aztarren
iz. (batez ere B) Aztarna, arrastoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[aztarna] :aierupen, arrasto, aztarna, hatz, lorratz, seinale, zantzu, herexa Ipar., aztar jas., kuntze g.e., antz zah., aieru Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es huella, señal, indicio; vestigio; pista
fr trace, vestige ; empreinte ; piste
en trace, vestige; tracks; clue
port traço, vestÃgio; pista
Bihar ere nahi nuke
aztarrenak atera eta
gaur bezalako hautabidea izan
noizbehinka patuari izkin egiteko azken kale ertzetik
ahanzturak harrapa ez nazan zutaz gogoratzean
Bihar ere nahi nuke
atzo adina kemen bildu
joaten naizen lekura joanda ere
giza-leizea habita dezadan
neguminaren ostean
zure ondoan ez bada
zure ametsen ondoan
berriro esna nadin
[Joan da negua, Mikel Ibarguren (Susa poesia, 2011)]
Reply