Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:50 pm on 2018/01/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    abiatu 

    ad. abiatu, abia, abiatzen 1 da ad. Abian jarri, bidea hartu. Nora helduko den jakin gabe abiatu da. Noiz abiatuko gara? Gerrara abiatu zen. Txakurra erbiaren atzetik abiatu da. Ihesi abiatu ziren. Abiatzen bazara hemendik Madrila, pasatu beharko duzu Burgos eta Avila. 2 du ad. Berak abiatu zuen aldizkaria. Kultura aste bat abiatu dute. Jendarmeek ikerketak abiatuak dituzte. 3 da ad. Hasi. Erroma eta Kartagoren arteko haserreak abiatu zirenean. Gaizki abiatu ziren gauzak donostiarrentzat. Saltzekorik ere ez dutenean, abiatzen dira eskean. Abiatzen dira gaizki esaka. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

        [abian jarri]: abian jarri, abiarazi, martxan jarri, partitu Ipar., erdutu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. ponerse en marcha, echar a andar; dirigirse, partir, salir, marcharse (2) da ad. comenzar, empezar (3) du ad. (Ipar.) poner en marcha; iniciar; impulsar
    fr (1) da ad. se mettre en route ou en mouvement, partir, démarrer (2) da ad. commencer, initier
    en (1) da ad. to leave; to depart (2) da ad. to start, to begin
    port (1) da ad. começar; partir, sair

    Abiatu gara! Urte berri on!

    abiatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:06 pm on 2017/12/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    akabo 

    interj. Zerbait bukatutzat edo ahitutzat jo daitekeela adierazteko hitza. Ik. agur 2. Akabo orduan ahaide, adiskide, ohore, aberastasunak. Akabo horien ogibidea trena etorri zenean. Zuloan sartu eta, akabo, ez omen zen gehiago sekula atera. akabo izan da ad. Bukatu. Han akabo izango dira bizi honetako gaitz guztiak. Akabo garela, gureak egin duela. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    akabo (V-gip ap. Elexp Berg; SP, VocBN, Dv (-kh-)). Etim. Parece que se trata, en último término, de rom. acabó, 3.a sing. del indefinido.

    (Interj. equivalente a ‘se ha terminado’). “C’est fait” SP. “Tout est fini” VocBN. “Akhabo! (interj.) c’est fini! c’en est fait” Dv. “Que no tiene remedio. Acabóse. Andereñuak pe erderaz eitten badabe, akabo ba euskeria” Elexp Berg. “Baserriko mutillak mutilzar gelditzen badie, akabo baserrixa” Ib. “Txokolatia, ekarri orduko jaten bozue, akabo ba” Ib. Cf. VocNav: “Acabo. (Con acento en la primera letra). Voz equivalente a la de ¡órdago! en el juego del mus. (Roncal)”. v. fini. Tr. Documentado en todos los dialectos. En DFrec hay 4 ejs.

    Heriotzean akhabo denbora, orduan hasten da behinere finik izanen ez duen eternitatea. Brtc 115. Hiltzean akhabo enetzat mundua. Ib. 114. Akhabo orduan ahaide, adiskide, ohore, aberastasunak, mundua. CerBid 3. Haren filosofia oro, baita hill eta akabo. Gy 61. Desira kunplit eta haientzat akabo. Etch 686. Izotza jinez geroz / Loriak akabo. Bordel 106. Yoaiten da etxerat, kantaz bitoria; / Bi egunen buruko akhabo hirria. Hb Esk 171. Bainan Yainkorik ezdela dioenak, erran nahi behar du: hil eta oro akhabo! Hb Egia 4. Hiltzean gizonak erran behar luke: akhabo bethikotz! Ib. 25. Biziyo txarrik ez du deus ere / biar dan baño geiago, / alperra eta apaindu naia, / jolas batian akabo. Xe 267. Maiatzeko belarrak / jatian kuidaro, / itxuba lurrera ta / gitarra akabo. Noe 62. Hemen, lur behere huntan sofritu eta penatu ondoan, akabo guziak. Lap 51 (V 27). Urrats bat behar baino aintzinago edo gibelerat egiten duena, galdua da! Akabo haren ohorea! HU Zez 22. Burhaso’ta nausien / indarrak akhabo. Zby RIEV 1909, 107. Esan zazu ba beiñ, eta akabo. Urruz Zer 60. Orra bertso berriyak / onekin akabo. JanEd I 59. Nekatu gabe jan biar badu / diru gabeko gizonak, / laxter akabo konfiantza ta / aren amigotasunak. Tx B II 151. Ordain bat eman diote, eta akabo pekada, ahate, oilo, oilaskoak! Barb Sup 3. Lehen hunkitzaliak, akhabo bizia. GH 1929, 74. Eta gero, ez bat ez biga, nihoren dudatzeko denborarik ere gabe haspena bat jauzi eta hogoi minutaz akabo! Zerb Azk 80. Zeñek egin zuri, gure eder orri?… Akabo, akabo… Pupua?… Nun? Ementxe?… NEtx Antz 116. Baina ezin publika eraz dezakela borobilki erraiten deraut.. bertzela “akabo aldizkaria”. Mde Pr 196. Bestela, iñoiz jakingo balu, akabo adorazio ori, eta jakiña, ortik bizi direnak eztute nai akaba dedin. Vill Jaink 130. Eta batek buru bat kendu, eta beste batek beste bat edo bi, eta akabo gure baratxuriak. Salav 51s. Akabo nere ardau ona. SM Zirik 70. Akabo Poliren bildurrak! Anab Poli 138. Mundu orretan baldin badabilz / akabo bertsolariyak. Uzt Noiz 90. Errexilekilako denborak izan zauzkigu laburrak, / akabo haren pertsuak eta haren behako samurrak! Xa Odol 144 (v. tbn. EzinB 54). Semiaren asarriek! Akabo ba! Gerrika 154. v. tbn. JMB Mund I 47. And AUzta 148. JAzpiroz 46. BBarand 42. Larre ArtzainE 243.

    Cf. infra HASI ETA AKABO. Erromakoekin hasi eta Hondarribian akabo, ametsezkoak baitira gainerakoak. MEIG V 79.

    Sinonimoak: interj.

        [agur]: adio, agur, fini Ipar. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interj. se acabó, se terminó
    fr interj. un point c’est tout
    en interj. it’s all over, that’s it
    port interj. acabou, terminou

    Akabo 2017. urtea!

    akabo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:39 pm on 2017/12/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    atzerakada 

    iz. Atzera egitea. Anton. aurrerakada. Indarra nagusi dabilenetik atzerakada handia egin du munduak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Heg. beh.

        [atzerapena]: atzerapen (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. retroceso
    fr iz. recul, régression, marche arrière
    en iz. setback; reversal
    port iz. retrocesso

    Agintari batzuen hitzek atzerakada nabarmena erakusten digute.

    atzerakada (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:10 pm on 2017/12/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    albatros 

    iz.  Ozeano Bareko hegazti handi luma-zuria (Fam. Diomedeidae). (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Albatros Procellariiformes ordenako diomedeidae familiako hegaztiak dira, Ozeano Australean eta iparraldeko Ozeano Barean bizi direnak[2]

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) albatros
    fr albatros
    en albatross
    port (ave marina) albatroz

    Munduko hegazti zaharrena (67) da “Wisdom”, albatros eme hau. Aurten ere itzuli da Hawaiiko bere habiara; eta arrautza ere errun du. Aupa Wisdom! [Asier Sarasua, @asarasua (Twitter, 2017-12-29)]

    albatros (Argazkia: usfwspacific.tumblr.com)

     
  • Maite 11:24 pm on 2017/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    inozente 

    iz. 1 adj./iz. Herr. Errugabea. Errege inozente hark ordaindu behar izan zuen hutsegitea. Inozentearen hiltzaile dena da zinez dohakabea. 2 adj./iz. Herr. Tolesgabea. Pertsona inozenteak engainatzen. inozente egun, inozente-egun Abenduaren 28a, Herodesek Belem herrian bi urtez behetiko haur guztiak hilarazteko eman zuen agindua gogorarazten duena, Espainian eta Hego Amerikan txantxak egiteko eguna izaten dena. Inozente eguna da bere zerua, ziria sartzeko delako jaioa. (Hiztegi Batua)

    INOZENTE ERAGIN (iñu- V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Hacer una inocentada. “Antoniri iñuzente erain dotsat, ahuntzak umiak eittuala esanaz” Elexp Berg. Pentsau eben Iñuzente egunian iñuzente eraittia neskamiorri. Etxba Ibilt 470. Iñuzente eraittia izaten zan, goiz artan oian arrapatzen zanari irizillakin bizkarra berotzia. Ib. 470.

    Sinonimoak: iz.

    [errugabe] : errugabe
    [tolesgabe] : tolesgabe, laño, sinple

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cime, sommet (2) terrasse
    fr (1) cime, sommet (2) terrasse
    en (1) summit, peak (2) flat roof; balcony
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Antoniri iñuzente erain dotsat, ahuntzak umiak eittuala esanaz. [Elexp Berg., Orotariko Euskal Hiztegia]

    inozente (Argazkia: mesadeactualidad.com)

     
  • Maite 11:29 pm on 2017/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    argi-ilun 

    iz.  1 pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-itzal. Gai horren argi-ilunak. 2 Argiantza. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Argi-iluna (italieraz: Chiaroscuro) argia eta ilunaren arteko kontrastea areagotzen duen margolaritza teknika da. Normalki kontraste hauek konposizio osoari eragiten diote. Teknikaz gain artista eta artearen historialariek hitza erabiltzen dute hiru-dimentsiotako objetuen bolumena itzalen bidez markatzeko erabiltzen den teknika izendatzeko. Zineman eta argazkigintzan ere izen bera hartzen du fenomenoak.

    Hasiera batean margolari flamenkoek eta italiarrek erabili zuten, Cinquecento deritzon garaian. Bere momenturik gorena Barrokoarekin etorri zen, batez ere Caravaggiorekin. Estiloaren garapenetik tenebrismoa etorri zen.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ARGI-ILUN. a) (Pl.). Luces y sombras. “Clair-obscur, argi-ilhun” T-L. Ikhusten du presentean, / bien diferenzia, / argi illhunen artean, / ea zeiñ den handia. Arg DevB 35. Onela, etzera Zu bakarrik Zure epai izkutuan, ortzantza egin aurretik argi illunak bereizten dituzuna. “Lucem et tenebras”. Or Aitork 396.

    Gazteño gaixoak! Argi-illunean ageri zaiek pilpilka gorbelak zikindutako bulartea. ‘Dans l’obscurité diaphane’. Or Mi 64. Baña bestaldetik zetorkion argi-illunera, etzan zearo itzali gizaundiaren irudia, arik-eta ibilbidea okertu zuan arte. TAg Uzt 190. Ez da, hitz batean, argi-ilunik, eta argi-ilunean dago maiz gizatasun mardula. MEIG II 56.

    b) Linterna. Eskopeta artuaz joan zan sukaldera, nun zegoan argi illun bat, katillu baten olioaz jartzen zuana egunero andra Josepak, Anjel eritu zan ezkero. Apaol 71. Makill bat esku batian ta argi illun (linterna) bat bestian. M.A. Iñarra EE 1893a, 13.

    “Bide kurtzetan sarri egunsentian ta ilunkeran orio-usaina lakoa, atsa, egoten da; […] Amezketan argi-ilunen usaia esaten zitzaion oni” A EY I 257s.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Pint.) claroscuro
    fr (Pint.) [contraste de luz y sombra] clair-obscur
    en (Pint.) [contraste de luz y sombra] (Italian) chiaroscuro
    port (Arte) claro-escuro

    Caravaggiok gailurrera eraman zuen argi-ilunaren teknika, eszenaren itzalak ilunduz eta hainbat objektu argi fokuen bidez garrantzitsu bihurtuz.

    argi-ilun (Irudia: Wikimedia Commons, Jabetza Publikoan)

     
  • Maite 10:47 pm on 2017/12/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    largoro 

    adb. Kopuru handian; ugaritasunez.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    larguro. v. largoro.

    largoro, larguro (V-ger-ple-arr-oroz-m ap. A; Mic). En abundancia. “Abasto” Mic. Zatozenean itz egingo dugu lasai ta larguro […]. (Nere amak maiz erabili oi zuen itz latin-irudiko au). (A, carta a Bähr, 30-7-1925). ABibl. Mutillak larguro bota deutso azukerea. Berriat Bermeo 388.

    Sinonimoak: iz.
    [barra-barra]: ugari, ugariki, erruz, jori, oparo, barra-barra, mara-mara, ibaiaz, ibaika (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (5000, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. abundantemente; en abundancia
    fr loc adv abondamment adv, en abondance 
    en amply, abundantly, plentifully
    port em abundância

    Mutilak largoro bota dio azukrea: el mozo le ha echado mucho azúcar (5000 hiztegia)

    largoro (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel