plaza
iz. 1. Herri barruko toki publiko eta zabala, eraikinez inguratua eta hainbat kaleren elkargune dena. 2. Jendaurrean aritzeko lekua, zenbait jarduera (kirol– edo bertso–saioa, esaterako) egiten den tokia; bizitza publikoa gertatzen den irudizko eremua. Euskara, jalgi hadi plazara! 3. Elikagaien aldizkako azoka, merkatua. Plazan erosten du. Azpeitian asteartetan izaten da plaza. Plaza egin. 4. Lanpostua (bereziki, Administrazioan funtzionario batek betetzen duena). Zortzi plaza betetzeko azterketa egingo da. 5. KIR. Frontisik gabeko pilotalekua. 6. KIR. Idi–dema, gizon–proba, etab.etan, norantza berean egiten den ibilbide-tartea (proba egiten den tokiaren arabera, distantzia desberdina da). 7. TAUROM. Zezenketa egiten den tokia (eskuarki zezen-plaza hitz-elkartean). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) plaza (2) plaza, lugar público, escena; lugar de recreo (3) (Heg.) plaza, mercado (4) plaza, puesto de trabajo (5) [frontisik gabekoa] frontón (6) (Kir.) [herri-kirol batzuetan] recorrido (7) (Ipar.) plaza, lugar, sitio
fr (1) place (2) [jendaurrean aritzeko lekua] lieu public, scène, place (3) [azoka, merkatua] (Heg.) marché (4) [lanpostua] poste, emploi (5) fronton
en (1) square; plaza (2) [jendaurrean aritzeko lekua] public life; stage, scene (3) [azoka] market, marketplace (4) [lanpostua] post
port (1) praça
Entzun:
Euskara plaza publikoan jokatzen da, eta plazaren izaera publikoa euskaran.
Plazan eta euskaraz harilkatzen da elkarbizitza, bizikidetza.
Plazan eta euskaraz borrokatzen dira injustizia sozialak.
Plazan eta eusakraz jartzen da frogan demokrazia.
Demokrazia demokratizatzeko balio behar du euskarak.Â[Bagara nor, Lorea Agirre]
Reply