpaila 

    iz.  1 iz. Ehunezko zatia, apaingarri gisa arropei eransten zaiena. Zetazko parpailak dituen soineko luzea. 2 iz. Zapi, eskuoihal, soineko eta kidekoen ertzetan josten den ehun sarezko zerrenda apaingarria, eskuz edo makinaz eginiko irudi tapituagoak eta ertz ondulatu edo puntadunak dituena. Ik. puntilla. Lihozko maindirez eta damaskoz itxuraturiko zamauak, eta parpaila apain baliotsuak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    parpaila (G-azp; VocZeg, A Apend).

    Cuello blanco, parpallea” VocZeg 286. “Parpailla, fleco, apañadura, adorno de frontales” A Apend. “Izara parpallakin, con puntillas. Parpalla, lepoko puntillak, eskotian errematia (G-azp)” NEtx (comunicación personal). Ez eukan baina parpailarik ez bitxirik. A La Abeja 1890, 57. Orduan ez bait-da ezur-utsik [ipuia], mamiz ederki osatutako ta parpallez apainki ornitutako andere lirain ta txairua baizik. Lek Egan 1957 (5-6), 363.

    Sinonimoak: iz.

        [apaingarri mota]: dentela Ipar., puntilla Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. puntilla; encaje; bordado de malla fina (2) iz. volante (3) iz. Ik. lits
    fr iz. engrêlure, picot, dentelle fine, volant
    en (1) iz. [ehun-mota] lace (2) iz. [apaingarria] flounce, ruffle, frill
    port (1) iz. renda (2) iz. babado

    Testuinguruan:

    Gero, gona lisatu zuen zangoetan behera eta eskumuturretako parpaila gasazkoak harrotu zituen. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    parpaila (Irudia: treboli.es)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel