Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:34 pm on 2018/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    apotxarkeria 

    iz. Jukutria, jokaldi makurra.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    apotxarkeria. “(Lc, BNc), jugarreta” A. v. apokeria. Gaizo kaskoin tamela, zer duk aphotxarkeria hori? GAlm 1937, 100.

    Sinonimoak: iz.

    [apotxarkeria] : txandrio, gaiztakeria, azpikeria, azpijoko, jukutria, moztare (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (ikus apokeria) jugarreta, mala partida
    fr mauvais tour, piège, trahison
    en betrayal; (dirty) trick, ruse; deceit, deception
    port jogada, trapaça

    Apotxarkeria jasan ezinak egin zizkion.

    apotxarkeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:13 pm on 2018/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    lorrindu 

    ad. lorrindu, lorrin/lorrindu, lorrintzen 1 da/du ad. Bizk. Hondatu. Etxea eta ondasunak lorrintzen. 2 da ad. Bizk. Iraulkatu. Basatzan lorrindu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lorrindu (Vc ap. A), lordindu.

    1. “Malograr, echar a perder alguna cosa, revolver” A. “Gu Bilborako egotea asko da eguraldia lorrinduteko, […] para que el tiempo se revuelva” Ib. (s.v. lorrin). Tr. Documentado en textos meridionales del s. XX, en su mayoría posteriores a 1950. La forma lordindu sólo se encuentra en San Martín. Itzok garairik egokiena lorrinduko bailukete. Zait Sof 45. Karlista berriok bestaldean dakusguz […] erdalkeriz, odol-zalekeriz, kutsatuta, lorrinduta. Alt LB 109. Industri-olaen keiak, ekandu ta zeru-aldeak lorrindu legiezela. Erkiag Arran 17. Adu txarra […] ebilkion […] bere barne-baratzeko landaratxo pipil-barriak lorrinduten? Ib. 95. Adabau ta orraztu apur bat zure itzak, zure etorkizuna lorrindu ta muskildu eztagizun. Larrak EG 1958, 267. Euskaldunok, geure aulkeriz, urtetik urtera euskeria era guztietan makalduaz eta lordinduaz goiaz. SM Zirik 30. Erreminta ta ganerakoak, ganorarik ezagaitik bertan beera lorrindu bage. Erkiag BatB 73. Ostikopean zapaldu ta urteierea lorrindu bere, lurrezko ataka auskorra itsutu ta lauzkituaz. Ib. 36. Tasun eder ori keri itsusi bilakaturik zegoen: ele-eder […] ta erri-arazoak lorrindurik zeuden. Zait Plat 36. Arnas artzen zuten atsa bera ke-kio urrinez lorrindurik zegoen […] ondaturik. Ib. 26. Bere gogoa lorrindu bage iraunerazi duenen bat. Ib. 125. [Zezenak] bere saiets zuriz iakintu guriak lorrinduz. Ibiñ Virgil 49. Joko-edanetan etxea ta ondasunak lorrintzen. Alzola Atalak 58.

    (Part. en función de adj.). Izango zana gero… Txadon-Aingerua / garbituko ebana gogo lorrindua. Enb 210. Emazterik artu ez dauan gizaseme gazte lorrindua. Erkiag BatB 203. Neguko gau illunbezuetan eskatu bagako ura eskeintzen eutsen oparo zeruak, itoin-irristada ta itusur-tantakaden itxura lorrinduan. Ib. 35.

    2. “(Vc), revolcarse” A. Biotzeko utsuneak bete nai badoguz, gogoko mingostasunak gozatu […] ezkaitezan beeko basatzetan lorrindu. A Ezale 1898, 406b.

    3. Hacer de mala manera, hacer de cualquier modo; chapurrear. Erdi lo abar bat egin ogean bueltaka, etxeko goixeko zeregiñak lorrindu, ta ni beruntz eta bestia goruntz. Gerrika 228. Onek be, gaztelera lorrintzen eban. Ib. 223.

    Sinonimoak: ad. Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [iraulkatu]: irabiatu, iraulkatu, ihalozkatu Ipar., ihauskatu Ipar., itzaloskatu g.e., itzulerauzkatu Zub. g.e.
        [alferrik galdu]: alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. (B) revolcarse, enfangarse (2) du ad. (B) revolver, mezclar (3) du ad. (B) echar a perder, estropear
    fr (1) da ad. (B) se couvrir de boue (2) du ad. (B) mélanger (3) du ad. (B) abîmer
    en (1) da ad. (B) roll around, roll about (2) du ad. (B) mix (3) du ad. (B) ruin, destroy
    port (1) da ad. (B) enlamear-se (2) du ad. (B) mexer (3) du ad. (B) estragar

    Basatzan lorrindu da.

    lorrindu (fotosvirales.com)

     
  • Maite 11:03 pm on 2018/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    kriskitin 

    iz. 1 iz. pl. Sokatxo batez lotzen diren zurezko bi atalez osaturiko tresna, bi atalok ahurrean elkarren kontra joaraziz hotsa ateratzeko erabiltzen dena. Kriskitinak jo. Kriskitin hotsa. 2 iz. Hatz lodia eta erdikoa elkarren kontra joaraziz ateratzen den hotsa, kriskitin hotsaren antzekoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kriskitin (V-arr ap. A), krixkitin, krisketin.

    1.Castañeta, ruido que se hace con los dedos al bailar la jota” A. Beatzekin kriskitin. Or Eus 375. Iñork soñua jo ezkero, kriskitiñak eta ankak arin erabiltzen oituak. TAg Uzt 158. Egun-txintaz gero plazan / oñariñ eta krixkitin. EA OlBe 19. Kriskitin. Echag 118 (nombre de una pieza musical). (Usado como sonsonete). Pestetan, baita lagun, / krasketun, / krisketin, / opil eta xitoki! Ox 107. Koko Miko Mikotin, / kraxkiñolak kriskitin. NEtx LBB 317.

    2. Castañuela. “Castagnette, kriskitin” T-L. Bikainki lantzen zitun artaldea zuzentzeko kriskitiñak eta lepo-ustaiak. ‘Cliquettes’. Or Mi 44. Dantzari galtzadunek bertzalde kriskitinak beren ahur-barnetan joz. JE Ber 94.

    Sinonimoak: iz.pl.

        [krisketak]: krisket Ipar. pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [hatzez egina] castañeta, chasquido (2) iz. (Mus.) (batez ere pl.) castañuelas, castañetas
    fr (1) iz. [hatzez egina] claquement de doigts (2) iz. (batez ere pl.) castagnettes
    en (1) iz. [hatzez egina] click (2) iz. (batez ere pl.) castanets
    port (1) iz. [hatzez egina] castanheta, estalo  (2) iz. (Mus.) (batez ere pl.) castanholas

    Hatzak airean kriskitin eginez, bentariari deitu zion. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kriskitin (Irudia: wikihow.com)

     
  • Maite 10:43 pm on 2018/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    korromorrotu 

    ad. Aurreko izenak adierazten duena arinki gertatu. Adibidez: lo-korromorrotu (loak arinki hartu) || ilun-korromorotu (pixka bat ilundu)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    korromorrotu. (En el compuesto lo-korromorrotu). “Amodorrarse: (c.) loak, lozorroak artu, lo-korromorrotu” Añ. (En el compuesto ilun-korromorrotu). “Ilun-korromorotu (V-oroz), oscurecerse ligeramente” A EY III 319.

    Sinonimoak:

    [lo-korromorrotu]: logaletu
    [ilun-korromorrotu]: ilunabartu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (en el compuesto lo-korromorrotu) amodorrarse (2) (en el compuesto ilun-korromorrotu) oscurecerse ligeramente
    fr (1) (en el compuesto lo-korromorrotu) s’assoupir (2) (en el compuesto ilun-korromorrotu) légèrement assombrir
    en 
    (1) (en el compuesto lo-korromorrotu) to get sleepy, get drowsy (2) (en el compuesto ilun-korromorrotu) lightly darken
    port 
    (1) (en el compuesto lo-korromorrotu) amodorrar-se, modorrar-se (2) (en el compuesto ilun-korromorrotu) escurecer levemente

    Sano korromorrotuta dago agure hori. (Arratia.net)

    korromorrotu (Argazkia: farodevigo.es)

     

     
  • Maite 11:21 pm on 2018/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    zizt 

    onomat. Ziztaren edo higitze lasterraren onomatopeia. Zizt sartzen da sasiaren azpian. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    zizt (AN, BN, S, R-uzt ap. A), zist, sist (L, BN, S ap. Lh; H, A Apend).

    1. (Onomat. de punzada, pinchazo, picadura). “Coup de pointe aiguë, entrant sans éffort en un corps. Sartu zion nabala […] sist” H. “Onomat. de una incisión, punzada, sajadura. Itze bat sartu zait zizt, un clavo se me ha metido, zizt” A. “Onomat. marquant la piqûre, la morsure subite, la coupure” Lh. Hasten dire goizetik / gure sorginak, / debruz eginak, / sist handik, sast hemendik. / Zer listafinak, / laphar, ausinak! Zby RIEV 1909, 106. Eta sist, mokoarekin, / eta zart, aztaparrekin. Ox 106. Pot bat edo bi / sist edozoini, / asea nun ni. Ib. 118 (en boca de una mosca). Asi ziran [egaztijak] mokoka-mokoka askakuari, sist, atzekatxu lenengotan; sast, urrengotan ez ain kezkatsu. Otx 155.

    “Egiara fuera ta gezurra zist, egiara kanpo ta gezurra barne (Sal), la verdad fuera, la mentira dentro” A (s.v. hegiara).

    2. (Onomat. de acción rápida y repentina). “Exprimant un mouvement rapide, instantané. Ioan zen, ethorri zen, agertu zen, estali zen […] sist” H (s.v. xixt). Asmo berriko bide bat ikusi omen zuen, kaletik mendirakoa. Zearka ibili gabe zuzen-zuzen joaten omen dira betik gora, zzzzzzzzist! “Aitaren” egin-orduko. A Ardi 39. Goitik beera ta beetik gora dabilen burnizko soka lodiari lotuta zzzzzist! Ib. 39. Besua altxatü zian bonteko izerdiaren txukatzeko, eta zist! khüia ezkapi zeion dürdüllaxka (en roulant). D. Béhéty GH 1927, 434. Lehenbiziko berhorat heltzean, nahi bazuen eta ez, sist sartzen da sasiaren azpian. Barb Leg 141. Lagunetarik batto sist sartzen zaio aldera. Ib. 144.

    Sinonimoak:
    [zizt] : sast (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es onom. onomatopeya del pinchazo; onomatopeya del movimiento rápido
    fr onomatopée de la piqûre; onomatopée de mouvement rapide
    en onomatopoeia of the prick; onomatopoeia of rapid movement
    port onomatopéia do pinto; onomatopeia de movimento rápido

    Zizt sartzen da sasiaren azpian. (Hiztegi Batua)

    zizt (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:43 pm on 2018/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    zoperna 

    iz. Ipar. Uholdea; uholdeak eragiten dituen ekaitza. Bekatu lotsagarrienek, zoperna batek bezala, estalia daukate lur guztia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zoperna (-ph- BN-ad ap. A; Dv, H), zoberna (H), zoberra (H), zuperna (L, B ap. A; Lar, Lh), zuperra (H), soberna (BN ap. A; SP, H), soperna (SP, Lh), superna (-ph- H). Etim. De lat. (aqua) superna.

    Inundación, riada (tbn. sentido fig.); temporal que causa inundaciones. “Débordement d’eau” SP. “Borrasca, […] zuperna” Lar. “Temporal”, “torrente” A. “Zuperna, [..] pluie torrentielle” Lh. vEys (de quien pasa a Lhande), sin duda por errata, da soberra y soperra, citando a SP como fuente, aunque en éste sólo se lee soberna y soperna.

    Eta soberná ethorririk, flubioak erezarri ukhan drauka etxe hari. “Une ravine d’eaux”. Lç Lc 6, 48. Ozpinaren eta zupernaren periletik begira. Harb 361. Xori baten hegal kolpeak, arribera baten goaiak edo superna biolentak abisatzen zaituztela, behiñtzat zure bizia are lausterrago dohala. He Gudu 140. Zeruko ur guziek gaindi egin zuten, eta hedatu ziren, soperna batzuen pare, lurraren gainean. Lg I 30. Bekhatu lotsagarrienek, zopherna batek bezala, estalia daukatela lur guzia. Dh 96. O zer madarizionezko zopherna isurtzen duen Jainko guziz botheretsuaren hitz horrek arima dohakabe hartarat! Ib. 152. Eta erori izan da uria, eta ethorri izan dira zophernak. HeH Mt 7, 25 (Lç ur sobernák; He, Ur ibaiak, TB erauntsiko errekak, Dv uharrak, Leon urak, IBk, IBe uholdeak). Europan ez da amesten ere nolakoak diren uholde horiek. Zoperna edo kalrna batzu dira izigarriak. Prop 1880b, 378. Sopernak? au baa!… Gu, lau astronomo gira…. eta badakigu bi ilabetez ez duela euri xortik eginen. GH 1971, 312.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [uholdea]: uholde, uraldi, pesia Ipar., uralde Ipar., ufal Bizk., uriola Bizk., dilubio zah., tulubio Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) lluvia torrencial, inundación
    fr iz. inondation, crue
    en iz. flood
    port iz. inundação, alagamento

    Osaba artzainari entzuna diot erraten:“ Hemen luzatzen baldin badu denbora iluna eta zerua goibel, kasu nonbait ekaitz edo zoperna beldurgarri bat gertatuko da.”  (Herria, 2005-09-22)

    zoperna (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:39 pm on 2018/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    kroketa 

    iz. Haragi, arrain eta kidekoen zati xehez eta bexamelez egiten den orearen pusketatxoa, arrautza eta ogi birrindutan pasatu eta frijitzen dena. Oilasko kroketak. Bakailao kroketak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kroketa (T-L), kokreta. Croqueta. Oilasko kroketak. ECocin 16. Makallau kroketak. Ib. 17. Lur sagar kroketak. Ib. 56. Patatazko kokretak. Cocinan 34. Kroketak egin da prejitutakoan. BBarand 155.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. croqueta
    fr iz. croquette
    en iz. croquette
    port iz. croquete, bolinho

    -Aurrena hirurontzat zerbait pikatzeko eskatu dugu: urdaiazpikoa, kroketa batzuk eta entsalada bat. [Euliak ez dira argazkietan azaltzen, Joxemari Iturralde (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kroketa (Argazkia: Miren Ibarluzea)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel