bazkatu

da/du ad. Animalia bakoitzak bere bazka hartu; jaten eman, bereziki animaliei. Belarrez bazkatzen diren abereak. Gazurarekin bazkatuko ditu txerrikumeak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [bazkarazi]: alharazi Ipar., alhatu Ipar., bazkarazi Ipar., geinatu Zub.
    [bazka hartu]: larratu, alha izan Ipar., alhan izan Ipar., alhatu Ipar.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es da/du ad. alimentar(se); nutrir(se); [abereei buruz] apacentar(se)
fr da/du ad. paître, faire paître ; nourrir [le bétail]
en da/du ad. to feed; [abereak] to graze
port da/du ad. alimentar(-se); alimentar(-se)

Mundu (ustez) ondo egin baten epikak bazkatzen ditu gerra guztiak. Atikarren munduarenak Troian, kristauenak Gurutzadetan, Europako nazio handien hegemoniarenak Waterloon eta bi Mundu Gerretan… Europaren esentzia bera omen dago orain jokoan. Baina zein da epika? Europak munduari egindako ekarri nagusien defentsa gerrarik gabea ala lorpen guztien porrota?  [Gerrak, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2006-03-25 )] (Berria.eus)

bazkatu (Pixabay, CC0 Public Domain)