balentria
iz. (batez ere Ipar.) Ausardia edo adore handiko ekintza; ekintza miragarri edo gogoangarria. Haien armadako gizon sendoen balentriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Ipar.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (batez ere Ipar.) hazaña, proeza, heroicidad
fr exploit, fanfaronnade
en feat, exploit, deed
port façanha, proeza, heroÃsmo, heroicidade
Entzun:
Benetako menpekotasunak, dena den, agerraldi latzak izan ditu asteon Espainiako Estatuan; bortitz gurean ere. CIAkoen balentrien txostenean irakurtzen genituenak, itotzeak, loa galarazteak, sexu erasoak eta kolpeak heriotza eragiteraino, Guantanamon ez, gure kale eta espaloietan hainbat emakumek jasaten du. «Esa extraña latitud / que es ser muerta en vida», ostuko dizkiot hitzak poetari. Bizi bitartean hila, eta maiz, bizitzen hasteko asmoa agertzean normalean, eraila. [Eraginkorregiak, Mikel Elorza (Arkupean, 2014-12-13)] (Berria.eus)
Reply