Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:48 pm on 2018/02/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    elurbizi 

    iz. Elur-jausia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    elurbizi. “Alud” PMuj. En DFrec hay un ej.

    Sinonimoak: iz.

        [elur-jausia]: elur-jausi, elauso Ipar., elurbildu Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. alud, avalancha
    fr iz. avalanche
    en iz. avalanche
    port iz. avalanche, avalancha, alude

    Lurmentzen duenean, teilatu-hegaletik behera elurbizi txikiak gertatzen dira.

    lurbizi (Argazkia: meteopt.com)

     
  • Maite 11:05 pm on 2018/02/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    senadi 

    iz. Badia txiki biribildua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    1 senadi, senai.

    Ensenada. Kausituko duzu senadi handi bat zeiñari baitaritza baia xarra. INav 128. Portu hura da Ferroldik lehenbiziko senadian. Ib. 131. Cabo Blancoko senaiean errekalatu dogu, karnadea egiteko. Berriat Bermeo 390.

    2 senadi.

    “Símbolo, señal, nota, divisa” Lar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Geogr.) ensenada; abra; rada; cala
    fr iz. anse
    en  iz. inlet, cove, creek
    port iz. enseada, angra, cala

    Erraz iristeko moduko senadia -esan zuen, azkenean. [Altxorraren uhartea, Robert L. Stevenson (Anaya, Haritza)]

    senadi (Argazkia: Urko Dorronsoro, FlickrCC)

     
  • Maite 11:34 pm on 2018/02/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    lumera 

    iz. Baleen eta arrainen koipea. Ik. sain. Zurezko ardatzak lumerarekin ahal zen maizena igurtzi. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 lumera (G, AN-egüés-ilzarb, B; Sb-Urq, Lar, Añ (G), H), numera (Sb-Urq). Ref.: Bon-Ond 145; A; Arin AEF 1960, 79.

    Etim. Para su origen, en último término, en lat. luminaria, v. BAP 1953, 558s. y 1961, 332s.

    1. “Grasa de ballena” Lar y Añ. “Grasa o aceite de peces” A. Barrika t’erdi lumera. EE 1884b, 115. Baleak ematen zuen koipe edo “lumera” gabaz argi egiteko ondo zetorren. Etxeg Itzald II 163. Zurezko ardatzak lumerarekiñ / al zan maizena iyurtzi. Tx B II 112. Naiz arrantzale izan ez, / itxas-ondoan geienez, / murgiltsu pike-lumerez. Inzag Y 1933, 419. Lumera edo grasa, gabaz argi emateko, baleagandik atera oi zuten. EgutAr 31-3-1957 (ap. DRA). Saina edo lumera ateratzeko egiten ziren suak. MEIG III 57.

    2. (AN-egüés-ilzarb ap. Bon-Ond 145; A). Ballena. Lumerak eta uretan mogitzen deren gauza guziak (AN-egüés). CantTP 23 (AN-ilzarb lumera; AN-olza bale).

    2 lumera. “Luméra-sulo, se abren estos agujeros en la carbonera de intento cuando convenga para que tiren el fuego hacia allá […]. Lumera-zuluak” Iz ArOñ. v. tbn. s.v. lumenario.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [arrainen koipea]: sain g.e.
        [balea]: Naf. g.e.balea

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (GN) grasa de ballena; grasa de pez (2) iz. (GN) ballena
    fr (1) graisse de baleine (2) baleine
    en (1) blubber (2) whale
    port (1) gordura da baleia (2) baleia

    Baleak ematen zuen koipe edo “lumera” gauez argi egiteko ondo zetorren. (Etxeg Itzald II 163. , OEH)

    lumera (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2018/02/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    adi 

    adb. Adi 1. Zentzumenak erne. Adi gelditu zen ate ondoan. Herri osoa eduki zenuen adi zeure inguruan. Adi-adi eta arretatsu entzun genion. Erne zebilen, adi-adi, begia zorrotz, dena ikusi eta dena ikasi beharrez. || Belarria adi eta erne ipini. || adi egon Erne egon. Jaungoikoa beti dago adi eta begira. Niri adi dago. Umeari adi egon dira. Elkarren adi egon. Doinu horren adi nago. Adi 2 iz. Arreta. adia galdu Arreta galdu. Aho zabalka eta adia galdurik egon da goiz osoan. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adond.
    [erne]: argi, buru-belarri, erne, kontuz, zurt, ernerik Ipar., kasu Ipar., ernai Gip., erneki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. atentamente, con atención (2) iz. atención
    fr (1) adb. attentivement (2) iz. attention
    en adb. attentively; paying attention, with attention
    port (1) adb. atentamente, atenciosamente (2) iz. atenção

    Interneten segurtasunez ibiltzeko, aholkuak jarraitu eta adi ibiltzea komeni da! #InternetSafetyDay #InternetenSegurtasunez

    adi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:08 pm on 2018/02/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    aurrerabide 

    iz. 1 iz. Aurrera egiteko eragingarria. Euren edergarri eta apaingarriekin bekaturako aurrerabidea ematen dutenak. 2 iz. Zerbaiten bilakaeran gertatzen den aurrerapena, besterik aipatzen ez bada, gizadiarena. Sozialismoaren aurrerabidea utopiatik zientziara. Biologiaren aurrerabideak ekarri dituen ondorioak. Hogeita hamar urte hauetan zinemak egin duen aurrerabidea. Aurrerabideak dakartzan aldakuntzak. Aurrerabidean aurreratuak. 3 iz. Aurrera egiteko modua edo aukera. Zerbait aldatu beharra dago, bestela hemen ez dago aurrerabiderik. || aurrerabidea eman Bide eman. Seigarren aginduaren kontra bekatu egiten dute euren berbaldiekin eta apaingarriekin bekaturako aurrerabidea ematen dutenek. Akusatuek salatu dute Auzitegi Nazionalak jarraitzen duela Guardia Zibilak eginiko instrukzio bati aurrerabidea ematen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [aurrerapena]: aurrerakuntza, aurrerapen, abantzamendu Ipar., abantzu Ipar., aitzinamendu Ipar., aitzinapen Ipar., heldura Ipar., aurrerakada Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. aliciente; estímulo (2) iz. avance, progreso, desarrollo; mejora (3) iz. medio u ocasión para avanzar/progresar
    fr (1) iz. progrès, avancement, développement (2) iz. processus
    en (1) iz. advance, progress, development (2) iz. way of advancing/progressing/developing
    port (1) iz. estímulo, aliciente (2) iz. avanço, progresso, desenvolvimento; melhora

    Minbiziaren bide gogor eta malkartsuan, aurrerabideek itxaropenerako bidea zabaltzen digute.

    aurrerabide (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:10 pm on 2018/02/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    handi 

    iz. 1 adj. Ohiko tamaina, neurria, indarra edo garrantzia gainditzen duena. Anton. txiki. Gela handi batean. Hiri handietan. Harri handi batek babestua. Zuhaitz handi batetik zintzilik. Liburuaren zati handi bat. Zatirik handiena. Oso, izugarri handia (Ik. eskerga). Euskaltzaindia bere hiztegi handia prestatzen ari zelarik. Jendetza handia bildu zen. Zuen saria handia izango da zeruetan. Agindu dioten egiteko handia. Urrats handi bat. Nahiz euri handiak izan. Ekaitz handi bat altxatu zen itsasoan. Haize handia egiten zuen. Buruko handia eta jate urria(esr. zah.). 2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Eragozpen gehiago zuenez gero, ohorea ere neurri handiagoan dagokio. Entzute handiko gizona. Besteren gaitzaz zentzatzea zuhurtzia handia da. Erokeria, itsutasun handia. Hau baino bozkario handiagorik ez dut. Kalte handiak gertatu ziren. Oker handia egingo genioke. Bekatu, huts, hoben handia (Ik. larri). Beldur, neke, oinaze handiak igaro. Bero handia egin. Euri asko eta hotz handiak direnean. Gose handia zuten. Egarri handi batez. Pisu handiko zama. Zarata handia atereaz. Arrakasta handia izan zuen. Egoera honekin zerikusi handia duen gauza. Elkarren antz handia dute. Erantzukizun handiko eginkizuna. Hortaz, eskoletan lan handia dute, beren eginbidea betetzen badute. Alde handia dago bion artean. Neurri handi batean, haiena da merezimendua. || Alfer, lotsagabe handia. Haren adiskide handi batek, Portugalgo erregeak. || Esr. zah.: Intxaurrak baino hotsak handiago. Gaitz txikiak nau ikaratzen eta handiak nau biguntzen. 3 adj. (Bestelako testuinguruetan). Berri handia da hori. Egun handia gaurkoa euskaltzaleentzat. Afari handia prestatu zuen guztientzat. Ez da gauza handirik gertatu, zu kanpoan zinen bitartean. Lan handia eta bikaina egin du. Adin handiko gizona. Bihotz handiko gizona. Hirurehun pezeta handi kostatu zait. Jainko handia! 4 adj. Bere prestutasunagatik-edo, gizartean maila gora duena edo iritsi duena. Alexandro Handia. Balmes espainol handiak zioenez. Antzinateko gizon handiak. Idazle handia. Printze eta jaun handiak. || Esr. zah.: Handiak handiro. Behekoak goikoa ezkon leidi eta txikiak handia bentzu leidi asmoz eta jakitez. Handiek nahikara, txikiek ahalara. Emaztea har dezana handitarik, ez date etxean grina gabetarik. 5 adj. Dagokion heldutasuna iritsi duena. Mutil handia egin zaizu seme zaharrena. Gizon handia (Ik. nagusi). Handia egiten zarenean. 6 adj. (Izena ezabaturik). Nabarmengarria, harrigarria. (Batez ere harridurazko esaldietan erabiltzen da). Handia da, gero, niri gertatu zaidana! Handiagoak ikusi beharko dituzu oraindik, gaixo horrek! Handiak esan zizkion: berealdikoak esan zizkion. 7 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Itsutasunaren handia! handi-handika adb. Xehetasunetan sartu gabe. Ik. handizka 2; gaingiroki. handi-mandi iz./adj. Pei. Handikia, jauntxoa. Israeldarrek sinetsi zuten apaiz harroek eta gainerako handi-mandi gezurtiek ziotena. handitan adb. Helduaroan. Ik. nagusitan. Mutil koskorra nintzen eta handitan bidaiaria izango nintzela erabakia neukan. handi-txiki 1 adj. pl. Handiak eta txikiak. Handi-txiki guztiek deiadar egiten zuten: Hosanna Daviden semea! Beren lan handi-txiki guztiak kontuz egiten. 2 iz. Neurria, tamaina. Handi-txikian gizon arrunta, gorputzez ez zen argala. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:izond.

        [larria]: larri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. grande, de gran tamaño (2) izond. gran, bueno, -a (3) izond. mayor, maduro, -a (4) izond. increíble, extraordinario, -a (5) iz. [musean] grande
    fr (1) izond. [neurriz] grand, -e ; corpulent, -e (2) izond. [oso trebe] grand, -e, bon, bonne (3) izond. [adinez] grand, -e, majeur, -e (4) izond. [harrigarri] incroyable, extraordinaire (5) iz. [musean] (la) grande [terme de jeu de cartes appelé mus]
    en (1) izond. big, large (2) izond. great (3) izond. big boy/girl, grown-up (4) izond. incredible, unbelievable
    port (1) izond. grande (2) izond. grande (3) izond. maior, maduro, -a (4) izond. incrível, extraordinário, -a

    Handiak zarete! Zorionak @HandiaFilm !

    handi (Irudia: Handia Film)

     
  • Maite 8:15 pm on 2018/02/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaskail 

    adj. 1 adj. Ahula, erkina. Behi kaskail bakar batzuk bakarrik ditu. 2 adj. Bipila, soila. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaskail (L, B, BN ap. A; Dv, H), kaskal (A Apend), kaskeila (L-ain ap. A), kaskil (V-m ap. A), kaixkail, kaxkeil.

    1. Enclenque, mal formado; débil, debilitado; deformado. “Mal conformé, se dit des hommes et des objets longs, par exemple d’une grande branche d’arbre, d’un homme mal bâti” Dv. “Haritz zahar, kaskailla, vieux chêne raboteux, rabougri” H. “Persona desmalazada”, “kaskeila, enclenque”, “kaskil, caduco” A. “Desfigurado” A Apend. v. 1 kaskar (2). Gure agure kaskalari ere, besoak sortu zaizko dornuari eta kardari eragiteko. Apaol 118s. Zangoak herrest, bizkarra hertsi, […] hor ditugu zazpi behi kaixkailak! SoEg Herr 12-12-1957, 1. Behi kaxkeil bakhar batzu. Herr 7-3-1963, 2. kaxkal (R-vid). “Pan mal fermentado. Ogia kaxkal digu” A.

    2. kaskal (V, G), kaxkal. Ref.: A; Iz ArOñ. “Simple, fatuo, lelo” A. Biotza bezin kaxkarra ta kaxkala dute burua ere. A EEs 1916, 305. Optimista kaxkalari baiño samurrago [parkatzen diot]. Vill Jaink 178.

    3. + kaskalo (G-nav). “Pelado, raso. Ilia moztu ta kaskalo utzi, cortar el pelo al raso” Ond Bac. Ez balitu hazten […] hanitz zuhamu mota […] arras kaskaila litake [tokia], bere lilien gatik. JE Bur 85. Itzarraitz mendi aipatuaren mazelako peña kaskailari. JE Ber 52.

    4. + kaxkail. Basto, vulgar. Arraioz jositako ume baldar, kaskall ori. Alz Burr 35. Lezaetan dago kaxkail-erria. “La gente menuda” (tal vez ‘gente raquítica, canija’ en lugar de ‘gente vulgar, ruín’). Or Eus 63.

    5. kaskal (V-gip ap. Elexp Berg), kaskil (V-gip ap. Elexp Berg), kaskelu. Frívolo, casquivano; alocado. “Necio, de poco seso, irresponsable. Kaskal bat izan da beti eta oin be ala jarraitzen dau izaten” Elexp Berg. “Gaitzik-bakua zuan baiña kaskill samarra” Ib. Lotsagabiak esango dute: / lotsatiak bai leluak. / Au diotenak izan litezke / kaskarin ta kaskeluak. And Auspoa 52-53, 193. Zaldun kaskill zorua arterañok zan senarra, orduantxe konturatu zan emazte ona zer ederra zan. Etxba Ibilt 466. Andra kaskillak aren desiua aukeratzeko. Ib. 463.

    6. kaskil. Pusilánime. “Débil, inconstante. Gizon kaskilla urten desku aretxek, medrado hombre nos salió aquél” Etxba Eib.

    7.Pendenciero, lioso” Asp Leiz.

    8. kaxkal. Torpe, desmañado. Ni kaxkal samar banintzan ere / zuk lagundutzen zenduan. Uzt Sas 137.

    Sinonimoak: izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [kankailua]: kankailu, kankail Ipar.
        [bipila]: adoretsu, ausarditsu, ausart, ausarti, errutsu, gori, gupidagabe, indardun, kartsu, kemendun, kementsu, saiatu, bipil Ipar., fetxo Ipar., kalipudun Ipar., kaliputsu Ipar., kuraios Ipar., suhar Ipar., azarri Bizk., pijo Gip., mutiri Ipar./Naf., bihoztoi Zub., animotsu g.e., dulabre g.e., ekin g.e., kopetadun g.e., alai zah., bulartsu zah., hardit zah., animoso Heg. beh., baliente Heg. beh., bihoztun Heg. beh., balent Ipar. zah., baleroso Heg. zah., bulardetsu Gip. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (Ipar.) grandullón, -ona; desmañado, torpe (2) izond. (Ipar.) pelado, -a, raso, -a, desnudo, -a, escarpado, -a (3) izond. (Ipar.) enclenque, débil; deformado, -a
    fr (1) fam dégingandé(e), trop grand.;  gourde, empoté adj (2) nu (3) malingre
    en (1) overgrown, oversized; clumsy, awkward (2) bare, denuded (3) sickly, weak
    port (1) adj grandalhão(ona);  adj lerdo(a) (2) pelado(a), nu(nua) (3) enclenque, adoentado(a)

    Gizon kaskail bat baino ez zela esaten zioten.

    kaskail (Argazkia: alexanderweinberg.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel