Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:34 pm on 2017/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskueran 

    adb. Eskumenean. Zapata bat ere mahaitxoan, ohetik eskueran. Eskueran eduki. Eskueran izan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ESKUERAN (V-ger ap. A EY III 242; G-azp). Al alcance de la mano. v. ESKURA (b). Galtzailleak atxaki edo akiakulaak eskueran euki daroaz. A Txirrist 115. Ai nok eukean eskueran gramofonu uts bat. A LEItz 129. Eskueran eukan aizto zorrotz bat artu (V-m). A EY II 284. Zapata bat ere maitxoan, oetik eskueran. Anab Aprika 49. Nere eskueran onbearrak alako zoriona jarri zidala-ta. Berron Kijote 184.

    Sinonimoak: iz.

        [eskumena]: eskumen, harmen g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, “eskuera”)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es [eskuera] (batez ere lekuzko kasu-atzizkiez; sarritan eduki, izan aditzekin) a mano, al alcance de la mano, al alcance (de)
    fr à portée de, à la portée de la main
    en within (easy) reach, (close) at hand, to hand
    port ao alcance da mão

    Gaur egun, pantaila eskueran dugunez, ordenagailuan idatzi eta pantaila baliatzen dut. [“Euskara arkaikoa aztertzeak hizkuntzari buruzko interes intelektuala asetzeko balio du”, Ricardo Gómez (Argia.eus, Miel Anjel Elustondo)]

    eskueran (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

    Save

    Save

     
  • Maite 11:38 pm on 2017/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    esku(-)zarta 

    iz.  Txaloa. Esku-zarta eta oihuak. Esku-zarta egin. Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. Esku-zartak egin dizkiote iristean. Jendeak esku-zartak jotzen zituen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    esku-zarta (L-sar, BN-arb, S, Sal, R). Ref.: A; Izeta BHizt; Gte Erd 290.

    1. Aplauso; palmada. “Esku zartaz ari ziren (S) […], esku zartaz erauntsi die (S) […], esku zartak egin dazkote arribatzean (BN-arb)” Gte Erd 290. Abokatak esku-zarta onik ukan du bereak erran dituenean. HU Zez 135. Esku-zarta khartsuenez saristatzen du Bilkhurak. Lander RIEV 1909, 654. Jendearen oihu, irri karkail eta esku zartak! JE Bur 149. Bildu zitun Santa Kruzek egundañoko esku-zartak eta aupak eta oiuak. Or SCruz 107. Eskuzarta egin dute. ‘[Ils] frappent des mains’. Or Mi 58. Joaldia bukatuta, par egiñaz gañera esku-zarta polita egin zieten. Anab Poli 95. Esku zarten artetik otoizka Jaunari. Xa Odol 283. Arats batez berriz, zer esku-zartak ez zituzten ukan […], xapelgoetako partida batzu irabazi ondotik. Larre ArtzainE 133. En DFrec hay 6 ejs.

    2. (R ap. A). Bofetada; golpe con la mano. Bere exertokian dardatu, mai gañean esku-zarta sendoak eman. Zink Crit 81. Esku-zarta zitala erantsi zion zarrenak gazteari. TAg Uzt 46.

    Sinonimoak: iz.

        [txaloa]: txalo, txaloaldi, olagara g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) aplauso; palmada (2) bofetada, manotazo
    fr (1) applaudissement (2) gifle, claque
    en applause; clap
    port (1) aplauso; palmada (2) bofetada

    Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. (Hiztegi Batua)

    esku(-)zarta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:28 pm on 2017/09/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    muskiltsu 

    iz. adj. Muskil asko, kimu asko, dituena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 muskiltsu (Lar, H).Pampanoso, […] muskilsua” Lar. “Plante féconde ou couverte de jets nouveaux” H

    2 muskiltsu, muskirutsu (Lar), muskitsu (V-ger ap. Ort Voc 151). “Mocoso” Lar.

    Sinonimoak: izond. Bizk.

        [mukitsua]: mukitsu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (B) mocoso, -a (2) izond. lleno de retoños
    fr (1) morveux, morveuse (2) plein de nouvelles pousses
    en (1) snuffly, sniffly (2) having many buds or sprouts
    port (1) melequento(a), ranhoso(a) (2) cheio de otários

    Haur muskiltsu bat besterik ez da oraindik!

    muskiltsu (Argazkia: Diarioarmenia.org)

     
  • Maite 11:04 pm on 2017/09/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    babalore 

    iz. 1 iz. Babaren lorea. 2 adj. Ergela, sineskorra. Hi haiz babalorea! Nora joango haiz, ba, babalore honekin, esandako guztia sinesten dik eta. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

        [ergela]: arin, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. flor del haba (2) iz. término que se utiliza para ponderar la belleza (3) izond. soso, -a; bobalicón, -ona; alelado, -a; sosaina
    fr (1) fleur de fève (2) fade, insipide, morne, terne; bêta, bêtasse
    en (1) iz. broad bean flower (2) izond. [pertsona] stupid, dull, idiotic, foolish
    port (1) flor de fava (2) insosso(a), insulso(a), bobão(ona)

    Nora joango haiz, ba, babalore honekin, esandako guztia sinesten dik eta.  (Hiztegi Batua)

    babalore (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:35 pm on 2017/08/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    lanperna-musu 

    iz.  Lumaje zuri-beltzeko itsas hegaztia, 30 cm-rainoko luzera izan dezakeena, laranja-koloreko oinak eta alboetatik zapalduriko moko triangeluar handia, gorri, urdin eta horia, dituena (Fratercula arctica).  (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Lanperna-musua (Fratercula arctica) Fratercula generoko animalia da. Hegaztien barruko Alcidae familian sailkatua dago. Euskal Herritik Zembla Berriaraino eta Groenlandiatik Ingalaterra Berriaraino hedatuta dago. (Irakurri gehiago…)

    Sinonimoak: iz.
    [lanperna-musu] : zabal-mozo (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es frailecillo, frailecillo atlántico, frailecillo común
    fr Atlantic puffin
    en Macareux moine
    port fradinho ou papagaio-do-mar

    Faroe uharteetan lanperna-musu kolonia batekin egin genuen topo. [Joxean Koret, Twitter (2017-08-25) mold.]

    lanperna-musu (Argazkia: Joxean Koret, Twitter)

     
  • Maite 10:28 pm on 2017/08/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    bitasun 

    iz. Bi izateko nolakotasuna. Batasuna zen puntuan bitasuna eta are aniztasuna sortuz.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bitasun. División (en dos). Ez nuen batasunaren lekuan bitasunik sortu nahi gure herrian bi katiximarekin. Larre ArtzainE 297. Hitz batean esateko, batasuna sortu nahiz hasi ginenok “bitasuna” sortu dugu, bitasun garratza, haren ordez. MEIG VII 164. Batasun saio guztiek, beti eta edonon […], bitasuna eta are aniztasuna sortu izan dutela. MEIG VIII 46.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. división (en dos) (2) iz. cualidad de tener dos elementos (Elhuyar) || iz. dualismo, dualidad, división en dos (Adorez 5000)
    fr dualisme, dualité
    en dualism, duality
    port (coexistencia) dualismo, dualidade

    Ondorio garrantzitsuena zera da: herrialde berri batera migratzen dutenei euren ohiturak mantentzen uzteak eta euren identitate etnikoa lantzeak migratzaileen integrazioa eta ongizatea ekartzen duela. Aldi berean, gizarte berrian integratzera motibatzeak, tokiko hizkuntza ikasteak eta harrera gizartearen parte direla sentiarazteak ere etorkinen gizarteratzea eta ongizatea ahalbidetzen ditu. Beraz, migratzaileen ongizatea bermatzeko sustatu behar dira kultura bitasuna eta kultur aniztasuna.  [Kultura bitasuna da etorkinen ongizatea bermatzeko gakoa, Magdalena Bobowik (Anixe Uribarren, 2017-08-30)] (Berria.eus)

    bitasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:22 pm on 2017/08/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ohoin 

    iz. 1 iz. Lapurra. Ik. ebasle. Ohoin eta gaizkileak. Gauaz ohoinak bezala. Ohoin batzuek ebatsi zituztela zazpiehun mila libera, diru berri. Ohoinek larruturik utzia. Atzeman dute ohoina. Ohoin zulo batean. Ohoin estalki izan naiz. Ohoin handiak urkarazten ditu txikiak (esr. zah.). || Rollon itsas ohoin famatua (Ik. itsaslapur).2  (Izenondo gisa). Framazon ohoinak. Urde ohoina! Seme ohoina, zer egin didak hik? (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ohoin (AN-egüés-ilzarb-olza, L, B, BN, S; Volt 90, SP, Urt I 158, Ht VocGr, Lar, Añ (AN), Izt 67r, Arch VocGr, VocBN, Dv (+ ooin), H), uhuin (BN-mix-bard, S; Gèze (uhuñ), Dv (uhuiñ, S), H (uhuñ, S)), uhun (Lar Sup, Hb ap. Lh), oin (Lcc (oña), VocB), ogoñ (L-côte), ohoi (H), ogin (BN-baig). Ref.: Bon-Ond 167; A (ooin, uhuiñ), Apend (ogin); Lrq /ũhúñ/; AtSac 24.

    1. Ladrón. “Robador, oña” Lcc. “Caco”, “ladrón”, “pillador”, “salteador” Lar. “Voleur. Itzalka, ebaska ibiltzea, ohoin bat bezala” H. “Il se dit par extension de quelqu’un qui exige plus que le prix dû et exact. Goregi saltzen duzu, zaren bezalako ohoina, vous vendez un prix trop élévé, voleur que vous êtes; de quelqu’un qui triche au jeu, ez horrekin jokoan hari, ohoin hutsa da, ne jouez pas avec celui-là, c’est un pur, un franc voleur” H. “Ohoinak aserratü ahari-ebazlea agertü (S), los ladrones reñidos, aparece el robador del carnero” A. v. lapur.

    Tr. Documentado en textos septentrionales; al Sur aparece en RS (uuñ), Lizarraga de Elcano (ooin) y algunos autores modernos. La variante suletina es uhuin, salvo en Tartas (ohoiñ, ohoñ), Belapeyre (II 49 ohoñ), Eguiateguy (ohoiñ) y AstLas (73 ohoin); hay también ejemplos de uhoin en UskLiB e Inchauspe, en ambos casos junto a uhuin. La var. ogoñ es usada por Arriandiaga. En DFrec hay 3 ejs. de ohoin, septentrionales.

    Sinonimoak: iz./izond. Ipar.

        [lapurra]: esku-zikin, harrapari, lapur, xixkalari, ebasle Ipar., arrobatzaile Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. ladrón, -ona
    fr iz. voleur, -euse
    en iz. thief, robber
    port iz. ladrão(ona), ladrão(a)

    Ohoin handiak urkarazten ditu txikiak (esr. zah.).

    ohoin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel