Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:55 pm on 2020/10/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    dapa 

    onomat. Bat-bateko ideia adierazten duen onomatopeia. Zer egingo, zer ez egingo, dapa!, erabaki zehatz eta errotikoa hartu zuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    dapa. “(Vc), voz onomatópica, que se usa para indicar la presencia de una idea repentina” A. Cf. danba. Goizalde baten bat edo bi ezeze beste guztiok lo gengozala, dapa, bat batera itzertu nintzen da iretzartu neuzan lagunek. A BGuzur 131. Kalean zear eioala urlia, betekada ederra egin ondorean… dapa beti leiora, ta auzora begiradatxu bat beti. Ag Kr 50s. Eta zer egingo, zer ez egingo, dapa!! erabagi zeatz eta sustarrekoa artu eban. Erkiag BatB 26. Onomat. de disparo. Etxalartik badatoz / zazpi ega-bera, /. dapa, dapa!, bi tiro, / bat or dator beera… Zendoia 103.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  onom. (B) voz que se usa para indicar la presencia de una idea repentina
    fr onom. voix utilisée pour indiquer la présence d’une idée soudaine
    en onom. voice used to indicate the presence of a sudden idea
    port onom. voz usada para indicar a presença de uma ideia repentina

    Testuinguruan

    Zer egingo, zer ez egingo, dapa!, erabaki zehatz eta errotikoa hartu zuen. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 7:53 pm on 2020/10/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    alarma-egoera 

    (lexia) POL. Arazopolitiko edo sozial larri baina iraupen laburrekoa dela eta, gobernuak ezartzen duen estatuaren edo beronen lurraldeko zati baten bizitza politiko-sozialaren ohizkanpoko egoera. Ez du hiritarren eskubiderik murrizten, ez eteten ere. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Euskalterm hiztegian

    alarma-egoera. Ezohiko egoera, hondamendiek, osasun-krisiek, funtsezko zerbitzu publikoen geldiarazpenak edo premia biziko produktuen hornidurarik ezak eragindako normaltasunaren alterazio larria gertatzen denean deklaratzen dena.

    Wikipedian:

    Espainiako legedian, alarma-egoerak (gaztelaniaz: estado de alarma) urgentzia edo larrialdiko egoera murritza adierazten du, suposatuz, Estatuko zati batean aparteko botereak erabili behar direla denboran gehiegi luzatu gabe. Espainiako 1978ko Konstituzioaren 116.2. artikuluak honela azaltzen du:

    «Alarma-egoera Gobernuak adieraziko du, Ministro Kontseiluak emandako dekretuaren bidez, gehienez jota hamabost egunerako, eta kontu-arrazoiak emango dizkio Diputatuen Kongresuari, hori berehalaxe bilduko baita helburu horrekin; Kongresuaren baimenik gabe, ezingo da luzatu epe hori. Dekretuak finkatuko du zein lurralde-esparrutara zabaltzen diren adierazpenaren ondoreak»
    Wikipedia, alarma-egoera

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (lexia) estado de alarma
    fr (lexia)état d’alarme
    en (lexia)state of alarm
    port (lexia)

    Testuinguruan

    Alarma egoera onartu du Espainiako Gobernuak, sei hilabeterako luzatzeko asmoz. [Edu Lartzanguren, berria.eus (2020-10-25)]

     
  • Maite 11:35 pm on 2020/10/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    etxeratze-agindu 

    iz. Egoera bereziren bat dela eta, ordu batzuetan, bereziki gauaz, kalean ibiltzea debekatzen duen agindua. Armadak hamabi orduko etxeratze agindua jarri zuen indarrean. Irakeko Gobernuak etxeratze agindua ezarri zuen atzo Bagdaden eta Samarran. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Etxeratze-agindua, kera-deia edo isildeia eguneko ordu zehatz batean, hiri edo estatu batean arrazoi batzuengatik, hiritarrei kalean ibiltzeari debekua jartzea da. Normalean, gobernu batek agintzen du, salbuespen egoeratan, ordu zehatz batzuetan kalean ibiltzea debekatzen duena, orokorrean gauean.

    Etxeratze-aginduaren ondorioz, kalean harrapatua izanez gero, Estatuak edozein ekintza gauzatu dezake etxeratze-agindua bete ez duenaren kontra.

    Sinonimoak: iz.

    [etxeratze-agindu] : kera-dei, isildei (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Mil.) toque de queda
    fr iz. couvre-feu
    en iz. curfew
    port iz. (Mil.) toque de queda

    Testuinguruan

    Etxeratze-agindua gertu dagoela dirudi. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:40 pm on 2020/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    txindurri 

    iz. Inurria. Txindurri gorria, beltza. Txindurri hegodunak. Ikasi behar dela txindurrietatik behargin eta kontuzkoa izaten.   (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [inurria]: inurri, xinaurri L-BN (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz.  hormiga ➥ inurri
    fr iz. fourmi
    en iz. ant
    port iz. formiga

    Testuinguruan

    Txindurri lanean, bertsoz bertso, Urtzi Urkizu (Berria.eus, 2020-10-22)

     
  • Maite 10:59 pm on 2020/10/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    baheketa 

    iz. Bahetzea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [bahetzea]: bahetze (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. criba, cribado, tamizado, cernido
    fr iz. criblage, vannage, tamisage
    en iz. sieve
    port iz. crivo, crivado(a)

    Testuinguruan

    Osakidetzak bigarren baheketa egin du gaur Ordizian. #gaurkohitza

    Argazkia: Gorka Estrada

     
  • Maite 11:39 pm on 2020/10/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    minbizi 

    1 iz. Handitsu gaiztoa; gorputz ehun bateko zelulak eragabeki ugaritzea eragiten duen eritasuna, inguruko ehunetara hedatzeko joera duena. Minbiziak ez du sendabiderik. Bularreko minbizia duela adierazi diote. Minbiziaren lehenengo abisua min bizi baten itxuran agertu zen. Minbiziak jotako eri batek. 2 iz. Haragiak jaten zituen zernahi handitsu edo zauri. Aurkitu zuen gizon bat, minbiziak ezpainak eta sudurra jana. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    minbizi. 1. (V-gip, G, AN-ulz-5vill, L, B, Sal, S, R; Lar, Dv, H). Ref.: A; Lrq; Iz Ulz; Izeta BHizt2; Gketx Loiola (este-estu); Elexp Berg; Gte Erd 276.
    Cáncer. ” Minbiziek eztu sendabideik ” Izeta BHizt2. Cf. Gatxitegi Laborantza 169: Badira errapeko min mota bat baino gehiago: min bizia (mammite aigüe), kotsuduna […]. Tr. Documentado desde mediados de. s. XVIII, casi exclusivamente al Sur. En DFrec hay 5 ejs. Erakhutsi zereioan dithietarik bata minbiziaz erdi janik. Egiat 219. Santa Kataliña Senakoak serbitzatzen zuen […] kanzerra edo miñ bizia bularrean zuen bat. LE Urt 377 (ms. 135r kanzilla zuenai petxoan). Topatu zuan gizon bat min-biziak ezpañak eta sudurra jana. Bv AsL 50. Beatz arrek oñaze miñak emateaz gañera andik miñ bizia sortuko zitzaiola uste zan. Arr May 151. Min-bizia zuen eta arpegi guzia artzen zion. Goñi 71. Gorputzean minbiziya azaldu ta ustel eta kiratsez beterik Italian il zan. EEs 1913, 180. Gizaldiko minbizik aunditzen utzi bear omen dira Bebel-en esanaz. EEs 1918, 157. Gaitzepel eta minbizi aurkakoa. EAEg 12-12-1936, 525. Adiskide donge bat baño minbizi gaiztoagorik ote duk? Zait Sof 179. “Bizi min” deitu minbiziaz / mintzo zen, ixil, ez-jainkoa. Mde Pr 369. Min-biziaren atzaparretatik biziarekin aterako zanik ezpaitzan sortu. Etxde JJ 232. Ezpainak gorriak, bainan min-biziak janak direnen gorri berezi hartarik. Herr 24-12-1959, 2. Min-bizi, izurrite ta idi-zila izan arren. Zait Plat 103. Minbiziarekin hila da pairamen haundien artean. Larre ArtzainE 212. Orduko sendagilleak minbizia zala esaten zuten. Insausti 117. v. tbn. Ayesta 71. Miñ bizi: Aran-Bago ManMed 256. 2. (L ap. A ; Arch VocGr ). “Úlcera” A. 3. Cierta enfermedad del manzano. Bestela, adar oien zaurietan ezkabi, minbizi ta beste eritasunak errez sortzen dira. EEs 1916, 253.

    Sinonimoak: iz.

    [kantzerra]: bizien Bizk., kantzer g.e., xangre Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Med.) cáncer
    fr iz. (Med.) cancer
    en iz. (Med.) cancer
    port iz. (Med.) câncer

    Testuinguruan

    Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Jarrai dezagun borrokarekin! #gaurkohitza

     
  • Maite 9:19 pm on 2020/10/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrain-belarri 

    iz. Itsas moluskua, maskorrak kanpoaldetik ilunak eta latzak, eta barrualdetik zuriak eta leunak dituena, harkaitzetan itsatsia bizi dena eta sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Ostrea edulis, etab.).

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ARRAIN-BELARRI.

    a) Ostia, pescado, arran belarria” Lcc. “Ostra, ispel, arrain-bearri” BeraLzM. (-beharri BN-baig-mix, S; Dv, H, BeraLzM; arranberri AN-ilzarb). Ref.: A; Bon-Ond 141; Lrq. “Coquille, coque” Bon-Ond. “Coquillage. Syn. maskurra” H. “Trajeron de Santiago conchas (arrainbeharriak)” (BN-mix) JMB Mund IV 18. Cf. Etch 390 arrañ beharri zabala, ‘poisson aux nageoires plates’. Lephoan bazakharkaten orok, edergailu bezala, harri-xuri edo arrain-beharrizko lephoko bat. Prop 1887, 27. “Petite coquillage dont on couvre quelquefois les boîtes” Hb.

    b) (- beharri S). “Trompe de chasse en coquillage” Lh y Lrq.

    Sinonimoak: iz.

    [ostra] : ostra

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) ostra
    fr iz. huître
    en iz. oyster
    port iz. ostra

    Testuinguruan

    Arrain-belarri erraldoiak jan genituen Oléronen. #gaurkohitza

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel