azkenekoz
adb. 1 Azkenik; azkenean. Nola ez aipa hemen, azkenekoz, beste lekuko baten errana? Bilatzen du zazpi herritan; azkenekoz atzematen du urrun. 2 adb. Azken aldiz. Hilabete da azkenekoz aitortu nintzela. Begiratu nizun behin eta azkenekoz. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: adlag. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [azkenik]: Ipar.atzenean, atzenez, azken batean, azken buruan, azken finean, azkenean, azkenik, buruenik, geroenean, hondarrean, ororen buruan, behingotz Ipar., guztien buruan Ipar., azkenez Bizk., azkeneko g.e., azkenengo g.e., azkenki g.e., azkenaz goiti Ipar. zah.
    [azken aldiz]: azkenez g.e.Â
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es por última vez
fr dernière fin
en for the last time
Ia hamabost urte pasatu eta gero, nire azkeneko zutabea du berripaperak, azkenekoz ari natzaizu hitz beste egiten, irakurle. [Ez adiorik, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2017-04-16)] (Berria.eus)
Reply