Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:00 pm on 2016/03/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    lusuil 

    iz. (G) Ontzimota, suila. Eliasek lau lusuil-ur ekarri zituen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lusuil (G; vEys; -ill Lar, Añ, H), lusull (Lar, Dv, H), luzull (BN-baig). Ref.: A; Lh (luzull).

    Cántaro. “Parra, cierto vaso de barro” Lar. “Cruche” Dv. “Seau de terre” H. Topatuko dezute lusull edo pegarra-urarekin dijoan gizon bat. Lard 437. Lau lusull-ur erakarri zituen. Ib. 226 (Azkue, que cita de la ed. de 1887 (248) da lusuill-ur, pero en dicha pág.. tbn. aparece lusull-). Agindu zien ango serbitzariai bete zizatela urez an zeuden zenbat lusullak. Arr Orac 225 (ap. DRA). An lusuil batzu dituzu, gizon esku-egoki batek egiñak. Zait Sof 119.

    Sinonimoak:iz. Gip. g.e.

        [pegarra]: edarra, murko, pegar, suil, ferreta Ipar., txanbil g.e., txantxil g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cántaro
    fr cruche
    en (metal or clay) jug, pitcher
    port cântaro

    Han lusuil batzuk dituzu, gizon esku-egoki batek eginak. Zait Sof 119.  [moldatua] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    lusuil (Wikimedia commons, Public domain)

     
  • Maite 10:58 pm on 2016/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    leihoburu 

    iz. Leihoaren goiko aldea eratzen duen zurezko, harrizko edo metalezko elementu horizontala, leihoaren alboek eutsia eta haren gaineko kargari eusten diona.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. dintel [de la ventana]
    fr iz. linteau
    en iz. lintel [of a window]
    port iz. dintel

    Leiho eta ateak trapezoide-formakoak ziren: oinarri zabala eta leihoburu estua izaten zuten, itsuak nahiz irekiak izanda ere.  [Inken harrobia, Txema Ezpeleta (Zientzia.eus, 1999/10/01)]

    leihoburu (Wikimedia Commons; Public domain)

     
  • Maite 11:15 pm on 2016/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    laztura 

    iz. (batez ere Ipar.) Zirrara bizia, izua. Zerbait izugarri jasan behar nuelako lazturak korapilatzen ninduelarik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian

    laztura (Lc, BNc, R-uzt ap. A; Dv), lazdura (L, BN-baig ap. A; Lecl, H), latzdura (VocBN vEys y Lh), latztura. Tr. Documentado al Norte desde el s. XVII; al Sur se atestigua en algunos autores modernos como Erkiaga y Gaztelu. La forma general es laztura. Emplean lazdura Mongongo Dassança, Larreguy, Jauretche, Hiribarren, Prop (tbn. laztura) y Lafitte; latzdura Haraneder (tbn. latztura), Mihura y JesBih, y latztura Etcheberri de Ziburu (tbn. laztura en Noel 101). En DFrec hay 3 ejs. de laztura.

    1. Miedo, temor, terror.

    2. lazdura (BN, S ap. A), latzdura (VocBN, Gèze 349). Aspereza.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [izua]: beldur, ikara, izu, izumen, izutasun, laborri, latzikara, laztasun, beldurkunde Ipar., izialdura Ipar., lotsa Ipar., lotseria Ipar., zurkaitz Gip., izi Ipar./Naf., ikareri g.e., sarrakio g.e., beldurtasun zah., larderia Ipar./Naf. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (batez ere Ipar.) impresión (2) iz. pavor, temor, horror
    fr (1) iz. frisson, frayeur, panique, horreur, peur (2) iz. aspérité
    en iz. terror, fear; horror
    port (1) iz. impressão (2) iz. pavor, temor, receio, horror

    Pentsa hemengo jendearen laztura! [Oilandoiko ermita, Michel Oronoz (Elkarlanean, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    laztura (FlickrCC, Bob Bekian)

     
  • Maite 10:29 pm on 2016/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    txio 

    txio 1 iz. ZOOL. Muszikapidoen familiako eta Phylloscopus generoko hegazti paseriformeen izen arrunta. Habia lurrean egiten duten txori intsektiboro txikiak dira. • txio arrunt. Bizkarraldea oliba-kolorekoa eta sabelaldea zurixka ditu. Arrunta da Euskal Herrian (P. collybita). || txio hori. Aurrekoaren oso antzekoa da, baina askoz ere urriagoa (P. trochilus). || txio lepazuri. Bizkarralde arre-grisaxka, sabelalde arre argia eta lepo zurixka ditu. Arrunta da (P. bonelli). 

    txio 2 iz. 1. Txorien kantua. Txioak entzun. Txio egin. 2. MUS. Apainduramota, nota nagusia eta haren goiko nota bata bestearen atzetik azkar joz interpretatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [txorien kantua]: txinta, txiruliru, txorrotxio, txortxor, tiuta Ipar., pio g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. trino, gorjeo (2) iz. [mezua] tuit
    fr iz. pépiement, piaillement
    en (1) iz. birdsong, chatter, twitter (2) tweet
    port iz. trino, gorjeo

    Hainbat tokitan entzungo zenuen jada Twitterrek hamar urte bete dituela gaur (Jack Dorseyren hau izan zen lehen txioa, 2006ko martxoaren 21ean). Twitterrek bere kontu ofizialean aipatu du gaia, #LoveTwitter traola zabalduz. Twitterrek 10 urte bete ditu gaur; euskaldunok ere beste hainbeste txiokatzen (Sustatu.eus, 16-03-21)

    txio (Argazkia: sustatu.eus)

     
  • Maite 12:23 pm on 2016/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuhaur 

    izord. (Ipar.) Zu izenordainaren forma indartua, zeu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izord.
    [zuhaur] : zeu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izord. (Ipar.) tú mismo, -a
    fr izord. (Ipar.) vous-même
    en izord. you yourselves

    ZUHAUR

    Gauari fida nintzaion,
    kareza ekarri baitzuen,
    misteriotsua izaten baitzen,
    zure irriaren antza baitzedukan,
    amodiozko kobla entzuten baitzen,
    maitaldia iritsia baitzegoen,
    zuhaur baitzinen.

    Galera errepikatuak, Juanra Madariaga (Susa poesia, 1992)

     
  • Maite 8:16 pm on 2016/03/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    itxuragaiztu 

    du ad. Itxuratxartu  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    itxuragaiztu (Dv). Desfigurar(se); empalidecer, demacrarse. v. itxuratxartu. Pilatosek alá / Jesus beiraturík, / erdi ila bekála / itxura gaizturík. LE Kop 94. Arima hau irazia izanen baita gorphutz hunetarik, eta hau hil-hotza, itxuragaiztua, bizi direnen izigarri. Dv LEd 154 (Cb Eg II 83 desfiguratu). Eta etzen ene baithan indarrik gelditu, eta ene begithartea ere itxuragaiztu ene baithan, eta alditxartu nintzen. Dv Dan 10, 8 (Ker zurbildu).

    Sinonimoak:ad. g.e.

        [itxuratxartu]: itsustu, itxuratxartu, desbistatu Ipar., ezaindu Bizk.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. afear, deformar, desfigurar
    fr enlaidir, rendre laid; déformer
    en spoil, ruin; (shape) disfigure
    port afear, tornar feio; deformar

    Eta etzen ene baithan indarrik gelditu, eta ene begithartea ere itxuragaiztu ene baithan, eta alditxartu nintzen. Dv Dan 10, 8  (Orotariko Euskal Hiztegian)

    itxuragaiztu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 11:23 pm on 2016/03/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    aiztaga 

    iz. (neol.) MIL. Burdinazko ezten batez hornitutako haga, lantzaren antzekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aiztaga, aztaga. Lanza. v. astamakila. Arotzik ez zan Ixraelen aurkitzen, pilistarrek bait-zioten: “Bestela ebertarrak ezpatak eta aiztagak egin litzakete”. Ol 1 Sam 13, 19 (Ker lantzarik). Eutsi aztaga ta eraso nere jazarleeri (Ps 34, 3). Or MB 331 (Or lantza, Ol aiztaga).

    Etim. De aizto + haga.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [lantza]: astamakila, ezten-haga, lantza, pika Heg., hazta g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lanza
    fr (arma) lance
    en spear, lance
    port lança

    Eutsi aztaga ta eraso nere jazarleeri (Ps 34, 3). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    aiztaga (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel