Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:03 am on 2016/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    harabartu 

    da ad. Harrak jan; harrek jota ahitu edo hil. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    harabartu (SP, Lar, H, A).

    Agusanarse” Lar. “Engendrer des vers” H. “Consumirse de gusanos” A. Eta bertan io zezan hura Iainkoaren Aingeruak, zeren ezpaitzeraukan Iainkoari gloria eman: eta harabarturik hil zedin. Lç Act 12, 23 (He hiltzen harrez jana, Dv eta harrek iretsia hil izan zen). Herodes harabartu. Ib. 12, tít.

    Sinonimoak: iz.
    [harabartu] : harrek jan (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. agusanarse, consumirse de gusanos
    fr (fruta) devenir véreux(euse); (cosas) être mangé par les vers
    en  to get maggoty
    port  bichar, abichar-se

    Harabarturik hil zen.

    harabartu (Irudia: actwild.org.au)

     
  • Maite 8:50 am on 2016/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    lipizta 

    iz. Aharra, kalapita. Eleketa luze eta lipizta gogaikarriak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lipizta (BN-baig ap. A), lipixta (Dv), lipista. Etim. Préstamo románico, de disputa sg. Corominas FLV 1970, 173. Para la metátesis de la sibilante, v. FHV 297.

    Disputa, disensión. Horrek eman du lipizta, ése ha sido la causa de la disputa” A. Lipizta zikin / arimen etsaia. Monho 94. Xizmatikoek liphizta asmatzea katolikoen kontra. Ducq 189 (ap. DRA). Ez dela han pizten dremenden eztabaida edo lipista. Zub 55. “Au nere da” esaka biren artean lipizta sortzen bada. Ol Ex 22, 9 (Dv ikhusteko, Ur, Ker, BiblE auzi, Bibl afera). Bekaizkeri, targo, lipizta, guda ta erioak. Zait Sof 141. Mendes-France eta André Morice-n arteko liphiztak bertze bide batetik du bere ethorkizuna. SoEg Herr 25-10-1956, 1. Fededun biltzar enpoildua, dena liphizta! Id. ib. 23-1-1958, 1. Munduko lipizta eta arloetan ez dabe lekaimeak, aurki, larregi jakingo. Erkiag BatB 199. Komata eta Lakonen arteko lipizta bezala. Ibiñ Virgil 37.

    Sinonimoak: iz.
    [kalapita]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es disputa, discusión, contienda, discordia, riña
    fr vacarme, tumulte, tapage ; chahut (fam.)
    en uproar, racket; quarrel, argument
    port disputa, discussão, contenda, discórdia

    Horrek eman du lipizta!  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    lipizta (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:02 am on 2016/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    bolbora 

    iz. Konposizio oso aldakorreko hautsnahaste lehergarria, bereziki jaurtigaiak jaurtitzeko eta suziri edo antzekoak propultsatzeko erabilia (gehienetan gesal, sufre eta ikatzez osatua dago).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pólvora
    fr poudre
    en gunpowder, powder
    port pólvora

    Bizkarrean ehizarako eskopetak eta jateko pixka bat zeramaten, eta mandoa aizkora txiki batzuekin, bolbora eta mantekin zamatuta zuten.  [Riomundo, Jon Maia (Txalaparta, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bolbora (Wikimedia Commons: Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0, Lord Mountbatten)

     
  • Maite 8:55 am on 2016/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskualdatu 

    du ad. Zerbait eskuz, jabez, aldatu. Autonomi lurraldeetara eskualdatutako aginpideak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    eskualdatu (V, G, AN). Ref.: A (esku); Gte Erd 24, 107.

    1. Cambiar de mano, cambiar de dueño. Cf. eskualdatze. v. ESKUZ ALDATU. Beste gauza geiago ere Oiarzungo Erriak anziñaeran beretzat ezagutzen zitubanak ikusten dira orain eskualdatuak bidez edo bide bage. ‘Cambiadas de mano’. Izt C 119. Esku-aldatua da / asko interesa. Ud 153. Esku aldatuta milla pezta / asko dirade gelditu. EusJok 169. Esku-aldatuba izango da / makiña bat interesa. Ib. 154. Dirua […] ezta gordeteko egiña, esku-aldatuz ibilteko baiño. Erkiag Arran 118. Esku-aldatuz ainbat eta ainbat gauzaz jabetuteko. Erkiag BatB 19. Bere jaiera aren jarraileen artean esku-aldatzea. Gazt MusIx 60. Eskubideak eskualdatu ondoan. MEIG VI 51.

    Transferir. Uste izatea azken bultzadako horiek prest daudela beregana dutena besteri […] eskualdatzeko. MEIG VIII 38.

    2.Rotación de cosechas (AN-olza)” A Apend.

    3.Cambiar los animales en el yugo” A Apend.

    Sinonimoak: ad.
    [eskualdatu]: jabez aldatu, transferitu, besterenganatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. traspasar, transferir, cambiar de dueño, cambiar de manos; [ondasunak, jabetza] transmitir, trasmitir
    fr du ad. transmettre, transférer, aliéner
    en du ad. to transfer, to sign sth over
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Xingola denda txikia modu onean eskualdatu zuen, eta, horri eskerrak, amaren zorrak kitatu zituen. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    eskualdatu (Wikimedia commons, Knowledge transfer icon from The Noun Project, Public domain)

     
  • Maite 9:38 am on 2016/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    nondu 

    ad. Zerbaiten kokalekua/jatorria zehaztu, zerbaiten kokalekua/jatorria jakin (Elhuyar hiztegian, “localizar”)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    nondu, nontu (Lar, H), nuntu (Lar). Localizar(se). “Ubicarse” Lar. Nondik nora “nondu” gure utsunea emakume batengan? Txill Let 95.

    Sinonimoak: ad.
    [nondu] : lokalizatu 

    Beste hizkuntza batzuetan (OEI, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. localizar(se)
    fr être localisé(e)
    en be found, be located
    port localizar-se

    DIO

    Dio:
    Ez dut ele gehiago erranen zure izenaren izenean
    ez dut elurraren errai lizuna zurekin bisitatuko
    ez zaitut ikusiko inoiz kez landutako landetan barna
    ez dut zureganako perbersioen xendetan irri eginen
    zure ipurmasailetan izkutatu galderak
    erantzun bila zetozen
    (desioa beste falo batez naharo)
    nontu zinen errealitatea eginik ezerezaren antzeko
    mundu soraio batenganako grinez
    atetua iraduaren aterbeetan
    (eskapoa galderaren aurrean)

    Gaupasak, Juanjo Olasagarre (Susa poesia, 1991)

     
  • Maite 8:53 am on 2016/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    guraskide 

    iz. Ezkontide baten aita edo ama, beste ezkontidearen aita edo amarekiko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    guraskide (Dv, A (que cita a Lard)), gueskide (G-nav ap. Satr Ahaid 649).

    1. Consuegro. Gazteak ezkondu ziranetik urte batzuetara, Samariara joan zan bere guraskide Akab ikustera. Lard 262.

    2. “(G), compadre” A.

    Sinonimoak: iz.
    [guraskide] : aitaginarrebakide (giz.), amaginarrebakide (emak.) (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. consuegra, -o
    fr iz. père et mère d’un époux par rapport aux parents de l’autre
    en iz. (male) father-in-law of your son, father-in-law of your daughter; (female) mother-in-law of your son, mother-in-law of your daughter
    port iz. consogro, -a

    Gazteak ezkondu ziranetik urte batzuetara, Samariara joan zan bere guraskide Akab ikustera. Lard 262.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    guraskide (.el-cabrero.com)

     
  • Maite 11:30 am on 2016/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    bazkatu 

    da/du ad. Animalia bakoitzak bere bazka hartu; jaten eman, bereziki animaliei. Belarrez bazkatzen diren abereak. Gazurarekin bazkatuko ditu txerrikumeak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [bazkarazi]: alharazi Ipar., alhatu Ipar., bazkarazi Ipar., geinatu Zub.
        [bazka hartu]: larratu, alha izan Ipar., alhan izan Ipar., alhatu Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. alimentar(se); nutrir(se); [abereei buruz] apacentar(se)
    fr da/du ad. paître, faire paître ; nourrir [le bétail]
    en da/du ad. to feed; [abereak] to graze
    port da/du ad. alimentar(-se); alimentar(-se)

    Mundu (ustez) ondo egin baten epikak bazkatzen ditu gerra guztiak. Atikarren munduarenak Troian, kristauenak Gurutzadetan, Europako nazio handien hegemoniarenak Waterloon eta bi Mundu Gerretan… Europaren esentzia bera omen dago orain jokoan. Baina zein da epika? Europak munduari egindako ekarri nagusien defentsa gerrarik gabea ala lorpen guztien porrota?  [Gerrak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2006-03-25 )] (Berria.eus)

    bazkatu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel