Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:36 pm on 2021/06/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    barnebide 

    iz. Edozein etxetako pasaleku edo pasagune luze eta estua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [barnebide] : korridore; pasillo (Heg.)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. pasillo, corredor interior
    fr iz. couloir
    en iz. corridor; hall, hallway
    port iz. corredor

    Testuinguruan

    Barnebide luze hura inoiz bezain polliki hartu nuen eta eskuin muturrean zegoen egongela hartan, Bilboko Miren izeba, Juanita eta Jose Antonio semea ikusi nituen. [Oroitzirriak, Xabier Soubelet (Maiatz, 2012)]

     
  • Maite 9:39 pm on 2021/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    atxeter 

    iz. Ipar. g.er. Sendagilea. Jan eta hotz, ez da atxeterra poz (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    atxeter. Etim. En último término de lat. archiater . (S ap. A; SP, Gèze, VocCB ; ax- SP, Dv, H, A). Médico. “Atxetera (O), médecin. Midikua, dotora” SP. “Aberen atxeterra (S), albéitar” A. La forma con fricativa que traen Duvoisin, Harriet y Azkue se debe a su interpretación de la grafía <-x->, ambigua en Oihenart. Penak handi badituzu atxeterrik aski duzu / Sarri sendoturen zira larruiori oso duzu. E 190. Zauri baninz larruian bada atxeter herrian. Ib. 190. Ian eta hotz, ezta atxeterra botz. O Pr 258. Atxeter zekeneti, abokatu goseti, eta partida bien konseilu deneti, begira adi nola asaieti. Ib. 488. Ez min guziegatik atxeterretara, ez iharduki orogatik auzitara. Ib. 589. Ezi balitu Iainko-atxeter / […] / Izenez Phebus daritzanak, / Hartan egin ber’ esku-lanak, / Eta luen ikertu eta lotu, / Segur da zatela sendotu. O Po 52. Atxeterrek janerazten die zunbait aldiz barazkal aitzinian khorpitzetik liberazteko. Ip Dial 11 (Dv midikuek, It eruskiñak, Ur osagillaak). Ahal den aldi oroz behar da deithu aberen atxeterra. Ib. 80 (Dv, It, Ur abere sendatza(i)lle). Atxeter bat degu emen, mediku bat, oiukirik parragarrienak erdi frantzes erdi euskeraz ematen dituen gazte buru-arin bat. A Ardi 89s. An batzu begi-sendatzaile, bestetzu ortzaginlari, bestetzu barneko eritasunen atxeter (osagile) omen. Zait Plat 13.

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

    [sendagilea]: mediku, osakin, sendagile, sendakin, osagile Bizk., bedezi Zub., sendalari g.e., osalari Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Ipar.) médico, -a
    fr iz. médecin ; toubib (fam.)
    en iz. doctor
    port iz. doutor, -a

    Testuinguruan

    Jan eta hotz, ez da atxeterra poz (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 6:23 pm on 2021/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    ziztatu 

    ad. ziztatu, zizta/ziztatu, ziztatzen || 1 du ad. Ezten batez edo zernahi gauzaki puntadunez zulatu. Ik. ausiki1 2; heldu1 11. Akuiluaz idia ziztatzen. Arantza zorrotzek erruki gabe ziztatzen gaituzte. Ziztatzen zion bihotza gabezia horrek. Lotan nengoela suge batek ziztatu ninduen. 2 du ad. Xiringa baten bidez, sendagai bat gorputzean barneratu. Ik. xiringatu. Bihotzari laguntzeko, sendagaia ziztatuko diogu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ziztatu. Tr. Entre los vizcaínos es escaso (sólo hallamos algún ej.moderno). Hay part. zizta en Loramendi. En DFrec hay 2 ejs.

    1. (G-goi, AN, BN, S, R), sistatu (AN, BN; VocBN , Gèze, Dv, H (s.v. sastatzea)), zistatu (Lar), ziztetu (B), siztatu (BN), tsistatu (Gèze), tzistatu (S; Gèze, Dv (S), Foix ap. Lh.). Ref.: A (sistatu, siztatu, tzistatü, ziztatu); Izeta BHizt2 (ziztetu).
    Punzar, pinchar, picar, aguijonear (sentidos. prop. y fig.). “Donner des coups avec une arme pointue” VocBN. “2.º […] punzar. Zizta zak bei ori akuillo orrekin, punza a esa vaca con ese aguijón, […]; 3.º (G-goi), acribillar. Azak oso ziztatuak dauzkagu aurten, este año tenemos las berzas completamente acribilladas” A. “Pinchar. Ziztetu ta odola purrusteka” Izeta BHizt2.
    Egia delakoz latz, nekez dügü nahi ezagütü, argi denian dügü maite, ta harez lotsa zistatzen dianian. Egiat 195. Hantik orai izkontzia elhorri adarraren pare; ez jakin nontik hari loth, alde güzietarik dialakoz txistatzen. Ib. 107. Orratxikin bátes zistátzen egótea báti gau ta egún guzián. LE Doc 280. Zistatzen ta zilatzen du tela orratzak, baña zistatus ta zilatuz aisatzen du bordadura . (306). LE-Ir. Uli-muki batek haiñ du tormentatzen, / ehun tokitan sistatzen. Ib. 300. Eltzo pozoindunek eta bertze asko marmutzek sistatzen dituztelakotz egiten dute hori. Dv Dial 42 (Ip tzistatzen dütielakoz; It zulatzen, Ur zulatuten). Arrantze askok sistatu. Dv LEd 117. Sistatzen, zaurtzen, odoztatzen zituen bere hitz zorrotz eta ozpinekin protestanten bilkhuia galdu eta ozarrak. Hb Egia 116. Gure aztuera eta traizioz zistatutako Biotza. EE 1884a, 573.
    ( s. XX.) Egia da naigabetasunak ta atsekabetasunak zistatzen […] duana. Kortazar Serm 277. Jon Doni Petriren bihotzari kontra, bizar handi harek sistatzen ninduela! Barb Sup 16. [Ezkurño batek] jauzian jautsiz, xuxen xuxena, / sistatu zion sudur gizena. Ox 117. Nere mutilla balaz ziztatuta ikustean. Or SCruz 104. Zuei aragiek ziztatzen ditizuen akullo orietan. Or Mi 77. Ziztailluz eriotza ziztatuki erlearen indarra ta eztiaren funtsa yakin nai duzte? Ib. 31. Adarretarik tiratzen, / akuluttoaz sistatzen. Etcham 190. Jauna, segur [erle-ume] guziak lehertu ditudala. –Zertako? –Sistatzen baininduten. Barb Leg 64. Zizta du ta, ene! Odol-ttantta atera. Loram 132. Otsa maiztu-ala, / gezi urdiñek / ziztatua dakus / illuna Gaztek. Ldi UO 29. [Odolkiak] pertzean sar, irakin, orratzaz ziztatu. Or Eus 138. Beatxingarra du ziztatua. Ib. 314 (ref. al picotazo de una culebra). Leengo naigabealdiak ziztatzen zioten berriro kolko-barrena. TAg Uzt 150. Lotan nengola suge batek ziztatu omen niñun. Amez Hamlet 43. Zakhur zahar bat errekan. / […] / Noizean noiz, arrantzaleen / hamu tzarrek sistatzen zuten. Mde Po 57. Sasietako elorriek alde orotarik sistatzen zuten. Mde Pr 165. Hartaz [txirristaz] norbait ziztatzen zuelakoa egin zuen gero, eta norbait hura hilotz erortzen zelakoa. Ib. 135s. Sistatzen zion bihotza gabetasun horrek. Mde HaurB 49. Zuk ziztatzen zenun [nire anima] zauri giñarrean. Or Aitork 134. Leiatsu, azkor, urrun-miñez, zeregin gorrien akullu errukigabeak ziztatuta bezela. Erkiag Arran 84. Idiak oihuz eta, halabeharrean, gorphutzean ziztatuz dira abiarazten. Larz GH 1960, 230. Oin-azpiko zana ziztatzea odola izuri dezan. Ibiñ Virgil 103. Likori-ren oroitzapenak, ordea, biotz guzia ziztatzen dio. Ib. 62. Aren biotza kezka larriak ziztatuko zuan arrazkero gau ta egun. NEtx LBB 27. Pantxo, zertako duzu mustatxa beltx hori? / Zer probetxu dakarken erradazu niri: / musua emaiten duenetz sistatzen, / ala xoilki kilikatzen? Nazabal “Neskatxa kuriosa” (ap. DRA). Makilaz sistatzen, lehertzen, iraultzen, puskatzen. GH 1970, 379. Hari desberdindun zainak ziztatzen. MEIG IX 123. (en colab. con NEtx) (Ref. a los ojos, etc.)
    Susmo txar batek ziztatu zion une artantxe Balendini begitartea. TAg Uzt 143. Odei beltz izugarrien artetik, itxaropenaren irriñoak ziztatu zion begininia. Ib. 128. Lañopetik ustegabe begininia ziztatu digun argizpia bezela. Ib. 285. [Irudi] berri batzuk ziztatzen zioten orain irudipena. Ib. 256. Zuek, suge-biperak, bati sista, bertzeari asiki ari zineztelarik. Barb Sup 123. Mando batekin auzi, / asto gainerat jauzi; / buztana latzek hezi; / hau sista, zera jasta… Ox 118 (ref. a la mosca). Golkoan emaiten du [erle-umea] beraz Jon Doni Petrik, eta berehala, oihuz ere hasten: Atx! Denak sista ari zaizkit! Atx! Barb Leg 64. Animar, tentar, azuzar. “Tenter” Lh. “Sistatzen ari dira pilotaria (BN-arb), pelotariari aupaka ari zaizkio (G-azp)” Gte Erd 14.
    Inguruan ari zeizte haurrideak, aitak, ezagunak, sistatzen: –Emazie hor, zerri gorriak! Jo gogotik! JE Bur 31. Zirikaldi edo tentazioak izatea ez da, ba, pekatua. Irabazpide askoren itturburua da zirikaldia. […] Jaungoikoari atsegingarri zitzaiolako, zirikaldiak zu ziztatzea bear izan zan. Inza Azalp 149. Aizatu ta ziztatu ta zirikatu zuen gazteen arteko asarrea. TAg Uzt 49. “(R), sajar” A.

    2. Fulminar, ziztatu” Lar.

    3. Apuntar, clavar (los ojos…). Amaren altzotik aldegin nai zun egiñalean eta eriz itsas-zabala ziztatzen zun. ‘Elle faisait signe’ . Or Mi 146s. Illunabarrez, Migel ageri / Anbuleteko egira; / lênik begia zuzen zizta du / Gerriederren kabira. Or Eus 89. Begi oiek begi ôtan / zizta naute. Or BM 30. Begi oriek ziztatzen dutenak, nabari baietz, piperrak aosapaiari dagion min errea. TAg Uzt 45. Begiak zenbat eta geiago ziztatu, Xalbaten tankera biziagoa billatzen baitzion. Etxde JJ 241. Arrotzaren begietan bereak ziztatz. Ib. 244.

    4. Clavar. Otzean eztena sistatzea erabaki zun, au izaten baitzan bere osabarentzako ezin eramanik aundiena. –Zu, nunbait –ekin zion ozpinkeriz illobak– nire inbiditan zaude. Etxde JJ 13. Listorrak egualdi sargoritan gaiztoz anpatuta jarri oi diran bezela eztena nori ziztako. Ib. 181. Izangabeko gaiaren barnean ziztatzen den arantza zimurtsu inguruan. “Cada rugosa espina plantada en lo inexistente” . MEIG IX 119. (en colaboración con NEtx)

    5. Inyectar (una sustancia). Sendagaia ziztatuko diogu. NEtx Antz 97. Zaiñetan eta arterietan kimika gaikiak sistatzen zituzten. Etxde Egan 1961 (1-3), 95.

    6. Picar (un pez), morder (el anzuelo). Ez zekiat ze arrai ote dan oraintxe amua ziztatu dun ori. AGoen Agurea 49.

    7. siztatu. (Sust.). Bordado. Gona motz urdiñak ere, urrezko siztatuekin. Anab Don 130.

    XIXTATU (BN, B; VocBN, Dv, H; txistatu BN-ciz-baig, Sal, S; xistatu H (s.v. sastatzea), VocB; xiztatu BN; xixtetu B; txistetu AN-ulz). Ref.: A (xixtatu, xiztatu, txistatu); Lrq (txistat); Satr VocP (xixtatu); Iz Ulz (txistétuz); Izeta BHizt2 (xixtetu). Pinchar, punzar, picar, aguijar (sentidos prop. y fig.). “Enfoncer une arme pointue dans un corps” VocBN. “Piquer avec une petite pointe” Dv. “Medikuak aunditsua xixtatu zitan bezain laster, nere oiñazeak gan zituken (B), en cuanto el médico me pinchó el divieso, […]” A. “Txistatu: 1.º sajar un divieso, una ampolla; 2.º (Chaho), picar. Gizon auher hori, kabaleak bezala, txistatü behar dizügü; bestela erdoillak jan lirozü (S), tenemos que aguijonear a ese hombre perezoso, […]” Ib. “Pinchar; también azuzar” Satr VocP. “Txistétuz, pinchando. Nik main nionén zapaldi ederra sesiei t’etzitein txistetiko, yo hubiera aplastado bien el zarzal y no me hubieran pinchado” Iz Ulz.

    *Andre melindrosa desmaiatzen zena txistatzen bazue eri-punta orratxusteas . (322) LE-Ir. Xistatuz iskilinba batekin. ECocin 11. Zure eztenaz min egiten düzie, bainan hiltzen ziraie, hartaz txistatzen düzienian. Arch Gram 29. Hunek ezpata atheratü züen bere soltazaliaren txistatzeko. Ib. 90. [Zikiro-azpia] bezperatik beretik, baratxuri gordinez ongi xixta zazu beraz! Barb Sup 4. (Goostia ukaldika igortzen dituzte). […] –Barka diezaguzu soberaxko xixtatu balinbaditugu. Ib. 60. Niri aldiz etzautak [hotzak] minik egiten, ez eta ere xixtatzen larrua. JE Bur 121. [Anderaño Ulia] batto ausik eta bertze bat xixta, / badabila, ortzi eta ximixta. Leon “Karrosa eta ulia” (ap. DRA). Baionetekin erhainen xixtatzen hasi. Zerb Gerlan 88. Zure undar artikulu horrek merezi du errespotu. Xixtatzen ziela, xixtatzen! Gazte 1957 (Agosto), 7. Norbaitek xixtatu eta zuk jauzi egin bizi-bizia eman botaren errefera; eta gero biharamunean zure buruarekin: “ixilik egon banintz bederen!”. J. Idiek urhats bat ere ez egin nahi, jo zak eta oihu, xixta eta pusa. Herr 17-9-1959 1. Egiak, arrosak bezala xixtatzen. EZBB I 84. Xinaurrien gainean jartzen bazare, ez harri xistatzen bazaituzte. EZBB II 134.

    Estimular. *Badirela sobera lasterkari beren buruak xixtatzen dituztenak erremedio espres batzuekin, pikuraz edo pastillaz. Gazte 1953 (Julio), 4 (ap. DRA). Haranek trenkatu du kintze ederrik bainan esku eskuinetik arrangura izanez, ez du arras usaian bezenbat xixtatu pilota. Herr 15-12-1960, 3.

    Puntear, coser. *Dena lili gorrail, matalaz perde batean xixtatuak bezala, berdin-berdina. JEtchep 43.

    Sinonimoak: ad.

    [ausiki]: ausiki egin, haginka egin, heldu, hozka egin, hozkatu, kosk egin, oratu, sastatu, ausiki Ipar., matxikatu g.e., mau egin Bizk. haur. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. punzar, pinchar, azuzar (2) du ad. [intsektuek] picar
    fr (1) du ad. aiguillonner, inciter, exciter (2) du ad. [intsektuek] piquer, mordre
    en (1) du ad. [sartu] to prick, to puncture (2) du ad. [intsektuek] to sting
    port (1) du ad. punçar; injetar, picar (2) du ad. [intsektuek] picar

    Testuinguruan

    Astea hasterako, %50 ziztatuta

    COVID-19aren kontrako txertaketa kanpaina aitzina doa; erritmoari eutsiz gero, aurki Hegoaldeko herritarren erdiek izanen dute hartua lehen dosia. Immunitatearen gaineko dudak asko dira oraindik. [Berria.eus, Juanma Gallego eta Uxue Rey Gorraiz (2021-06-12)]

     
  • Maite 10:07 pm on 2021/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirkuitulabur 

    iz. Zirkuitu elektriko batean tentsio desberdineko bi eroale konektatzean gertatzen den intentsitate handitze bat-batekoa. Antza denez, zirkuitulabur batek eragin zuen sua.  (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Zirkuitu-laburra edo kortozirkuitua zirkuitu elektriko, gailu elektriko edo linea elektriko batetik korronte elektriko handiegia igarotzen denean gertatzen den akatsa da. Potentzial desberdindun puntu biren artean inpedantzia elektriko nulu edo txikiegia egoterakoan gertatzen da, eta orokorrean kalteak sortzen dira, batzuetan larriak izan daitezkeelarik.

    Zirkuitu-laburrak, orokorrean, korronte elektrikoa zuzenean fasetik neutro edo lurrera igaro daitekeenean, bi faseren artean zuzenean igaro daitekeenean edo korronte zuzeneko zirkuituetan polo batetik bestera zuzenean igaro daitekeenean gertatzen dira, bidean kargarik aurkitu gabe. (Jarraitu irakurtzen)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Elektr.) cortocircuito
    fr iz. court-circuit
    en iz. short circuit
    port iz. curto-circuito

    Testuinguruan

    Aitaren lanparak jaia eten zigun une batez, zirkuitulabur bat egin eta argirik gabe utzi gintuelako. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)]

     
  • Maite 11:33 pm on 2021/06/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    basapiztia 

    1 iz. Piztia. Gizasemeak basapiztien antzera biziko dira etenik gabeko borrokan. Basapiztien erpea. 2 iz. Jendetasunik gabeko pertsona. Ik. basakristau. Tabernaria bihozgabe bat zela, eta irundarrak basapiztia batzuk. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    basapiztia. basapizti (G-to), basapisti (G-azp, AN-larr), basopizti (V-arr). Ref.: A (basapizti , basopizti); EAEL 90; Gte Erd 167. Animal salvaje; fiera. “Alimaña, animal dañino” A. v. basabere. Basa piztien antsia eta orroa beldurgarriak. Arr GB 48. Basa-piztiak besterik egundaño iritxi etzan toki izugarri batera sartu. Ib. 39. Baso piztien bildurtzake. Ag G 133. Al izatea eman zioten lurreko laurden gañean gizakiak ezpataz, gosez, izurriz ta lurreko basapistiz iltzeko. Ol Apoc 6, 8 (Ker basapiztiz, IBk basapiztien bitartez; Lç basa bestiez, He bestiez, TB basa animalez, Dv basabereez, Ur (V) pistijakaz). Nori otu lekiyo Barakaldoko Desiertuen bixi leitezela basapistiyek? Kk Ab II 152. Basa-piztijak baño bixi ezin lettekezala zirudijan mendi latz eta oiantsu batera eldu ziran. Otx 105. Gizasemeak basapiztien antzera, eten bako burrukan ibilliko dira. Eguzk GizAuz 191. Arrano, bele, putre ta basa- / piztien bizilekua. SMitx Aranz 84. Ez bildur izan arkaitz-arteko / basapiztien erpea. Ib. 28. Izan ere, Etxahunian, eiztariak esiturik duten basapiztia bezala bizi zen. Etxde JJ 183. Gorroto ta txarkeriak esitu ezpaniñute basapizti gaizkin baten antzo. Ib. 245. Basa-piztia> aukeran darabilen zaintzaileak bere esanetara dakarrenez, Atenaiko erria orrelaxe zerabilten sasi-iakitun aiek. Zait Plat 124. Onen iritziz, leen-gizonak basa-piztiak bezala bizi ziran bakartadean. Vill Jaink 186. Basa-piztiez ez izu. “Ni temeré las fieras”. Gazt MusIx 181 (Or ib. 197 piztien bildur gabe, Onaind ib. 203 ez ni piztien bildur). Ari zor diote giberriek, abelgorriek, gizonek, basa-pizti mota guztiek bakoitzak sortzerakoan iasotzen dituen bizi-indar izkutuak. Ibiñ Virgil 112. Basa-piztiaz inguratuak. Auspoa 77-78, 292. Mendiko basa-pizti bat bezin zauli. Ataño TxanKan 91. En DFrec hay 3 ejs. Animal, bruto (ref. a personas).
    Nongua da, ostera, etxebarruko egin gura yakun basapizti au? Ut ortik, auntzak jagoten mendira! Otx 146. Baña ari basapiztiaren atzaparretan erortzen utzi baño len. TAg Uzt 168s. Nola utzi ainbeste maite zuen Malentxori basapizti gaizto arien atzaparretara joaten? Ib. 188. Ikastolarik gabe ba-genitu / gure erriak, gure erriak, / basapizti biurtuko lirake / gizon guziak, gizon guziak. NEtx LBB 311. Guk basapiztiak esaten genien besteei. BBarand 76.

    Sinonimoak: iz.

    [piztia]: basabere, basihizi, larrabere, piztia, patari Bizk., basanimalia Ipar. g.e., bestia L-BN zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [animalia] animal salvaje, bestia, fiera (2) iz. (hed.) [pertsona] bruto, -a, bestia, animal, salvaje, fiera
    fr (1) iz. bête sauvage, fauve (2) iz. (hed.) [pertsona] brute
    en (1) iz. [animalia] wild animal, beast (3) iz. [pertsona] beast, brute, animal
    port (1) iz. [animalia] animal selvagem, besta, fera (2) iz. (hed.) [pertsona] bruto, -a, besta

    Testuinguruan

    Ez nauk hain basapiztia, badiat nire bihozñoa. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)]

     
  • Maite 10:50 pm on 2021/06/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    ehunki 

    1. iz. Mendea. 2. iz. Oihala, ehun zatia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ehunki.

    1. (Lar, Añ, H), ehungi, egunki. Siglo. v. mende. Tr. Documentado desde mediados del s. XIX hasta mediados del XX en textos meridionales. En DFrec hay 2 ejs. Ez eunki osuan, / ez ogei urtian, / baizik eta Paskuak / etorri artian. Bil 30. Eunki onen asieran. Zab Gabon 85. Gizaldi bitan izan bazara / zeru lurretan andia, / eunki danetan izango zara / gure gomutagarria. AB AmaE 197. Egunkiaren egunkietan / beti iraungo dubena. B. Elizondo Eskual 14-7-1911, 4. Kistardiko lenengo eungian. Arriaga Lekob 5. Amairugarren eunki edo siglotik asita badituzte liburuak. Ldi IL 163 (164 eungi). Lenengo iru mende edo eunkietako kistarrak. Eguzk GizAuz 77. Eunki batzu barru lurra jo zun [Alostorreak] . Etxde AlosT 106. v. tbn. Brunet Lc 18, 30. Sor Bar 70. Otag in FrantzesB II 127. EE 1884a, 311 y 1885a, 458. Ezale 1899, 6a. J. Apraiz (eunki-urrun; ap. Alzola Atalak 143). Goñi 82. Ayerb EEs 1912, 49. EEs 1913, 193 y 1917, 136. Zink Crit 19. LEItz 87. ArgiDL 164. Etxeg Itzald II 163. Inza Azalp 94. Kk Ab II 164. JMB ELG 104. EA OlBe 34.

    2. Céntimo. v. ehunen. Amabireun, ogeta amabi makur eta ogeta amazortzi eunki edo zentimotan. Ezale 1898, 219b.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [gizaldia]: gizaldi, mende, ehunkida g.e.    

    [oihala]: ehun, oihal, tela Heg., sorki g.e., estofa Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. siglo
    fr iz. siècle
    en iz. century
    port iz. século

    Testuinguruan

    Ehunki bat. Zorionak eta bejondeizula!

     
  • Maite 9:59 pm on 2021/06/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    mangazio 

    iz. Nekea, ahultasuna. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mankazio. mangazio (G-azp). Cansancio, debilidad.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [nekea]: nekadura, unadura, kantsakizun

    [ahultasuna]: ahuleria, argaltasun, indargabetasun, makaltasun, ahuldura Ipar., ahulezia, herbaldura Ipar., herbaltasun Ipar., histura Ipar., mendretasun Ipar., erkintasun Bizk., kadentasun Bizk., makaleria Bizk., ahuldade Gip., kaden jas., flakia Gip. beh., erpiltasun Ipar. g.e., flakezia Ipar. g.e., flakotasun Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cansancio, debilidad
    fr iz. fatigue, faiblesse
    en iz. tiredness, weakness
    port iz. cansaço, fraqueza

    Testuinguruan

    Desafio horrekin herri kirolak deitu ohi diren horiek —bada hitz hori erabiltzearen kontra dagoenik eta ulertzekoak dira arrazoiak— hedabideetan hizpide izan dira egun batzuetan, eta erakustaldiaren biharamunean, mangazioa gorputzeko atal guztietara zabaldua zuela aitortu arren, baita azkazaletara ere, zintzo eta tente agertu zen Arria V.a ETB1eko Biba zuek! saioko platora, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiaren galderei erantzuteko pronto.. [Ikusteko baino entzuteko nahiago, Juan Luis Zabala (berria.eus, 2021-06-09)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel