Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:28 pm on 2020/09/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    zapla 

    1 onomat. Masailekoaren edo ukaldiaren onomatopeia. Nik lo hartzen nuen nire dotrina eskuetan nuela, eta hark zapla!, matrailean edo buruan. 2 onomat. Bat-batekotasuna adierazten duen onomatopeia. Neskatxa bat gustatzen bazitzaion, joan eta, zapla!, botatzen zion aurpegira bere barruko gogoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 zapla. 1. (V, G, AN, R). Ref.: A; Elexp Berg. Onomat. de golpe. “(V, G, AN, R), voz onomat. que denota un golpecito” A. “(V, AN), onomat. de la bofetada” Ib. ” Maixua etorri tta zapla! kriston belarrondokua ” Elexp Berg. . Lapikuari gatz gitxi egitten neutsala ta zapla belarrondoan, goizetan lo-gura izaten nintzalako, zapla. A Ezale 1898, 258a. Sartu zanerako, zapla! guardiazibillak ukabilkada bat arpegian. Ugalde Iltz 49. Nik lo artzen nuan nere dotriña eskuetan nuala, eta arek zapla! matrallean edo buruan. Salav 29. Eta . zapla, burutik bera! Ataño TxanKan 63. (V-gip ap. Elexp Berg; A Apend ), zapra. (Onomat. de una acción súbita, repentina, inesperada).
    “De golpe. Zapla aurkitu zuen ” A Apend. “Ein zotsan faltsukerixia zapla, arpegira bota zotsan danen aurrian” Elexp Berg. . Karnata edo amuzkia erakutsi ta gero zapla! arraia etxera. A Txirrist 194. Jai aundiena datorrenean, zapla! an bialtzen dezu erdalduna elizan itz egitera. EEs 1904 (sic), 25 (ap. DRA). Ta ibaira irixtean, zapla! erori zan. Muj PAm 61. Eta ontan zapla! zure eskutitza artu genduen. Alz Txib 86. Ostenduta egon nazan lekutik urtenda, zapra! erpia ezarri dautset. Otx 158. Ministroak ibili ta ibili zapla bilatu zuen ikazkina. (G-goi) A EY II 130. [Beiak] iru, lau, bost eta zazpi illabete ernai daudenean, indarkari ekiten die eta zapla! txal illa botatzen dute. Oñatibia Baserria 131. Gizonak, mamuxel aundi batzuek balira bezela [erori], apla! Ugalde Iltz 27. Erbia zapla, lurrera. And AUzta 54. Neskatxa bat gustatzen bazaio, joan da zapla! botatzen zion arpegira bere barruko gogoa. NEtx LBB 199. Eta batean, zapla! Susmo txarra, ezpa! Lab SuEm 202. Zapla! zuloaren erdi erdian sartzen da beribilla. R. Zapirain Agur 24-3-1973 (ap. DRA). Arria noizbait bizkarreratu omen zin […]. Orduan,. zapla!, bota omen zin arria. Ataño TxanKan 259s. Eta, zapla!, bota zidan lau lagunen razioa. JAzpiroz 173. Zauri ori ikustatzen asi zitzaidan eta, zapla!, arpegiz oiera erori nintzan. AZink 107. Gauzak konponduxe daudenean, zapla, ez zaigu bada gizarajoa hiltzen! MEIG I 171. 2. (Hb, H (s.v. zafla)). Bofetada.

    2 zapla. “(G-to), pintas de perros, vacas u otros animales” A.
    Luma orren artian orlegijak eta amuskuak, zapla (pinta) zurijakin. Euzk 1930, 470.

    3 zapla. “(R), terrón” A.

    Sinonimoak: iz. (Adroez Sinonimoen Hiztegia)

    [belarrondoko]: belarrondoko, zartada, zaplada, zaplazteko, zapladako.

    [izpil]: izpil, orban

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) onom. onomatopeya de la bofetada (2) onom. de pronto, de golpe, de repente, súbitamente
    fr (1) onom. gifle (onomat.) (2) onom. d’un coup, subitement
    en (1) iz. [onomatopeia] slap (2) iz. [bat-batean] suddenly, all of a sudden

    Testuinguruan

    Ondoren, zapla, lurrera erori zen. [Errateko nituenak, Pello Salaburu (Erein, 2014)]

     
  • Maite 11:26 pm on 2020/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    izerdi-flotan 

    iz. Izerdi-patsetan.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sudando. v. IZERDI-FLOTAN.

    Sinonimoak: iz.

    [izerdi-flotan] : izerdi-patsetan, izerdi-koipetan, izerdi lametan, izerdi peletan

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. sudando copiosamente, sudando a mares
    fr adb. transpiration abondante
    en adb. sweating profusely
    port adb. suando profusamente

    Testuinguruan

    Hor ibili naiz, ohean, ezker-eskuin, ezinean, gorputz-adarrak, salbuespenik gabe, urduri antzera, begirik ezin itxi, lehengo erromeria haietako txitxi-burruntzien modura bueltaka batera eta bestera, eta bero, izerdi patsetan, izerdi flotan. [«Nahikoa da, demonio!», JULEN MURGOITIO / GARA [Iritzia]]. Egungo Testuen Corpusa.

    Izerdi plotan altxatu naiz. [Erreka haizea, Sonia González (Susa Literatura)]

     
  • Maite 9:50 pm on 2020/09/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    popa 

    1 iz. Itsasontzien atzealdea. Ik. txopa. Anton. branka. Popan eserita dago mutil gaztea. Branka eta popa. 2 iz. Lgart. Ipurtaldea. Ostikoz popan jotzen bazaitut… poparean Popatik. Ontziek ez dute itsasoan haizea beti poparean izaten. popatik eman Lgart. Sodomizatu. Bi eskuez gerritik helduta, gizona bizi-bizi hasi zitzaion popatik ematen. popatik hartzera bidali Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. antzarak ferratzera bidali; pikutara bidali. Betiko neska-lagunak popatik hartzera bidali zuenetik noraezean zebilen. popatik hartzera joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. antzarak ferratzera joan; pikutara joan. Doala popatik hartzera eta goazen hemendik! || Zoaz popatik, neska! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 popa. 1. (V, G, AN-ulz; Lcc, Volt 108, SP, Urt I 14, Lar, Añ, Ort Voc). Ref.: A; EI 165; Etxba Eib. Popa(de barco). ” Poparean dauko aizea (Vc, Gc), el viento tiene por la popa” A. ” Popatik aizia dabela doia itxas zabalian ” Etxba Eib. . Untziaren popa o gobernatzen den tokian (B, s. XVIII). BOEans 872. Kaitik urtenaz batera popakoak Done Nikolasi ta Antiguako Andra Mariari arren egiten dautse. A BeinB 58. Inguratu giñan, igarian, popaz gora egoan txalopara. Ag Kr 89. Popa gañetik ojuka. Iraola 102. Ontziak itsasoan eztute aizea beti poparean izaten. A Ardi 91. Arraun bakhar batekin, popan zutik, huntzirat eraman giñun. Osk Kurl 130. Olatua popatik. Balad 213. Aize biguna erara oso edo beintzat poparean ezarren ere, lagungarri izaten ebenetan. Erkiag Arran 78. Arratsaldean poparean (popatik) asi jaku aizea. Berriat Bermeo 390. Orain poparean datorren haizea, onerako nahiz gaitzerako, ez da ordukoa. MEIG VIII 47. En DFrec hay 4 ejs.
    v. tbn. EZBB II 119 (V-m). 2. (V-m-gip). Ref.: A; Etxba Eib. “Trasero” A. ” Popiakin jo dau lurra ” Etxba Eib. Ostikoaz popan (atzean) joten bazaitut u… Ag Kr 64. Baserritarra tirri-tarra, jo popan da errekara. (V-m). EZBB I 60. Tosta gaiñean popako txintxurrak urten arte bear dau erramulariak. (V-m). EZBB II 115.

    2 popa. (gral.; Lar, H). Ref.: A; Lrq. “Sopita de niño” Lar (s.v. xapoipa). “Popak, sopitas que se dan a los niños, y burlándonos de uno decimos, oritzu popak, que es tratarle de niño” Ib. (s.v. popar). “Nahi duzu popa? voulez vous de la soupe à manger […]. Par ironie et pour exprimer que quelqu’un agit ou parle en enfant: emotzue bada popak, donnez lui donc de la bouillie” H. “Sopa (voc. puer.) A. Papa ta popak jaten badaki, / mamatxua edaten bere bai, / ta txitxitxua txi eginda jaten / laster ikusikogu alai. Zam EEs 1917, 198.

    3 popa. “(R), topetazo de carneros y bueyes” A.

    4 popa. “Mépris, dédain” Lh. Cf. 2 popatu.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [itsasontziaren atzealdea]: txopa    

    [ipurdia]: beh.ipurdi, uzki Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. popa (2) iz. (lgart.) trasero, culo
    fr (1) iz. poupe (2) iz. (lgart.) [ipurdia] cul ; derrière
    en (1) iz. stern (2) iz. (lgart.) [ipurdia] butt, bum, bottom, behind
    port (1) iz. popa (2) iz. (lgart.) traseiro, cu

    Testuinguruan

    Zoaz popatik hartzera! [Samuel L. Jackson, @twitter_luistxo (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 11:21 pm on 2020/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    jendetsu 

    adj. Jende asko dagoena edo bizi dena. Hiri handi eta jendetsua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jendetsu. (Dv, T-L), jentetsu (V-gip ap. Elexp Berg ). Populoso; multitudinario. “Populeux” T-L. ” Oso entierru jentetsua izan da ” Elexp Berg. Edo ezperen jendetsu Prinzearen armada. EZ Man I 45. Flandesko uri jendetsu Brujas ta Anvereskora. Aran SIgn 65. [Hiria] nahiz den hemengo handienetarik eta jendetsuenetarik bat. Prop 1876-77, 303. Bilbo au berez da beti jentetsua ta bixi-bixija ta eragiña. Kk Ab II 124. Hendaian, Donibane Garazin, herri jendetsu guzietan. Lf ELit 221.

    Sinonimoak: izond.

    [laguntsua]: masibo, laguntsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  izond. populoso, -a, multitudinario, -a; muy poblado
    fr  izond. peuplé, -ée
    en izond. populated; massive; crowded
    port iz. populoso(a), multitudinário(a)

    Testuinguruan

    Hezkuntza komunitateko askotariko kideek manifestazio jendetsua egin dute Donostian (berria.eus, 2020-09-15)]

     
  • Maite 11:39 pm on 2020/09/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    babalarrutu 

    ad. babalarrutu, babalarru/babalarrutu, babalarrutzen|| da/du ad. g.er. Babatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    babalarrutu. babalarrutu (Lar, Hb, Dv). “Ampollarse” Lar, Dv. v. babatu .

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [babatu]: babatu, puslatu, maskurtu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  da/du ad. ampollar; encallecer [la piel]
    fr provoquer des ampoules
    en  da/du ad. to blister

    Testuinguruan

    Eskuak babalarrutu zaizkit.

     
  • Maite 11:17 pm on 2020/09/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    prefet 

    iz. Ipar. Frantzian, estatuaren ordezkaria departamenduan. Jaun prefeta. Ministroak Bretainiako prefetei helarazi dien manua.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    prefet. ( VocBN , Gèze). Prefecto (de un departamento francés); gobernador de una provincia. Ministro, deputatu, yeneral, prefet, bankier eta tratulari. Hb Egia 135s. Prefeta hargatik ez da ausartatu holako egitatearen bere gain hartzera. Prop 1876-77, 3 (hablando del gobernador de una provincia china). Gure prefet guzien buruzagia. HU Aurp 140. Napoleon hirugarrenaren prefet bat. Barb Sup 176. Mirua bezala elikopteretik beha zagokioten prefetari hel-arazi ere: […]. SoEg Herr 29-10-1959, 1. Prefetak ordena ematen zuen baserrietan irina biltzeko. Mattin 35. President edo prefeten aginduak. Lf ELit 36. En DFrec hay 33 ejs. de prefet(a), 2 de prefekto y sendos de prefektu y prefeto. Prefecto romano. Prefet hau zen Daziano, / kristauen etsai nausia. Zby RIEV 1908, 417.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Ipar.) prefecto [gobernador]
    fr  iz. (Ipar.) préfet
    en iz. prefect [governor]
    port iz. (Ipar.) chefe de departamento

    Testuinguruan

    Neurri «arinak» iragarri ditu Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak [Ekhi Erremundegi Beloki, berria.eus (2020-09-13)]

     
  • Maite 11:00 pm on 2020/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    erlauntz 

    iz. Erlekumea hartzeko prestatzen den babesa. Ik. eultze; kofoin. Lastozko erlauntza. Erlauntz bakoitzean, erreginaz gainera, bi motatako erleak daude: langileak eta nagiak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erlauntz. Etim. Podría tratarse, con caída de -i, de erle (erla- ) + ontzi (cf. erlauntzi s.v. erleontzi ). (V-ger-m-gip, G-goi; Dv, H), erlautz (V-oroz-arr-ple-ger; Aq 214 (G), Añ, H), erlauts (V-ger, G-goi; VocZeg 286), erlauntza, erlauntze, erlaontz(a), erlaotz (V-gip), erleutz (A Apend), erleuntz, erlontz (A Apend), elaotz (V-gip). Ref.: A; AEF 1926, 76 y 1927, 44; Iz ArOñ (eláotz, erláotz, erlauntza). Colmena. “Colmenar” A (pero los ejs. que cita son de ‘colmena’; cf. tbn. A Apend: “no es ‘colmenar’, sino ‘vaso para colmena’, según Maguregui”). “Erlaontz, erle-kabia daukan enbor edo kutxa” P. Urkia EEs 1930, 45. v. kofoin, erleontzi.

    Tr. Documentado en la tradición meridional; es relativamente más frecuente en vizcaíno. Erle bakoitzak bere erlautzian. msOñ 221r. Egin gero erlaunzean abaraska. VMg XI. Ezingo dabela urten erlauntzetik. Ur Dial 27 (It eultzetik, Dv kofoinetik, Ip khobañetik). Erlautsetatik legez erle bildurtuak. AB AmaE 266. Sartu zan erleuntz uts baten. Ezale 1897, 322b. Erlauntzetako erle alperrari. A ib. 179a. Erlauntza bezela zunburruntsu. Ag G 343. Joten dau gogor erlauntza. Enb 166. Erlauntzeetan sartu ziren. Or Mi 107. Erlaontzatik eztia-ta ateratzeko tresna. P. Urkia EEs 1930, 45. Baso-erlauntzik aritzen batean ez al duzu iñoiz arkitu? Zait RIEV 1933, 65. Erlauntz yoria iduri. Ldi IL 45. Erlauntz bakotxean, erregiñez gañera, mota bitako erleak dagoz. Eguzk GizAuz 109. Erlauntzan bizitzea. Vill Jaink 171. Izkutatzen ditute erlauntzak. Ibiñ Virgil 91. Iri-nagusi, giza-erlauntza.Ldi BB 140. Orra gizartea, giza-erlauntza ori. Vill Jaink 88. Giza-erlauntz eta xinurritegirik gabe. MIH 133. ” Etxe erlauntza (V-ger-m), caserón grande destartalado” A.

    Sinonimoak: iz.

    [erlatokia]: erlategi, erletxe, eultze, kofoin Ipar., erlatoki g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. colmena
    fr  iz. rucher
    en iz. hive, beehive
    port iz. colmeia

    Testuinguruan

    Erleek, erlauntzatik ateratzen direnetik egiten dituzten angelu guztiak memorizatzen dituzte, erlauntzara itzultzeko. [Ertzeko zatiak, Jon Sarasua (Argia, 2010)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel