Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:50 pm on 2020/09/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    mendebal 

    1 iz. Mendebaldetik datorren haizea. Mendebalak jotzen duenean. Mendebal gogorra. Mendebala dabil. Mendebalarekin euria. || 2 iz. Mendebaldea. || mendebal alde Mendebaldea. || mendebal-haize Mendebala. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [sartaldetik datorren haizea]: mendebal-haize, haize beltz    

    [sartaldea]: mendebal alde, sartalde, mendebalde Heg., etzinalde g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. oeste, occidente, poniente (2) iz. viento poniente, viento (del) oeste
    fr iz. ouest, occident, couchant
    en iz. (the) west
    port (1) iz. oeste, ocidente (2) iz. vento oeste

    Testuinguruan

    Mendebalak jotzen du. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 10:55 pm on 2020/09/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    urdinarre 

    adj. Urdinaren eta arrearen arteko kolorekoa. Harkaitz urdinarrea.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    URDIN-ARRE ( (Lar, H)). “Gris, color entre azul y pardo, urdiñarrea” Lar.
    Gorontz-urdiñ-arre, bular-mokanes kolorezko, ta zanko-erditaraiñoko gona gorriakin. “Gris” . Mok 16. –Bere bizarra urdiña zan, ez? –Bai, urdiñarrea: bizi zala ikusi nion bezelaxe. Amez Hamlet 32. Eta nire begiek harkaitz urdinarre larri bat idoro zuten. Mde Pr 118. Margo urdiñarre, beltza jabetuz, / emen, or, an. I. Olabeaga EG 1956 (9-10), 2.

    Sinonimoak: iz.

    [urdinarre] : grisaxka (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  izond. azul gris/grisáceo
    fr izond. grisâtre
    en izond. (UK) greyish, (US) grayish
    port izond. cinzento(a)

    Testuinguruan

    Eta nire begiek harkaitz urdinarre larri bat idoro zuten, ibai bazterrean zegoena, ilargiteak argiturik. Harkaitza urdinarre latz eta gora zegoen, harroka urdinarre zegoen. [Jon Mirande, Narrazioak (1951-1963, 1999) (Euskal Klasikoen Gordailua, 2000)]

     
  • Maite 9:41 pm on 2020/09/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    estalpetu 

    1 da/du ad. Estalpe hartu; babestu. Etxola batean estalpetu ginen. Har eta estalpetu nazazu zeure hegalpean. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Babesleku estalpetua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    estalpetu.

    1. (V, G, AN, L, BN, S ap. A ; Lar, Añ, Lecl, H). Acoger, proteger(se). Zeure bearra dot egun onetan, artu ta estalpetu nagizu zeure egapian. Añ EL2 12 (EL1 8 estalpetu; v. tbn. CS 48). Usoak usategira legez, egaz egingo dot laster, ta estal-petuko nas Jesusen biotzean, an sendatu. Añ LoraS 171. Eurak estalpetu eta eskudatuko gaituela. Ib. 142.

    2. Excusar. Presona gazte bat bere egiteetan ta joan etorrietan arina eta zoroa izatea ezta on, baña dirudi, gitxi bat bada bere, adinak, edadeak, gaztetasunak estalpetuten dabela. Añ GGero 140 (Ax 190 (V 128) desenkusatzen).

    3. (Part. en función de adj.). “Arcano, oculto, misterioso, estalpetua ” Lar, Añ. (Part. en función de sust.). “Sonsacar, estalpetua atera” Añ.

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [babestu]: alde atera, alde egin, alde jarri, aterpetu, babestu, begia eduki, begiak eduki, begiratu, defendatu, defenditu, defentsa egin, eskutik eduki, gorde, kontu egin, kontu hartu, maldatu, zaindu, begia atxiki Ipar., aldeztu neol., magalpetu g.e., aldetu zah., anparatu Heg. beh., jabetu Ipar. zah., eskudatu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. acoger(se); cobijar(se); proteger(se)
    fr  da/du ad. se réfugier, se protéger
    en (1) da ad. [babesa hartu] to take refuge/shelter (2) du ad. [babesa eman] to give refuge, to shelter, to protect
    port iz. caderno

    Testuinguruan

    Har eta estalpetu nazazu zeure hegalpean. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 8:37 pm on 2020/09/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    abegikor 

    adj. Abegi ona egiten duena. Ik. abegitsu. Jendea abegikorra da Txilen. Irribarre abegikorra eskaini zion neskari. Egiazko giro abegikor eta harmoniatsua. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [abegikor] : abegitsu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  izond. acogedor, -a, hospitalario, -a
    fr izond. accueillant
    en  izond. welcoming, hospitable; kind-hearted
    port izond. acolhedor(a), aconchegante

    Testuinguruan

    Dagoeneko itzuliko ez den normaltasuna aldarrikatu beharrean, beharbada errealitate abegikorragoak eraikitzen/pentsatzen eman beharko genuke gure denbora; eta agian ez genuke hain atxikirik sentitu beharko utzi dugunarekin. [Normaltasuna, Goizalde Landabaso (berria.eus, 2020-09-22)]

     
  • Maite 10:39 pm on 2020/09/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bakebide 

    iz. Baketzeko bidea. Indarkeriaren erabilerari uko egitea eta bakebideari eustea jarri ditu baldintza gisa.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bakebide. 1. (Dv), pakebide. Medio de poner paz, modo de llegar a un acuerdo. “Moyen de faire la paix; voie, instrument de réconciliation, d’apaisement” Dv. Akhantisen erregeak igorri zuen bere ahaide bat Anglesekin bake bide zerbaiten bilha. Prop 1883, 15. Atzenik, erritarrak, eurekaz bake-biderik ikusten ez ta, aguazilla ostatutik beste norabait eroatea erabagi eben. Or Tormes 107. Jakintzatik, irakaskintzatik edo ta erlijiotik artutako pake-bideak gizadian nagusiagotzen dijoaz; gerla-gosea eta piztikeria zokoratuz dijoaz. Vill Jaink 181. Gure sinismena oztu zaigun al di ontan, pake-bideetan ere narrastu egin ote geran esango nuke nik, eta maitasuna ere urritu. BAyerbe 166. Modo de dejar las hostilidades.
    Gobernuaren kontra nabarbendu diran karlista guziei, erabateko barkapena ematen zaie […]. Aurrerakoan, armakin edo armarik gabe beren buruak eskaintzen ditutenai ere, emango zaie dagokien pake-bidea. Or SCruz 34. 2. (En casos locales de decl. sing.).Vía de alcanzar la paz.
    Ez ginen oraindik bakebidean, aski hurbil bageunden ere, inoiz ikusi ez genuen bezalako ekaitzak harrapatu gintuenean. MEIG IV 127. Halaz guztiz, auziak laster gertatuko ziren bakebidean, 1690etik aurrera. MEIG V 91.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. medio de poner paz, modo de pacificar; camino de paz
    fr iz. moyen de pacifier; chemin de la paix
    en iz. way of pacifying; path of peace
    port iz. forma de pacificar; caminho de paz

    Testuinguruan

    Bakebidean sortzen den ekimen orok on egiten dio edozein prozesuri. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 11:37 pm on 2020/09/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    porroskatu 

    porroskatu, porroska/porroskatu, porroskatzen || da/du ad. Ipar. Porrokatu. Harri hori porroska ezak! Murruak eraitsi eta porroskatu (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    porroskatu. (L, BN, B, S; SP, Urt I 40, Lecl, Arch VocGr , H; ph- VocBN , H), porroxkatu (H (+ ph-)), purruskatu (AN-larr), morroxkatu, borrozkatu (Arch ms . ap. DRA ), purruxkatu (H (+ph-)). Ref.: A; Asp Leiz (purruskatu), Satr VocP. Hacer(se) pedazos, desmenuzar(se), destruir(se), destrozar(se). “Maltratar, desgarrar violentamente” A. “Deshacer, destrozar” Asp Leiz. v. porrokatu. Tr. Documentado en textos septentrionales no suletinos. Hay también un ejemplo demorroxkatu en Lizarraga de Elcano y porroskatu en un texto de Orreaga. Es empleado sobre todo con aux. trans. Nola emaztearen sabeletiko haziak sugearen burua porroskaturen eta zathituren zuen. Lç Adv ** 2v. Iauna, othoi, altxa zazu gure untzia flotera, / enkaillatua eztadin ethor porroskatzera . EZ Man II 150. Berak bere eskuz guztiak zathitu eta porroskatu zituela. Ax 288 (V 192). Zeren zure kolpeez porroskatu bainauzu, niri dolorea dolorearen gaiñean egorririk. Ch III 50, 5 (Mst xehekatü, Leon porroskatu ; Harriet cita erróneamente porrokatu ). Hauts, arrailla, porroskatzatzue zuen bihotzak beregaiñki. He Phil 326 (SP 324 porrokatzatzue ).Estekatu nahi zutenean, porroskatzen zituen lokharri eta gathe guziak . Lg II 138. Lürra ikharatü [zen], arrokak porroskatü ziren. CatLan 45. O sekula, o eternitatea, ala gaia bai haiz bihotzik gogorrenaren porroskatzeko! Brtc 132 (166 phorroskatu ). (Aur baten kalabera) morroxkatzen zute otsokumeek (68). LE-Ir. Hiriak behar luke / […] artilleriaz porroskatu. Iraultza 156. Bai, hemen erre nazazu, hemen phorroska nazazu, hil ondoan sekulako sutik beira nazazuntzat. Dh 104. Aberatseri galdatu, / […] / eman nahi ez badute porroskatu. FrantzesB II 23. Ez dezazuela eman xakhurrei gauza sainduak, ez eta aurthik zuen perlak urden aitzinerat, beldurrez […] itzultzen direlarik porroska zitzaten . TB Mt 7, 6 (EvL porroska; SalabBNphorroka ). Urra, borrozka zatzu ene gathe lodiak . CantIzp (1829), 47 (ap. DRA; ed. 1813, 47 porrozka ezatzu, ed. 1868, 47 porroska zatzu ). Harri hori porroska ezak. Gy 133. Trenka eta porroskazkitzu alde orotarik bihurdikatzen nauten esteka gogorrak. Dv LEd 64 (Cb Eg II 29 autsi itzatzu ). Erakustera eman nezake Orriagako Ama Birjinaren laguntza boteretsua Turkiako armaden desegiteko eta porroskatzeko (Orreaga, s. XIX). ETZ 289. Frantziako katedraletan eta elizetan hautsi, phorroskatu zituzten, errabiarekin, Ama Biryinaren eta sainduen imaiak . Elsb Fram 127. Hemen dute porroskatzen, erhausten, garbitzen bere zikinetarik lur xuria. JE Ber 8. Erhien artean bihiak porroskatu. Barb Leg 63. Besainka igorririk, phorroskatu zituen Sinaitik berekin zakarzkan bi harri bernuzatuak. Zerb IxtS 39.
    v. tbn. Hb Egia 82. Bordel 173. Elzb Po 215. Lap 330 (V 151). “Raspar el pan” A. Hantxe, garrari hurbil, odola hazkartu, / gero nik purruxkatu ogi dena hartu! Ox 146.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [porrokatu, suntsitu]: alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Ipar.) hacer pedazos, desmenuzar, destruir, destrozar (2) du ad. (Ipar.) raspar el pan
    fr (1) du ad. (Ipar.) pulvériser, émietter (2) du ad. (Ipar.) briser, écraser
    en (1) du ad. (Ipar.) shred, smash, wreck
    port (1) du ad. (Ipar.) estilhaçar

    Testuinguruan

    Mila pusketan porroskatua zen pitxarra bezain hautsia zen bien arteko lotura. [Mahatsaren begia, Eneko Bidegain (Elkar, 2005)]

     
  • Maite 8:20 pm on 2020/09/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    bisigu 

    iz. Sparidae familiako arraina, haragi zurikoa, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Pagellus centrodontus). Ik. arrosel. Hiru librako bisigua. Bisigua erreta. Bisigu-saltzaileak. || bisigutan adb. Bisiguak harrapatzen. Bisigutan genbiltzala. || bisigutara adb. Bisiguak harrapatzera. Bisigutara joan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bisigu. (V-gip; Arzdi Peces), bixigu (V-gip, G-azp-bet), besigu (V-m), besegu (V-ger), bitxigu, besugo. Ref.: Iz ArOñ ; FauMar 74; AEF 1960, 20; Etxba Eib ; Holmer ApuntV (besegu); Gte Erd 287. Besugo. ” Bi tonelada bixigu ekarri dituzte Donibane-Lohizunera (G-azp)” Gte Erd 287. v. arrosel. Tr. Documentado sólo en la tradición meridional. En DFrec hay 16 ejs. de bixigu y uno de besigu . Bisigu errien axur[r]ak. DurPl 124. Nai besigu, nai legatz. Ib. 60. Manutxu itxi izu / mollan bitxiguba. Echag 28. Besigua zala uste al / zenduten balia? Arrantz 13. Bixigu baten ezurrian txirristatu ta erori in dek. Sor Gabon 25. Bixigu saltzalliak. Ib. 29. Iñaxi ari zan bixiguak garbitzen. Zab Gabon 33. Jesus! Maritxu ze besigua, / orain dakazun errerik. Azc PB 93. Berze adexkide batek oiltu zaun besugo puxka bat. Mdg 132. Besigu ta atun tatoakaz azi ta loditu ninduen. Ag Kr 88. Bakallaoa saltsa gorrian, besiguak erreta. Ag G 228. Arrandeira joanda bixigua kapapian ekartzen. Iraola 26. Okela zati, bixigu-erre […] ta beste onelango gauzakaz. Kk Ab I 11. Ez dauku bixigurik, / Ez oriorik. Enb 97. Gustatutzen al zaizu / zuri bixigua? Tx B 225. Bisigu denpora danean. Canc pop. in Or Eus 111. Berrogei arratz besigu dakaz / txalupa andiak egiñak. Erkiag Arran 46. Ez eutsan ba berak jan, oriotan prestuta, besigu presku-preskua? Bilbao IpuiB 43. Bixigu bat erreta ekartzeko. And AUzta 48. San Anton, bixigua on? NEtx LBB 155. Bateko legatz eta / besteko bisigu. Uzt Sas 309. Amaika bider aitatutako / txakolin eta bixigu. Ib. 142. Naikoa diru emoten eban arraiña ei zan besigua. Etxabu Kontu 117. Lenengo bixigua ta gero txuleta bana. TxGarm BordaB 134. Osaba Pedrok berak erretzen zuan bixigua. JAzpiroz 134.

    Sinonimoak: iz.

    [arrosela]: aligot, arrosel (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) besugo (Pagellus bogaraveo)
    fr iz. (Zool.) dorade rose
    en iz. blackspot seabream, red seabream
    port iz. goraz

    Testuinguruan

    Sudurmotza, oso argala, konkortu samarra, gaixo-itxurakoa zen, bizarrean azafrai-koloreko ile batzuk, eta bisigu-begiak zituena. [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel