baita

iz. junt. Aurretik baieztatu denari beste baiezpen bat atxikitzeko erabiltzen den hitza (bai etaren kontrakzioa da eta gaur egun ere hitza eskatzen du, ondo-ondotik nahiz, usuago, esaldiaren azkenean). Ikasgaia ongi ikasi du, baita azaldu ere. Aipagarria da baita ere haren itzulpenlana.

baita 2 | 1. -gan kasu-atzizkiaren ordaina (postposizioan, -n, –tik, -ra, -ko leku-atzizkiak har ditzake, eta dagokion izen-sintagmak -en atzizkia hartu ohi du, batez ere izenordaina denean). Elizak bere baitan duen ondarea. 2. iz. Etxea (etxe-izenetan jabearen izenari lotuta bakarrik edo bestela leku-atzizkiez erabiltzen da). Etxe hori Martin-baita da. Medikuaren baitarik heldu naiz. • -EN BAITAN EGON. -en esku, menpe egon. Hori egitea ez dago nire baitan. || NOR BERE BAITAN EZ EGON. Nor bere onetik aterata egon. Ero baten pare zegoen, ez zegoen bere baitan. || NOR BERE BAITARA BIHURTU. Nor bere onera etorri. || NOR BERE BAITARIK. Izatez. Ez da bere baitarik gaiztoa. || NORK BERE BAITAN (esan,…). Nork bere barnean, bere buruari (esan,…). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: lok.

    [bai eta]: bai eta (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) junt. (ere-rekin) y también, e incluso (2) postp. (postposizioan -n, -tik, -ra, -ko leku-denborazko kasu-atzizkiak eta -en kasu-atzizkiari dagokion izen-sintagma har ditzake) partícula empleada para formar los casos locales de declinación de los seres animados (3) postp. (etxe-izenetan jabearen izenari lotuta bakarrik edo bestela leku-denborazko kasu-atzizkiez) donde, en casa de, en el sitio de
fr (1) junt. (ere-rekin) (et) aussi (2) postp. (postposizioan, lekuzko kasu-atzizkiak eta -en kasu-atzizkiari dagokion izen-sintagma har ditzake) en moi/soi … (3) iz. (etxe-izenetan jabearen izenari lotuta bakarrik edo bestela lekuzko kasu-atzizkiez erabiltzen da) chez
en (1) junt. (ere-rekin) also, too, even

Etxe hori Martin-baita da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

baita (Argazkia: @edulartzanguren)